Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu.
Eta orain zer? Gobernua eratzea ez zen hauteskunde hauetako helburua eta CiUk bakarrik gobernatuko zuela uste zuen. Erreferenduma edo kontsulta antolatzea zen helburua, eta horretarako oraindik ere nahiko indar geratzen da: alderdi soberanistek 87 boto lortu dituzte eta unionistek 47. Gainera, oraingoan ez dago aitzakiarik, CiUk, ERCk, ICVk eta CUPek hauteskunde kanpainan argi esan dute estatu berri bat nahi dutela. Bloke horretan, halaber, indartsu esan dute ez dituztela Masen murrizketarik nahi, beste eredu bat nahi dutela.
Baina datorren gobernua ez da kudeaketa soilerako gobernua, independentziarako bidea prestatuko duena baizik. Hori saldu du Masek, hori ERCk, eta orain betetzea dagokie, teorian bederen. Masek, atzo gauean argi samar eskatu zion laguntza ERCri eta, independentzia helburu, honek oso gaitza du aukera hori ukatzea. Baina bai eska dezake murrizketa basatien etena. Horren epe motzean, askoz gehiagorako aukerarik ez du, ez dagoen lekutik ezin baita dirurik atera, eta Gobernu berriak, une honetan, ez du izango. Independentzia antolatzearen truke, murrizketen apo hori irentsi beharko du Junquerasek, pentsatuz urtebetean edo bitan erreferenduma –edo dena delakoa– antolatu ahal izango dela.
Independentziarako irailaren 11ko bide zabala, dena den, estutu egin da, eta Espainiak futbol zelaira jokalari gehiago atera ahala, estutzen jarraituko du. Oraingoz, alabaina, Kataluniak partidua irabazten jarraitzen du, hori ere argi ikusi da hauteskunde hauetan. Partiduaren bigarren zati honetan, gainera, independentistek Biltzarra eta udalak aterako dituzte berriz zelaira, eta hori asko da.
Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.
Ostiralean JxCko militanteen %55ak bozkatu zuen Kataluniako Generalitatetik ateratzearen alde, eta 48 ordu eskasean aurkeztu ditu hutsuneak betetzeko diputatu berriak Aragonès presidenteak. Asteartean hartuko dituzte karguak, eta presidenteak ziurtatu du herrialdearen %80... [+]
Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.
Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.
Apirilaren 5 arratsaldean EH Bildu, ERC eta Unidas Podemos alderdiek aurkeztutako legez besteko proposamena debatituko da Espainiako Kongresuan. Mertxe Aizpuruak azaldu duenez, "bilatzen dena Espainiako Kongresua saharar herriaren ondoan posizionatzea da, eta Mendebaldeko... [+]
ERC eta EH Bilduk egindako proposamena atzera bota du Bozeramaileen Batzordeak. PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos ikerketa batzorde bat sortzearen aurka agertu dira. Martxoak 3 elkarteak hipokrita izatea leporatu dio PSOEri, sarraskiaren 76. urteurreneko ekitaldietan hildakoen... [+]
EH Bildu eta ERC alderdiek Espainiako Kongresura eraman dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikerketuko dituen ikerketa batzordea sortzeko eskakizuna, eta onartu egin da. Bozeramaileen Batzordeari dagokio orain erabakia eztabaidatzea eta bozkatzea.
Egoera ezohikoa bezain iraingarria da. Balearretako parlamentuan, eztabaidatzen ari dira erkidego honen historian lehena izango den hezkuntza legea, zeina hil honen (otsailaren) 22rako onartu behar den. Hizkuntzari dagokion atalean, hortxe lehenengo ezustekoa: Jaume Matas PPko... [+]
Ikus-entzunezko plataformetako katalogoaren gutxienez %6 euskaraz, katalanez edota galizieraz egotea adostu zuen ERC alderdiak Espainiako Gobernuarekin, estatuko aurrekontuak onartzeko negoziaketetan. Orain Gobernuak argitu du egoitza Espainian duten plataformei baino ez diela... [+]
Jordi Sánchezek eta Pere Aragonések azaldu dute akordioa, hurrengo egunetan bi alderdien oinarriek berretsi beharko dutena. Elkarrizketak luzatzeagatik barkamena eskatu dute bi buruzagiek, baina akordioa sendoa dela ziurtatu dute. Juntsek Aragonés presidente... [+]
Berdinduak geratu dira PSC eta ERC, baina lehena boto gehiagorekin. JxCat hirugarrena izan da. Galtzaile handiena Ciutadans izan da, 30 eserlekuren galerarekin. Vox indar handiz sartu da Kataluniako Legebiltzarrean eta CUPek ere gorakada handia izan du. Pandemiaren ondorioak... [+]
Guardia Zibilak polizia operazioa abiatu du asteazken goiz honetan eta "funts publikoak independentismora desbideratzea" egotzita zortzi atxiloketa egin ditu. Bartzelonako lehen instrukzio epaitegiak agindu du operazioa, Carles Puigdemontek Belgikan egindako... [+]
EH Bildu, ERC, JxCat, Compromís, CUP, BNG eta Más País alderdiek Kongresuko Mahaian idatzi bat aurkeztu dute Jusapol polizia elkartearen manifestazio batean jasandako irain eta mehatxuak salatuz. Horrez gain, Kongresuko segurtasun indarren pasitibitatea... [+]
EAJk astelehen honetan sinatu du akordioa. ERCk arratsaldean du alderdiko zuzendaritzaren bilera eta bertan aztertuko dituzte PSOErekiko negoziazioak. Iturri ugariren arabera, bi alderdiek nahiko itxita dute akordioa eta Estatuko Abokatutzak Oriol Junquerasen alde egin duen... [+]
Kataluniako presidente Quim Torrak hauteskundeetarako deia egin lezake ezgaitu baino lehen, Garak argitaratu duenaren arabera,