Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa. Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat Erezuma AA aditu euskaldunak ChatGPTren alternatiba egokitzat aurkeztu du Teknologia Pilulak bere telegram kanalean, eta kasu egin diogu, aproba batzuk eginez.
Web bidez erregistroa egin ondoren erabili daiteke. Doako bertsioak ez ditu aukera guztiak, baina nahiko ondo dabil. Pro bertsioa 22 euro dira hileko.
Euskaraz ondo dabilela testeatzeko, goian irudia, eta hemen testua. Zirku erromatarra agertu dela Veleian eta... ba egitura horiei buruz galdetu diogu. Txukun erantzun digu, ergatiboa tokatzen zenean ere ondo jarrita hura:
Noski, zirku erromatarrari buruz hitz egingo dizut. Hona hemen zenbait puntu interesgarri:
Reka eta beste AA batzuek bezala, irudia eman eta analisatzen daki Claudek. Meme kaskar bat kargatu diogu, eta hala erantzun digu, deskribapen nahiko txukun bat osatuz: "Irudi hau meme edo umorezko edizio bat dela dirudi, antzinako epopeia film ospetsu bati euskarazko elementu moderno bat gehituz, efektu komikoa lortzeko." Tira, ez du lotu Agur Ben-Hur esamoldearekin, baina... bikain!
Claude da Anthropic enpresaren produktua, eta Anthorpic sortu zuten 2021ean OpenAI enpresatik (ChatGPT-ren sortzaileak) alde egindako ekintzaile batzuek. Milioika dolar ari dira inberitzen, besteak beste Google-ren matrizetik, Alphabet enpresatik (Googlek Gemini izeneko proiektu propioa baduen arren).
Claude erabiltzeko:
Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]
Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]
"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]
Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.
Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]
Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]
Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]
Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.