Marea Urdina mugimenduak, Movistar enpresako langileek osatua, prekarietatearen aurkako "errelebo-lasterketa" egingo du otsailean, Bilbo eta Bartzelona lotuko dituena: Correscales. Asteazkenean aurkeztu dute ekimena Bilbon.
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, Movistar-Teléfonicak azpikontratatutako teknikariek iaz egin zuten grebaren lekukoa hartuko du ekimen honek. Otsailaren 18tik 22ra bitartean egingo da, eta helburutzat izango du, haien borroka ezagutarazi eta grebaren ondoko "errepresioa" salatzeaz harago, ataka berean diren beste enpresetako langileei laguntza ematea.
Etapa bakoitzean mahai-inguruak eta aldarrikapen ekintzak egingo dituzte, gizarte eragile, sindikatu edota Udalen babesa lortu aldera. Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat eragileren babesa jaso du Correscales egitasmoak, eta haietako batzuk Bilbon izan dira, LAB, ELA, CGT, ESK, Komite Internazionalistak, Bilgune Feminista, Berriotxoak edo EPK adibidez; baita EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equo alderdietako ordezkariak ere beste hainbaten artean.
Erresistentzia Kutxa
Babes ekonomikoa jasotzea da euren beste helburuetako bat. Horrela, greban pilatutako zorrak “modu bateratu batean” kitatu nahiko lituzkete. Gainera, jasotako diruarekin Erresistentzia Kutxa izeneko funtsa sortuko dute, prekarietatearen aurka borrokatu nahi duten kolektiboek zeri heldu izan dezaten.
Errelebo-lasterketa otsailaren 22an amaituko da. Hain justu, orduan egingo da Bartzelonan Mobile World Congress 2016 kongresua.
Correscales-en aurkezpen prentsaurrekoa, Bilboko Hikateneoan
Informazio gehiago:
Elkartasun olde batek ahalbidetuko du Correscales (Prentsa-oharra)
Twitterren: #KorrikaPrekarioa
Lasterketaren ibilbide zehatza (Google maps)
Otsailaren 22an iritsi da helmugara Correscales, Bilbo eta Bartzelona lotu dituen prekarietatearen aurkako lasterketa. Movistarreko azpikontratatuen borroka zehatz batetik abiatu zen mugimendua, urtebete geroago arazo sozial larri bat ikusarazi eta salatu nahi duen ekimen plural... [+]
'Correscales’ korrika herrikoiak prekaritatearen ertz guztiak salatu ditu Bilbotik Bartzelonara bidean. Otsailaren 19an Donostian izan zen eta udaletxean prestatutako harreran hitz gordinak eskaini zizkieten udal agintariei, eta bereziki Eneko Goia alkateari:... [+]
Ostegunean Bilbotik abiatu eta 800 kilometro egin ostean, Bartzelonara heldu da astelehen eguerdian. Langileen prekarietatea salatzeaz gain, ibilbide osoan borrokarako grina sustatu dute, antolatzaileek adierazi dutenez.
Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera Correscales, prekarietatearen aurkako lasterketa solidarioari, Movistarrek Bilboko Buenos Aires kalean duen dendaren parean. Lasterketa bera 19:00etan hasiko da; herri mugimenduko elkarte ugarik erreleboka eramango dute lekukoa,... [+]
Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileek abiatutako borrokari Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako dozenaka herri eragile batu zaizkio. Elkarlanean egingo dugu... [+]
Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartuta, erresistentzia kutxa bat eratzeko asmoa dute.
Apirilean egindako 80 egun inguruko grebaren ostean, Movistar-eko langileek osatutako Marea Urdina elkarteak egitasmo berri bat atondu du: prekarietatearen aurkako Korrika moduko bat egitea, Bilbo eta Bartzelona lotuz. Guztira 674 kilometro etenik gabe egingo dituzte, otsailaren... [+]