Nafarroako Gobernuko lehendakariak zin egin du bere legealdia amaitu baino lehenago Foruzaingoak 1960an galdutako errepideen gaineko aginpide esklusiboa berreskuratuko duela. UPNk gogor kritikatu du neurria, EH Bilduk Espainiako aurrekontuen alde bozkatzearen truke Pedro Sanchezi ezarri dien neurrietako bat delako.
“¿Nahi duzu edo ez duzu nahi trafikoaren aginpidea Nafarroak eskuratzea?”, galdetu dio Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Foru Legebiltzarreko osoko bilkuraren une batetan Javier Esparza Navarra Sumako buruari. Galdera ez da hutsala oposizioko alderdiaren iraganeko posizionamenduei erreparatuz, baina are gutxiago Esparzak bere interbentzioan egin duen nahaste-borrastea ikusita: “Bateragarriak dira trafikoa esklusiboki Foruzaingoak kontrolatzea eta Guardia Zibilarekin trafikoaren kontrola partekatzea”, esan du gainerako taldeetako parlamentarien barreak eraginez.
Dena den, lapsus bat besterik izan ez ote den zalantzan jarri du Chivitek: “Kontua da ez zaretela argitzen, UPN erregionalista izateari utzi ziolako Navarra Sumaren sigletan galdu zenean”. Gaurko optikatik pentsa liteke Esparzaren alderdia Guadia Zibilak errepideen eskumena uztearen aurka dagoela, baina historikoki aldekoa izan da, bereziki boterean egon denean.
Nafarroako lehendakariak azkenean gauzatu ez diren hainbat adibide ekarri ditu gogora, adibidez: orduan UPNn zegoen Sergio Sayasek trafikoan lan egiten zuten guardia zibilak foruzainak izatera pasatu ahal izatea proposatu zuenean eta Miguel Sanz foru lehendakari ohiak Aznarrekin aginpide osoa Foru Gobernuak eskuratzea adostu zuenean.
Azken kasu honi dagokionez, Chivitek oroitarazi dio Esparzari “ETAk oraindik hiltzen zuela”. “Izan ere, ziur nago nola edo hala ETA aipatuko duzula”. Eta asmatu egin du: “ETAren alderdi politikoak guardia zibilen duintasuna zapaltzen uztea nazkagarria iruditzen zait, Guardia Zibila traizionatu duzue”, kritikatu du Esparzak, EH Bilduk Pedro Sánchezi 2023ko Espainiar Estatuko aurrekontuak babestearen truke ezarri dion baldintzetako bati erreferentzia eginez.
Gainerako baldintzak honako hauek dira, besteak beste: alokairuen prezioaren gehienezko %2ko igoera mantentzea, pentsioak %15 igotzea, Espainiako Gobernuak Irulegiko indusketak diruz laguntzea, EAEk bertako banketxeen eta enpresa energetikoen gaineko zergak biltzea eta Espainiako Gobernuak Gasteizko martxoaren 3ko sarraskiaren memorialerako 600.000 euro bideratzea.
Eskumen trukea edo kontrol polizial gehiago
Chivitek adierazi du “eskertzekoa dela” EH Bilduren baldintza horien artean Nafarroako trafikoaren eskumenarena sartu izana, bere gobernuaren aldarria ere badelako, eta horretarako elkarlanean ari delako Sánchezekin. Horregatik, zin egin du Nafarroako legealdia amaitu baino lehenago, hau da, maiatza baino lehen, konpromisoa gauzatuko dela. Era berean, argi utzi du Guardia Zibila Nafarroan geratuko dela. Zentzu horretan, Isabel Díaz Ayuso Madrilgo erkidegoko lehendakariaren ondorengo “gezurrak” gaitzetsi ditu: “Guardia Zibila Nafarroatik kanporatu dute. Espainiako haustura ziztu bizian doa”.
Deklarazio horiek gezurra direla zalantzarik balego, Ramón Alzorriz PSNko bozeramaileak aipatu du “Pedro Sánchez presidente izendatu zenetik 94 guardia zibil gehiago bidali dituztela Nafarroara”, eta “PPren gobernu batzuetan baino 330 gehiago daudela”.
Laburbilduz, trafikoaren eskumena Guardia Zibiletik Foruzaingora pasatuko da, baina guardia zibil kopurua murriztu gabe. Hortaz, bi aukera posible daude: Foruzaingoak aldi berean Guardia Zibilak zeukan beste eskumenen bat hartuko du edo, bestela, foruzain gehiago egongo dira guardia zibilekin atazak bikoiztuz eta, beraz, kontrol poliziala nabarmen handituko da.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Indar armatuek zibersegurtasunari buruzko lehiaketa bat antolatu eta ekimena Nafarroako DBH ikastetxe guztietara heldu da; amaierako fasea Aranjuezeko Guardia Zibilaren akademian ospatuko dute. LAB sindikatuak gogora ekarri ditu duela hainbat urte irakasleen ideologiaren arabera... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]
Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.
Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da... [+]
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
Azken hamarkadetan, bi estatuetako indar armatuen jardun nagusiak errepresioa eta zapalkuntza izan direla salatu dute eta azpimarratu dute haien presentzia ez dela beharrezkoa. Ekainaren 22an izango da Fan Hemendik Eguna Oñatin.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]