Bigarren Mundu Gerran zehar Belgika, Frantzia eta Euskal Herrian soldadu eta hegazkin pilotu aliatuak laguntzen zituen erresistentzia sarea izan zen Comete. Angelun kokaturiko Comete Sarearen Lagunak elkarteak antolatu ditu erresistentzia hori oroitzeko hainbat ekimen, tartean, sarea barnetik ezagutu zutenen lekukotasunak entzuteko parada eskainiz.
Nazioartetik etorritako jendea ere batuko zaie Comete erresistentzia sarea oroitzeko egunetara: Ameriketako Estatu Batuetako, Ingalaterrako edota Espainiako zein Frantziako Estatuetako ordezkaritza egonen da Bidasoaren bi aldeetan. Hain zuzen, ostegun honetatik igandera arte, sare hori oroitzeko eta ohoratzeko ekimenak antolatu ditu Comete Sarearen Lagunak elkarteak.
Bigarren Mundu Gerlan Euskal Herria ere zeharkatzen zuen erresistentzia sarea izan zen Comete. Ibilbidea Bruselan hasten zen, han gerra frontearen bestaldean eta etsaiaren eremuan eroritako pilotu aliatuei jana, arropa eta nortasun agiri faltsuak ematen zitzaizkien, sareko ekintzaileek pilotuak ganbera eta sotoetan ezkutatzen zituztelarik. Bruselatik, sareko gidariek lagundurik, Frantziako Lille, Paris, Tours eta Bordele bidez Euskal Herriko Baiona hirira bidaiatzen zuten. Ondoren, euskal mugalarien laguntzarekin Pirinioak mendiz igaro eta Bidasoaren beste aldera ailegatzen ziren. Hortik jada Bilbo, Madril edota Gibraltar aldera jo ohi zuten.
Ostegun honetan, hiru artistek idatzitako Le Reseau Comete. La ligne d'évasion des pilotes alliés ("Comete sarea. Pilotu aliatuen ihesbidea") komikiari buruzko solasaldiarekin abiatuko dituzte topaketak. Bertan egonen da hiru marrazkilarien artean den Marko artista. 94 urte dituen eta bizirik gelditzen den sareko erresistente bakar Christiane Saldiasen bizipenetan oinarritzen da liburua.
Ostiralean omenduko dituzte garaiko erresistenteak, Donibane Lohizuneko hildakoen monumentuan eta ondotik Comete sarearen omenezko monumentuan, Angeluko Lamothe plazan. Asteburuan, berriz, erresistenteek egiten zuten bidea zeharkatzeko aukera eskaini nahi du elkarteak. Paco Iriarte gogoan ukanen dute, nola ez, hain zuzen, irailaren 2an zendu zelako 87 urteekin. Zortzi urte zituen Comete aktibo zenean eta barnetik ezagutu zuen sarea.
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]
Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]
Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]
Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]
Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]
Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]
1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]
Palestinarrek pilotu israeldar bat bahitu, epaitu eta urkatuko balute, ez litzateke gauza bera?”. Halako eta bestelako galderei erantzun nahian, Hannah Arendten Eichmann Jerusalemen liburua abiapuntu izanda, mahaiaren bueltan elkartu ditugu bi filosofo eta politologo bat,... [+]
Karl Adolf Eichmann (Solingen, Alemaniako Inperioa, 1906 - Ramleh, Israel, 1962) Alemania naziko SSetako goi-mailako ofiziala izan zen, bereziki ezaguna Azken Konponbidea edo Azken Soluzioa deitu zitzaioneko “arduradun logistiko” gisa izendatu izan delako... [+]
Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]
Madril, 1939. Hiria frankisten esku erori baino lehen, munduko faxismoaren aurkako hiriburutzat jotzen zen, gobernu errepublikarraren propaganda eta gerra garaian handik pasatako intelektual antifaxista ezagunak medio. Garaileek hiriburua Sevillara, Salamancara edo Burgosera... [+]
Espainiako Estatuko Ciudad Realen Anisio Castilloren gorpua berreskuratu dute talde memorialistek berriki, 1943an bere buruaz beste egindako errepublikarra, frankistek bera eta bere familia bakean utz zezaten. Ez da gauza berria, etsaiek harrapatu baino lehen suizidatzeko joera... [+]
Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]