TTIP/CETA Ez-ek eta Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratzeak egin dituzte astearte goizean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon. CETAk “herritarron bizitzak pobretuko dituela” adierazi dute antolatzaileek. Sortu, Ezker Anitza eta Podemos alderdiak deialdira batu dira, besteak beste.
Kanada eta Europaren arteko merkataritza eta inbertsioetarako hitzarmenak potentzia bien arteko harreman ekonomikoak erraztea du helburu. Haatik, ez dio salerosketen eremuari bakarrik eragingo; haren aurkariek behin eta berriz salatu dutenez, CETAren eskutik iritsiko dira multinazionalen mesederako arituko diren epaitegi bereziak (ICS siglekin ezagunak), hala nola erregulazio lankidetzarako organo deiturikoak; azken horien bitartez trabak jar dakizkieke langileen eskubideak, herritarren osasuna eta ingurumena babesteko tokian tokiko erakundeek onartutako araudiei.
Corporate Europe Observatory ikerketa taldearen txosten berriaren arabera, "CETAk osasun publikoari, kontsumoari eta ingurugiroari lotutako arau ugari kolokan jarriko ditu eta lobby presio taldeei mesede egingo die”.
Bihar, otsailak 15, Europako Legebiltzarrak testua bozkatuko du Estrasburgoko osoko bilkuran. Mobilizazioek baiezko botoa emango duten alderdien jarrera salatzea izan dute helburu. San Balentin eguna zela eta, EAJko kideek CETAri igorritako ustezko maitasun gutunak zabaldu dituzte mobilizazioan parte dutenek. Besteak beste, EB eta Kanadaren arteko hitzarmenaren mesedetan herritarrek burujabetza galduko dutela salatu dute eskutitzean.
Munduko merkataritza blokerik handiena osatu dute hamabost herrialde hauek: Asiako hego-ekialdeko hamar herrialde, Hego Korea, Txina, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria. Azaroaren 15ean izenpetu dute RCEP merkatu libreko hitzarmen hau.
Eurolegebiltzarrak joan den otsailean eman zion onespena Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunari (CETA). Hitzarmena mistoa denez, erabat indarrean sartzeko EBko estatu kide guztietako parlamentuek bozkatu behar dute haren alde. Hala ere, hitzarmenaren... [+]
CETA pil-pilean eskuartean dugun Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena dugu eta entzunagoa den TTIP hitzarmenaren atzeko ate bezala definitu izan da. TTIP (Europar Batasuna eta AEBen arteko hitzarmena) izoztua dagoela helarazi... [+]
Ez zen ustekabekorik izan eta Europako Legebiltzarrak Kanada eta EBren arteko CETA hitzarmenaren alde bozkatu zuen otsailaren 15ean, Estrasburgon egindako saioan. 408 diputatuk eman zuten aldeko botoa, 254k aurkakoa, eta 33 abstentzio izan ziren.
Euskal Herriko parlamentuetan ordezkaritza duten alderdietatik, CETAren alde bozkatu dute ondorengo alderdiek bozkatu dute: EAJ, PP eta PSOE. Eta aurka: EH Bildu, Podemos eta Equo. Goizean 150 ekintzailek Europako Parlamentuko sarrera blokatu dute Estrasburgon. TTIP Game Over... [+]
Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]
“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]
Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.
Valoniako Parlamentua CETAren aurka azaldu ostean, Belgikak itunari ezetz esan dio Europako merkataritza eta kanpo harremanetarako ministroen kontseiluan. Bitartean, Greenpeacek ekintza ikusgarria egin du bilkuraren kanpoko aldean.
Badu hogei urte pasa merkataritza askeen aldeko akordioak izenpetzen dabilela Kanada, eta Vaillancourtek dioenez, herritarrek amore emanik, Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoaren (CETA) aurkako mobilizazioa ez dabil azkar. Alta, ondorio konkretu latzak pairatzen dabiltza... [+]
Greenpeacek zabaldutako ezkutuko agiriei esker, badirudi AEBen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko hitzarmenak (TTIP) lortu duela, azkenik, txoko bat iritzi publikoan, txoko txikia bada ere. Are arreta urriagoa bereganatzen ari da Kanadak eta Europak honezkero... [+]