Chouinard berezia


2020ko martxoaren 29an - 15:40

 

 

 

Marie Chouinard ballet taldea | Koreografia: Marie Chouinard | Musika: Louis Dufort, Frédéric Chopin, Haendel eta Carles Santos | Eszena zuzendaria: Catherine Renaud-Dessureault | Argiztapena: Chantal Labonté
Bilboko Arriaga Antzokia, martxoaren 7a.

 

 

Badira beren edertasunagatik maitemintzen gaituzten ballet ikuskizun erabat klasikoak; izaera modernoko ikuskizunak, beren berritasunagatik eta plastikotasunagatik harritzen dutenak. Baina Marie Chouinardena beste dimentsio batean sartzen da. Kanadako koreografoaren balletak erabat harritzen du, espero ez den zerbait da, txundigarria da, oso txundigarria, batzuetan desatsegina ere bai, baina liluragarria, dudarik gabe.

Radical Vitality izeneko ikuskizuna koreografoaren azken 30 urteetako errepertorioaren laburpen sorta batean datza. Artistaren jarraitzaileei erabat eskainitako errepertorioa, bere numero berezienekin. Hasteko, agertokiaren erdian dantzari bat kubo batekin eta ur botila batekin agertzen da, eta ura edan ondoren, itxuraz kuboan pixa egiten du. Hemendik aurrera, konturatzen gara Chouinard bere lanarekin ere txantxetan ari dela. Baina estiloarekin.

Veneziako dantza garaikideko 2018ko bienalean estreinatu zuten ikuskizun hori, arrakasta handiz. Aurkezten diren 24 dantza-miniaturek sormenezko mundu luze eta sakon bat erakusten dute. Solo edo dueto horietako batzuen itxurak azalekoa ematen badu ere, gogoeta egitera gonbidatzen duen lana da. Dantza pieza txiki horietako bakoitzean, adeigabeak bezain erakargarriak, koreografoak bere kezkak erakusten ditu: natura, giza harremanak, sentsualitatea, sexualitatea. Dena modu gordin eta lotsagabean islatzen du, baina izugarri bizirik.

Horretaz guztiaz gain, edertasun plastiko handiko uneak egon ziren, eta horietan Marie Chouinarden koreografiak bere garbitasun eta oreka teknikoagatik distira egin zuen, baita adierazkortasunagatik ere. Horrela, adibidez, Lascia ch'io pianga izeneko duoak aho zabalik utzi gintuen bere sentsualitate eta perfekzioagatik. Beste batzuetan harritu egin gintuzten haren ideia bereziek. Visages numeroak, adibidez, pantaila handi batean erakusten zigun dantzari baten aurpegiaren proiekzioa, zuri-beltzean, hark bere espresioa deformatzen duten mota guztietako keinuak egiten dituen bitartean. Edo Wild goose duet izeneko pieza, non bi dantzariren arteko borroka bat islatzen den, gordintasunez eta gogortasunez betea.

Azken batean, ikuskizun zoragarria, aurreiritzirik gabe eta zerbait desberdina ikusteko gogoz gaudenean goza dezakeguna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eguneraketa berriak daude