Mendi istripuz larunbatean hil zen Jusqu’au Retrait kolektiboko kide eta NPAko militanteari omenaldia egin diote San Izpirituko zubian.
Lan erreformaren kontra Frantziako Estatu osoan egiten ari diren protesten artean enegarrena izan da asteartekoa eta Baionan jendetza bildu da beste behin manifestazioan, sindikatu nagusiek eta Jusqu’au Retrait kolektiboak deituta, Frantziako Senatuak erreformaz bozkatu behar duen egun berean.
Hain justu kolektibo horretako kideek omenaldia egin diote duela egun gutxi zendu den Claude Larrieu kideari. San Izpirituko zubian militante ezagunaren argazkia paratu dute eta lore eskaintza egin diote.
Omenaldia @jusquauretraitk Claude Larrieuri baionako manifestazioan pic.twitter.com/DnSMdizZRt
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 2016(e)ko ekainak 28
Larrieu istripuz hil zen Iparla mendian ekainaren 25ean eta heriotzak erreakzio ugari eragin ditu; NPA alderdiko militante izateaz gain Bagoaz preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldearen bozeramaile ere bazen: “Bere engaiamenduak zein konbikzioak, elkarlanerako espazio bat sortzen lagundu digu” azaldu du Bagoazek ohar bidez.
Azkenaldian lan erreformaren kontrako borrokan jardun izan zen Larrieu Jusqu’au Retrait kolektiboan eta harentzat ere golpe gogorra izan da beraren heriotza.
Claude Larrieu gure burkidea gaur zendu da mendian. Ez adiorik Claude!
— jusquauretraitkolekt (@jusquauretraitk) 2016(e)ko ekainak 25
Jusqu'au Retrait kolektiboa: "Borrokan segituko dugu"
Astearteko protesten bezperan egindako prentsaurrekoan Larrieu gogora ekarriz “borrokan segituko” dutela azpimarratu dute kolektiboko kideek. Salatu dute azkenaldian Frantziako Gobernuak errepresioaren bidea hartu duela lan erreformaren kontrako protestak gerarazteko eta ekainaren 23an Baionako suprefektura blokeatzen saiatu zirenean gertaturikoa gogorarazi dute.
Egun horretan bost lagun atxilotu eta horietako bat, Txetx Etcheverry Bizi! mugimenduko kidea, jipoitu egin zuen poliziak kamerak urrun zirela, ondoren zabaldutako argazkietan ikus daitekeenez.
Pentsioen erreforma kontserbadoreak eragindako herri mugimenduen grebak 44 egun bete ditu, eta milioitik gora pertsonako manifestazioak antolatu dituzte. Grebaren aldeko elkarretaratzeetan eta deialdietan izan den polizien indarkeria salatu dute.
Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek SNCF trenen enpresa publikoaren erreformaren aurka manifestazioak izan dira Ipar Euskal Herrian. Trenbideetako langileak, energiaren alorrekoak eta funtzionarioak atera dira kalera.
Irailean, hainbat greba, manifestaldi eta mobilizazio iragarrita zeuden Frantzian, eta langileria erantzuten ari da. Atzo, garraiolariek gogor egin zuten Lan Kodearen erreformaren aurka. Garraiolariek erregaien geltokietan ondorio latzak eragin litzakete... [+]
Biriatuko autobideko ordainlekuan egindako protestekin abiatu dira Lan erreformaren aurkako ekimenak. Mobilizazio bateratua hasi aitzin, sindikatu batzuetako kideek ordainlekua blokeatu dute eskubide sozialak aldarrikatuz.
Frantziako lehen ministroaren bisita iragarria bazen ere, Edouard Philippe ez da Hendaian izango. Haren ordez, estatu idazkari Julien Denormandie espero dute Herri txikien XX. Biltzarrean. Sindikatuek antolatutako mobilizazioek indarrean segitzen dute.
Milaka langile, frantziar zein euskaldun, kalean erakusten ari dira greba eta manifestazioekin Macronek Frantziako Estatu osoan inposatu nahi duen lan erreformaren kontra daudela.
CGT sindikatuaren arabera 450.000 jende kaleratu da Frantzia osoan Lan kodearen erreformaren aurka, Barne ministerioak, berriz, 223.000 izan direla dio. Manifestariek Parisen 60.000 zirela zioten, poliziak berriz, 24.000. Baionan, berriz, 2.000 eta 4.000 artean izan ziren... [+]
Frantziako Gobernuak lan kodea erreformatzeko erabili dituen ordenantzen aurkako mobilizazioak hasi dira goizon. Goizeko 10:30etan, Baionako Santa Ursula plazatik abiatuko da lehen manifestazioa.
“Irailean elkar ikusiko dugu”. Halaxe abisatu diote abuztu sargorian behin baina gehiagotan sindikatu eta norbanakoek Frantziako errepublikako presidente Hollanderi. Iraila hemen da, eta hamabost bete dituenean, kurtso berriko lehen mobilizazio handia egingo dute... [+]
Eztabaidarik eta botoa emateko aukerarik ez da izan Frantziako Asanblada Nazionalean. Manuel Valls Frantziako Lehen Ministroak uztailaren 5ean Lan Erreforma dekretu bidez onartuko dela adierazi du. Maiatzean ere bide hau erabili zuen Alderdi Sozialistak, lehenengo irakurketan... [+]
Antolatzaileen arabera, 55.000 lagun bildu dira, eta 200.000tik gora Frantzia osoan. Poliziak 30 lagun atxilotu ditu manifestazioaren aurretik.
Frantziako poliziak baimendu egin du sindikatuek lan erreformaren aurka Parisen deitu duten manifestazioa. Astearte arratsaldean bozkatuko du Senatuak gobernu sozialistak aurkeztutako lege proiektuaren inguruan.
Bizi mugimenduko militanteak Baionako suprefekturaren okupazioan hartu du parte ostegun goizean; atxilotu ondoren jipoitu dute esku-burdinak jarrita zituela.
Suprefeturaren blokeatzen ari ziren kideen kontra gasa eta borrak erabili dituzte agenteek. Baionako komisaldegiaren aurrean bildu dira atxilotuak askatu ditzatela eskatzeko.
Pasa den martxoan hasi zen, modu atipikoan: internet bidezko izenpetze bilketa eta sare sozialetan deialdi bat. Hiru hilabete berantago El Khomri izeneko lan legearen kontrako mugimenduak irauten du. Zergatik? Hamarkadetako borroken ondorioz langileria babesteko sortu zen lan... [+]