Iaz Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan lehen aldiz Sail Ofizialean lehiatu ostean, Euskal Herrira itzuliko da aurten Claire Simon zinema zuzendaria. Tabakaleran haren filmografia osoa proiektatuko dute apirilaren 7tik aurrera eta maiatzaren 28an, Récreations filmaren emanaldia amaituta, masterclass bat eskainiko du.
Simonen zinemagintza “ezagutzeko edo berraurkitzeko” aukera eman nahi du Tabakalerak aste honetan hasiko den zikloaren bitartez. Antolatzaileen esanetan, Londresen jaiotako zuzendariaren ibilbidean obra “askea eta ausarta” osatu izanagatik nabarmendu da.
1955ean Erresuma Batuan jaioa izan arren, Simonen ibilbidea oso lotuta egon da betidanik Frantziako Estatuarekin. Muntatzaile gisa aritu ondoren, 1970eko hamarkadaren amaieran hasi zen film laburrak egiten autodidakta moduan. Varan tailerretan egonaldi bat egiteak aldatu zuen bere perspektiba: Jean Rouch ezagutu zuen han, “Cinéma verité”-aren sortzaileetakoa izandako zuzendariaren bitartez, zinema egiteko bestelako moduetan murgildu zen.
1997an Sinon, oui filmarekin debutatu zuen fikzioan eta Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldi ezagunean parte hartzeko hautatu zuten. Hurrengo urtean berriz, Récreations filmarekin, nazioarteko ospea lortu zuen, eskolako jolastoki batetik abiatuta gizartea antolatzeko moduari buruz proposatu zuen gogoetarekin.
Tabakalerak nabarmendu duenez, Simonen filmografian badago ezaugarri garrantzitsu bat: behaketaren eta entzutearen garrantzia, Geógraphie humaine (2013) dokumentalean edo Gare du nord (2013) fikziozko lanean ere sumatu daitekeena.
Apirilaren 7an hasiko den programazioak hiru hilabete iraungo du eta Simonen filmei laguntzeko, hainbat jarduera paralelo antolatu dituzte. Besteak beste Katixa Agirre idazleak maiatzaren 21ean Simonen Mimi (2003) filma aurkeztuko du. Zikloa amaitzeko, zuzendariak aukeratutako pelikula bat proiektatuko dute, Johan van der Keukenen Amsterdam Global Village.
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]
Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]