Covid-19: aukeren mundu bat

  • Hondamendiak aukerak dira. Egoera berrietara egokitzeko malgutasuna lantzeko, erresilientzia indartzeko, larrialdien aurrean populazioa babesteko protokoloak fintzeko edota kontingentzia planak garatzeko… Ez dira gutxi itxialdi honek egunerokoan erakutsitako alderdi positiboak: pertsonen arteko harremanen balioa, gutxiago kontsumitzen (edo zarrasteltzen…) ondo bizi daitekeela edota futbol profesionalik gabe biziraun daitekeela.


2020ko apirilaren 22an - 10:15

Krisiak aukera eman digu jakinak ziren alderdi batzuetaz (ziurrenez askorentzat ez hainbeste..) berriz jabetzeko: burgesiarako etekin ekonomikoa langileen osasuna baino garrantzitsuagoa dela (berdin Lombardian ala Euskal Herrian) edo gobernu askoren patronalarekiko menpekotasuna, esaterako.

Hondamendiak aukera izan dira beti negozioetarako ere. Kapitalista lehiatsuenek negozio aukera berriak irakurtzen eta garatzen dakite beti, lurrikararen osteko berreraikitzean (Haití kasu), ejerzito okupatzaileari logistika emanez (Halliburton Iraken) edota gerrak armez hornituz (euskal armagintza, hemendik mugitu gabe…). Oraingo honetan, adibidez, gertatuko den enpresa txiki eta ertain batzuen porrotak, bertoko ekonomian izango duen inpaktuaz haratago, aukera emango die mantentzen diren enpresei gehiago hedatzeko. Talde ekonomiko handi batzuk egiten ari diren akzioen erosketa masiboa ere aukeraz baliatzea baino ez da.

Hondamendiak aukera izan dira beti negozioetarako ere. Kapitalista lehiatsuenek negozio aukera berriak irakurtzen eta garatzen dakite beti, lurrikararen osteko berreraikitzean (Haití kasu), ejerzito okupatzaileari logistika emanez (Halliburton Iraken) edota gerrak armez hornituz (euskal armagintza, hemendik mugitu gabe…).

Makro-mailan, pandemia honek aukera eskaintzen dio bere kontraesanez ahulduta dagoen sistema kapitalistari arnasa berreskuratzen saiatzeko, modu ezberdinetan. Covid-19ak merkatuaren logikatik funtzezkoa ez den populazioaren zati baten “garbiketa” suposatzen du, birusaren erasoaren aurrean adinduak eta patologiadunak ahulenak izanik. Sektore hauek sistemarako errentagarritasun gutxiagokoenak dira, merkatu-baliorik apenas sortuz, gutxi kontsumituz eta baliabide publiko handiak bereganatuz (behintzat pentsio- eta osasun-sistema publiko onargarri daukaten Estatuetan). Covid-19ak beste gaixotasun bat ekartzen du burura: ihesa. Frogatu gabeko teoria batzuen arabera, sortua izan zitekeen soberazko populazioa ezabatzeko, batez ere Afrikan. Ez naiz teoria konspiratiboen zalea eta ez naiz sartuko ea Covid-19 laborategi txinatar batetik ezustean ala nahita atera zen ezta ea Pentagonoa edo indar militar yankiak atzean dauden (azken posibilitate hau paradoxa izan zitekeen, EEBBetan birusaren inpaktuari erreparatzen badiogu). Hala ere, ezin dugu ahaztu beren burua demokrazia, askatasuna eta giza ezkubideen defendatzaileak hartzen duten horiek populazioekin esperimentatzeko historikoki erakutsi duten eskrupulu falta: bonba atomikoak Hiroshima eta Nagasakin, agortutako uranioa Iraken eta Balkanetan, sifilis eta gonorrea inokulatzea Guatemalan, denge hemorragikoa zabaltzea Kuban, baita EEBBetako populazio bera ere (ikasleak, militarrak eta, nola ez, presoak eta populazio beltza) agente ezberdinetara esposatzea, kimikoak (lewisita, mostaza-gasa, agente laranja…), biologikoak (tos ferinaren eta sukar horiaren birusak ), erradiologikoak (plutonioa) zein drogak ere (LSD…). Birusaren erantzuleak haiek diren ez dakigu. EEBBetako botere eliteetan txertatuta dauden anbizio handiko buru makiavelikoak milaka eta milioika pertsona hiltzeko gai direla nabarmen frogatuta dago.

