Chillida Lekuk apirilean irekiko ditu berriro ateak


2019ko urtarrilaren 10ean - 12:02

Eduardo Chillida artistaren familiak azaldu duenez, Zabalaga baserriaren inguruan zaharberritze lanak egiten ari dira bisitari gehiagori harrera egin ahal izateko. Horrez gain, instalazioen "errespetuzko eguneratzea" egiten ari dira.

Krisi ekonomikoak eta erakundeen laguntza ezak bultzatuta itxi zuten museoa 2011n. Ordutik hainbat kultur ekitaldi egin da bertan, eta bisitak ere jaso ditu, baina mugatuak eta aurretiko hitzorduarekin. 2017an Houser & Wirth galeria suitzarrarekin sinatutako akordioari esker zabalduko dute apirilean, zehazteke dagoen egunean.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eduardo Chillida
2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-02-20 | Hedoi Etxarte
Chillida izan beharraz

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren kontura, ideologia guztietako hedabideetan hagiografiak izan dira nagusi eta ez da inolako aipamenik egin bere “gaztaro falangista ultra eta erradikalaz”.


Chillidaren iheslekuan: Sorterriari eta naturari lotutako museoa
Urte askoan, nahiz eta Euskal Herrian lan egin, Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) artista handiaren obrak Parisko galeria batek banatu zituen eta hona geroz eta lan gutxiago iristen zen. Chillidak, ordea, obraren zati bat bere jaioterrian gorde nahi zuen, sorterrian, maite... [+]

2020-01-23 | ARGIA
Amnistiaren ikurra estali du ETBko programa batek Pasaian grabatzeko

ETB1eko Dantzatzen den herria saioa Pasai-Donibanetik igaro zen eta asteazken honetan emititu dituzte han grabatutako irudiak. Herriko arku batean dagoen Amnistiaren ikurra estali izanak zenbait pasaitarren arreta deitu du.


2019-09-05 | ARGIA
Haizearen Orraziko lazo horien pintaketekin zerikusirik ez duela esan du Gipuzkoako CDRak

Hiru lazo hori agertu dira margotuta Haizearen Orraziko eskulturetako batean. Donostiako Udalak azaldu duenez, "zorionez" erraz garbitu ahal izango dira.


Xabier Gantzarain
“Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek”

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


Chillida Leku berriz irekiko dute, artistaren familiak Suitzako enpresa batekin akordioa lortu ondoren

Hauser & Wirth galeria suitzarrak Eduardo Chillidaren familiarekin adostu du artistaren nazioarteko ordezkaritza kudeatzea eta Hernanin kokatua dagoen museoa berriz irekitzea.


Chillida familiak Tindaya mendia zulatu nahian segitzen du

Eduardo Chillida eskultoreak Fuerteventurako (Kanariar Uharteak) Tindaya mendia hustuz “artelan” bat egiteko asmoa izan zuen. Bazirudien proiektua bertan behera geratua zela, baina irletako gobernuaren asmoek eta Chillidaren familiaren bultzadak obra erraldoia berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude