Brexitaren emaitzak bultzatu du galdeketa: Corbynek sindikatu eta militante askoren babesa du, baina aurka du Westminstergo parlamentuko diputatu laboristen gehiengo handi bat.
Giro nahasia Erresuma Batuko alderdi laboristan. Iazko irailean patxadatsu begiztatzen zen eszenatokia –Jeremy Corbynek %59,5eko babesarekin lortu zuen alderdiaren gidaritzan jarraitzea– erabat aldatu du Brexitak, alderdiaren biziraupena zalantzan jartzeraino. Hala, egoera bere onera itzularazteko asmoz alderdikideak bozetara deitu ditu zuzendaritzak. Lider berria aukeratuko dute, eta bi dira hautagaiak: Corbyn, orain arteko burua, eta Owen Smith diputatu galestarra.
Zatituta dago alderdia. Corbynen alde daude sindikatuak eta militante gehienak, baina aurka ditu Westminstergo diputatu laboristen hiru laudenak: Brexitaren emaitzak jakin berritan, haietako 172k bere aurkako mozio bat aurkeztu zuten, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzearen defentsa eskasa egin zuela iritzita.
“Alderdiaren ezkerrean” kokatzen dira bi hautagaiak. Sindikatuek uste dute Corbyn dela Ingalaterra iparraldeko hautesleak berreskuratzeko ezkerreko politikak bultzatu ditzakeen bakarra. Aldiz, Smithek “iraultza sozialista” bat hitzeman du, baina ohartarazi du “pragmatikoa” izango dela, “kapitalismoa suntsituz nirvana sozialistara ekarriko duen ikuspegi erromantikotik” aldenduz.
Tentsioa alderdiaren barruan
Liskartuta daude alderdiko bi taldeak, eta tentsioa erabatekoa da laboristen artean. Azken asteetan erasoak jasan dituzte zenbait kidek: Angela Eagle hautagai ohiaren bulegoko leihoari teila bat jaurti diote. Jess Phillips parlamentariari, aldiz, bere gorputza lantza batek igarota irudikatzen duen argazki bat helarazi diote: aldaketarik ezean alderdia utziko duela esan zuen duela egun batzuk.
Giro nahasiaz jakitun, ez dira gutxi izan zatiketaren arriskuaz ohartarazi dutenak. Queen Mary unibertsitateko irakasle Tim Balek The Evening Standard egunkarian idatzi du Corbyn berriz aukeratzeak “zatiketa ekarriko duela ezinbestean”. Bere aldetik, Sadiq Khan Londresko alkateak ere aldaketaren aldeko hautua egin du The Observer astekarian: “Jeremyk (Corbyn) erakutsi du ez duela britainiarren konfiantza eta errespetua lortzeko gaitasunik. Ezin dugu horrela jarraitu”. Emaitzak irailaren 21ean jakingo dira, Liverpoolen egingo den batzarrean.
Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren zuzendaritza berriak militantzia eten dio Jeremy Corbyn alderdiko lider ohiari. Alderdi barruko antisemitismoaren aurrean Corbynek izandako jarrera izan da erabakia justifikatzeko eman duten azalpena.
Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]
Alderdi Laboristaren gorakadak Erresuma Batuko gobernagarritasuna zalantzan jarri du, Brexitaren negoziaketak hasi baino hamar egun lehenago. Gehiengoa galdu du Theresa May-k eta aliantza berriak egin beharko ditu gobernuan gutxiengoan sortzeko. Ipar Irlandako DUP alderdiarekin... [+]
Erresuma Batuko hauteskundeetan Theresa May-k aise irabaziko duela uste zuten arren, gora eta gora ari da alderdi laborista. Azken inkesta baten arabera, Jeremy Corbyn hiru puntuko aldean geratuko litzateke soilik.
Urtebetean bigarrengoz irabazi ditu Jeremy Corbynek Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren barne hauteskundeak. 2015eko irailean botoen %59 haren aldekoak izan ziren. Partaidetza zazpi puntutan igo da oraingoan, eta %3 igo da bere aldeko babesa.
Erresuma Batu Federal baten barruan lan, nekazaritza, arrantza edota kanpo-politikaren arloetan izango lituzke eskumenak Eskoziak, Brownek proposatutakoaren arabera. Gai horietarako nazioartean ordezkaritza propioa izango luke eta erdi-independentzia egoera lortuko luke... [+]
David Martin Europako Parlamentuko diputatu laboristaren ustez, Brexitaren emaitzak “beste galdeketa bat egiteko aukera zabaltzen du”.
Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruak kritika oldea eta dimititzeko eskaera ugari jaso du Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzeko erabakia hartu duen erreferendumaz geroztik. Eskari horietako asko etxe barrutik etorri zaizkio Corbyni; besteak beste, laboristen... [+]
Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean... [+]