Eduardo Zubiaurrek Confebaskeko presidente kargua hartu du ostegunean. 2012ko lan erreforma defendatu du, ahalbidetu zuen "malgutasunagatik", eta bide horretan atzera egitearen aurka azaldu da. Lan harreman “modernoen” alde egin du, konfrontazioa gaitzetsiz. Enpresarientzako aitortza handiagoa aldarrikatu du.
Ostegunaz geroztik Eduardo Zubiaurre gipuzkoarra da Confebaskeko presidente berria, Roberto Larrañaga ordezkatuz. Presidente bezala egin duen bere estreinako mintzaldian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalaren ikuspegiak eta aldarrikapenak aletu ditu.
Lehenik eta behin, EAEko egoera ekonomikoa positiboa dela azpimarratu du Zubiaurrek. Are positiboagoa inguruko ekonomiekin alderatuz gero. “Euskadiren berreskurapen ekonomikokak bide onetik jarraitzen du”, adierazi zuen.
Positibotzat duen egoera horretan 2012ko lan erreformak izan duen garrantzia defendatu du Confebaskeko buruak. Erreforma hark “lan merkatua malgutu” zuen Zubiaurreren esanetan, enpresei adaptaziorako ahalmenak emanez orduko “krisi sakoneko testuinguru aldakorrean”. "Malgutasun" hori mugatuko lukeen lan-erreforma berri baten aurka ere hitz egin du. Bere ustetan, “erreformaren erreformak” ez luke enplegua sortzen lagunduko eta enpresarien artean “ziurgabetasuna” piztuko luke.
Agenda neoliberala
Zubiaurrek ekonomiak dituen erronkak eta horiei heltzeko proposamenak xehetu ditu bere mintzaldian. Talentua “sortu, erakarri eta mantendu” beharra aldarrikatu du, horretarako enpresak “erakargarriagoak” eginez. “Euskadin egonkortasun instituzionala” mantentzearen garrantzia azpimarratu, eta enpresarientzako fiskalitate “lehiakorragoa” aldarrikatu du. Zentzu horretan, kotizazio sozial “altuen” aurka azaldu da, kontratazioa “garestitu” egiten duelako. Euskal Y-a amaitzea eta energia merkeago ordaintzea ere jarri ditu lehentasunen artean.
Konfrontazioaren aurrean, aitortza enpresariei
Sindikatu batzuk konfrontazioa sustatzen ari direla adierazi du Confebaskeko presidente berriak. Horren aurrean, bestelako lan harremanen alde egin du: “Modernoak, garai berriei egokituak, konfrontazio eredua atzean utziko dutenak”. Enpresarientzako “aitortza sozial handiagoa” eskatu du Zubiaurrek, “herrialdean eta bertako pertsonen garapenean egiten duten ekarpen garbiagatik”.
“Beharrezko da gizon eta emakume enpresariei aitortza sozial handiagoa egitea, herrialdearen eta bertako pertsonen garapenean egiten duten ekarpen garbiagatik”, E.Zubiaurrek @Confebask gaur esanda https://t.co/kKEy94rdSJ pic.twitter.com/HuF1N9Zx0A
— Confebask (@Confebask) July 18, 2019
Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.
Confesbask enpresarien elkarteak “erronka demografikoaren” aurrean hainbat datu eta ondorio plazaratu ditu. Bere esanetan egungo jaiotze tasarekin 240.000 lanpostu galduko lirateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hurrengo hiru hamarkadatan.
Beharbada, udan erlaxatzeko aukera izan duzue, hondartzara joan zarete, Pirinioetara furgonetan, parranda egin duzue (eta egiten utzi dizuete), edo gutxienez, bizitza arinagoa izan da urtaro beroenean, ez dakit, lan karga urriagoa izan duzuelako, esaterako, edo, besterik gabe,... [+]
Pandemia honek absentismoa areagotu duela dio Confebaskek, mesedegarriak zaizkien gezurrak zabalduz
Eusko Jaurlaritzak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuaren bitartez, xantaia sistematikoa egin du langileen aurka krisi ekonomikoa hasi zenetik, eta Covid-19rekin areagotu baino ez du egin Confebask enpresarien elkartearen aldeko jarrera.
Eusko Jaurlaritzak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuaren bitartez, xantaia sistematikoa egin du langileen aurka krisi ekonomikoa hasi zenetik, eta Covid-19rekin areagotu baino ez du egin Confebask enpresarien elkartearen aldeko jarrera.
Haserrea eragin dute martxoaren 30eko EITBko albistegiek jende askoren artean. Sare sozialak horren lekuko. Telebista publikoko langile ugari ere kexatu da, hala nola LAB eta ELAko atal sindikaletan bilduta daudenak. Lehenak adierazi du ez dela onargarria "denona izan behar... [+]
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak kritika gogorrak egin dizkio Espainiako Gobernuak ezarritako neurri berriei. Funtsezkoa ez den jarduera guztia etetea “gobernu zentralaren gaitasun ezaren eta ezintasunaren adibide” dela adierazi du. Iritzi berekoa izan da... [+]
Ekonomia aztertzen duten txosten ugari bezala, baikortasunaren eta ezkortasunaren arteko gris horretan kokatzen da euskal patronalaren analisia, bere kezkak eta erronkak aurkeztuz.
Eduardo Zubiaurre Confebask patronaleko burua elkarrizketatu du Euskadi Irratiak osteguneko greba orokorraren aurretik. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdia gaitzesteaz gain, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala emakumeen heziketarekin lotu du.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako UGT sindikatuaren zuzendaritzak erabaki du elkarrizketa sozialerako mahaia uztea, CCOO sindikatuak ere beste hainbeste egin ostean. ELAk eta LABek hasieratik ez zuten parte hartu. Horrenbestez, sindikaturik gabe, kolokan geratu da organoa.
Emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaz galdetuta Radio Euskadin egin ditu adierazpenak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresarien elkarteko buruak. Soldatetan dagoen aldea eragiten duten faktoreen artean, "emakumeentzat enpresak erakargarriak ez izatea" adierazi... [+]
Cebek, Adegi eta SEArekin batera argitaratu duen prentsa oharrean, Confebaskek dio hitzarmena “positiboa” eta “onuragarria” dela. Besteak beste, sozietate zerga %28tik %24ra murriztea adostu dute eta hori “onuragarria” dela dio patronalak.