“Soberazko” populazioa gutxitzeaz gain, pandemiak aukera eskaintzen du kapitalismoa bera erreseteatzeko, bere aurrerantzeko ihesaldi suizidara kondenatuta egonik: gehiago erauzi, gehiago ekoizteko, gehiago kontsumitzeko; gero eta populazio gehiago eta baliabide gutxiagoko munduan. Ezinbesteko kapital-metaketak, kapitalismoaren DNAn txertatuta, bere bideraezintasunaren hozia darama. Beste momentu historikoetan mundu-gerren bidez erabaki ziren sistema-munduaren kontraesanak agian oraingoan baretu daitezke, epe-laburrean bada ere, pandemia batek sortutako astinaldiaren bidez eta ondorengo botere-berrantolaketaren bidez (potentzien zein ekoizpen-sektoreen artean). Zaharturiko zuhaitzari kimatze indargarria egiteko aukera.

Estatu baita zonalde mailan (EB kasu), egoeraren larritasunak sortutako ziurgabetasunak eta ikarak (kasu batzuetan gaindimentsionatua) aukera eskaintzen die botere ekonomikoei beren boterea erratzeko, politika zehatzak ezarriz. Naomi Kleinek oso modu ulergarrian azaltzen zuen Shock-aren doktrina dokumentalean. Pandemiak lan-eskubideen eta askatasunen murrizketari bidea errazten dio, plusbalia gehiago ateratzeko saiakera orokortu berri batean langile-klaseari prekarietate gehiago onartzera behartuz. Aukera ederra ongizate-estatua desmuntatzen jarraitzeko baita kontrol soziala areagotzeko. Ekonomiaren izenean sakrifizioa eskatuko digute, langileon patua burgesiaren goraldiari lotuta dagoela irudikatuz.

"Naomi Kleinek oso modu ulergarrian azaltzen zuen Shock-aren doktrina dokumentalean. Pandemiak lan-eskubideen eta askatasunen murrizketari bidea errazten dio, plusbalia gehiago ateratzeko saiakera orokortu berri batean langile-klaseari prekarietate gehiago onartzera behartuz"

Jendarte mailan, ezarritako itxialdia eta ondorengo kontrol sozialaren neurriak (geolokalizazioa, mugimenduen mugatzea -ekoiztera joateko ez bada…) paregabeko proba-zelaia dira etorkizuneko balizko interbentzioetarako, epidemia baten kontra egiteko ala altxamendu sozial bat kontrolatzeko (Txilekoa han daukagu, konfinatuta egon arren…). Kontaktua gutxitzeko ezinbesteko neurriez haratago, bizi dugun egoerak aukera zabaltzen die esperimentu sozialei, beren osagai soziologiko, psikologiko, mediatiko edota kontsumoari lotutakoekin… Ejertzito espainiarraren agerpenak Iruñeako eta herri batzuen kaleetan ez daude logika honetatik kanpo. Ziurrenez aurreikusita ez egon arren, aukeraz aprobetxatuko dira populazioaren mugimendua mugatzea beharrezkotzat joko duten hurrengoan interbentzioak perfekzionatuta izateko.

Covid-19a aukeraz betetako izurritea da bizitzen gainetik etekin-tasa handitzea helburu duen elite ekonomikoarentzat. Ez dezagun zalantza izpirik izan nola aprobetxatu aztertzen ari dela. Hala ere, krisiak aukerak irekitzen dizkio herri antolatuari ere, ikasteko eta agerian geratu diren alderdi batzuen aldeko borroka indartzeko: zaintza-lanen balorizazioa, osasun eta zerbitzu publikoen defentsa, kontsumo-eredu hurbil eta arrazionalez kontzientziazioa, antolaketa kolektiboaren balioa edota herriari eta burujabetzari begirako beste eredu sozioekonomikoaren eraikuntza. Krisiek sortutako aukeretatik herriaren aldeko aldaketak bideratu dira ere, beti ere aldaketarako oinarriak aurretik prestatuta (formazioa, antolaketa, borroka…). Izan gaitezen mehatxu eta ahuleziz kontziente, baita gure indargune eta aukerez ere.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude