Hauser & Wirth galeria suitzarrak Eduardo Chillidaren familiarekin adostu du artistaren nazioarteko ordezkaritza kudeatzea eta Hernanin kokatua dagoen museoa berriz irekitzea.
Hauser & Wirth galeriak publikatu duen komunikatuan zehazten denez, 2018an irekiko dute berriz baserri-museoa Suitzako enpresaren "babes eta gidaritzapean". Chillida Lekurentzat eredu "berri eta jasangarria" garatuko dutela azaldu dute.
Argitaratu denaren arabera, Hauser & Wirthek esklusibotasuna edukiko du Chillidaren obraren nazioarteko ordezkaritzan.
"Nire aita hil zenetik lan egin dugu haren ondarea babesteko eta abian jarri ditugu hainbat proiektu eta erakusketa tarte honetan. Argi geratu zitzaigun hurrengo funtsezko urratsa zela galeria bat bilatzea ardura horretan laguntzeko", esplikatu du Luis Chillida eskultorearen semeak. "Hauser & Wirth aukera argia izan da ondarearekin duten esperientzia handiarengatik".
Akordioaren atal ekonomikoari buruzko argibide zehatzik ez du eman ez galeriak, ez familiak.
Chillidaren oinordekoek eta euskal instituzioek urteak zeramatzaten museoa berriz irekitzeko hitz egiten, emaitzarik gabe. Bi iltze aurkitu ditu negoziazioak orain arte: finantzazioa eta kudeaketa eredua. Eusko Jaurlaritzak 2014an txosten bat eskatu zion Lord Cultural Resources kontsultorari, jakiteko zenbateko aurrekontua beharko litzatekeen museoa martxan mantentzeko. Txostenaren arabera, urtean 400.000 euroko gastua dauka Chillida Lekuk.
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren kontura, ideologia guztietako hedabideetan hagiografiak izan dira nagusi eta ez da inolako aipamenik egin bere “gaztaro falangista ultra eta erradikalaz”.
ETB1eko Dantzatzen den herria saioa Pasai-Donibanetik igaro zen eta asteazken honetan emititu dituzte han grabatutako irudiak. Herriko arku batean dagoen Amnistiaren ikurra estali izanak zenbait pasaitarren arreta deitu du.
Hiru lazo hori agertu dira margotuta Haizearen Orraziko eskulturetako batean. Donostiako Udalak azaldu duenez, "zorionez" erraz garbitu ahal izango dira.
Zortzi urtez itxita egon ostean, apirilean irekiko ditu berriro ateak Hernaniko Chillida Leku museoak.
Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]
Eduardo Chillida eskultoreak Fuerteventurako (Kanariar Uharteak) Tindaya mendia hustuz “artelan” bat egiteko asmoa izan zuen. Bazirudien proiektua bertan behera geratua zela, baina irletako gobernuaren asmoek eta Chillidaren familiaren bultzadak obra erraldoia berriz... [+]