Hondakinen munduan egiten du lan Compañía de las Tres Erres elkarteak eta tinko mintzo da gobernuaz: "Zibilizazio krisia bizi dugu eta honek eskatzen du legedia desarrollista geldiaraztea; zauri horren sakona ez da tiritekin konpontzen".
Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana?
Ez da nahikoa egiten ari. Aurreko egoera hobetzea erraza da, Francoren diktaduratik ateratzea bezala da, baina gertatzen ari zaigu gauza bera urte batzuk beranduago: funtzionarioak eta egiturak ez dira aldatzen. Prebendak ere ez. Eredu soziala ez da aldatzen. Orekari eutsi beharraren ondorioz, gobernua sostengatzen duen laukotea ahula da, karguak izan ditzake baina boterea ez. Aldaketaren ilusioa, ezer alda ez dadin. Sistemari eragingo ez dion hartan amore emango dute (abortoa, euskara…), baina ez dute onartuko aldaketarik desarrollismoan, ekonomian, lanaren banaketan, hedabideen kontrolean, kudeaketa pribatuan, funtzio publikoan, multinazionalen sarreran… Datozen hauteskundeei begira ezer onik iragartzen ez duen etsipena. Berdinen eskuetan jarraitzen dugu.
Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?
Nahikoa litzateke ingurumeneko egungo legediaren %50a beteko balitz, baina ez dezagun ahaztu legedi hori sistema liberal batean garatu dela eta ez dela nahikoa. Zibilizazio krisia bizi dugu eta honek eskatzen du legedia desarrollista geldiaraztea. Zauri horren sakona ez da tiritekin konpontzen. Egungo legediak adabakiak jarri nahi ditu nola-hala aurrera egiteko, baina hori ere ez da lortzen. Hondakinekiko konponbidea kontsumoan da. Beherakoa ez da konpontzen pixontzi handi batekin.
Jarriko diozue nota bat 0tik 10era?
Bost.
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]
Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Duela hiru urte onartutako Klima Aldaketaren aurkako legean jasota zegoen neurria
Laborantza industrialak, urtegiek eta kutsadurak ondorioztaturiko "gaitzeko presioengatik" desagertzekotan dira ehundaka espezie. Bilakaera hori saihesteko asmoz, "berehala hartu beharreko aldaketak" galdetu dituzte Nature aldizkariak urtarrilaren 8an... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]