Cesare Battisti idazle preso italiarrak gose greba eten du 24. egunean

  • Cesare Battisti idazle italiarrak, Boliviak estraditatuz geroztik Italiako Kalabria eskualdeko Rossano espetxean zegoenak, ekainaren 26an eten egin du 24 egun lehenago hasitako gose eta zainketa greba, isolamendutik atera zezaten abiatua. Abokatuen eta senitartekoen erreguz eten du -behin-behinean- greba Battistik, agintariek Rossanotik Ferrera hiriko presondegira eraman dutenean.


2021eko ekainaren 28an - 12:20
Cesare Battisti. (Argazkia: AFP)

Idazle iheslariaren kasua hurbiletik jarraitzen duen Lundi Matin aldizkari elektronikoak zabaldu duenez, Italiako agintariek Cesare Battisti Kalabriako Rossano espetxean zeukaten isolaturik, Jihad islamikoaren aldeko presoen artean, eta ekainaren 26an onartu dute handik aterata eramatea Ferrarako presondegira, Italiako iparraldean. Azken honetan ez diote oraindik kendu AS2 segurtasun goreneko erregimena, baina gutxienez leundu diote tratua eta Rossanokoan nozitzen zuen isolamendu totala arindu diote.

Battistik bere ekintzak eragin duen zalapartarekin lortu du, gutxienez, berriro eztabaidan egotea 1970eko militante ezkertiar armatuen kontrako errepresioa, bera baita oraindik espetxe zigor luzeak kunplitzen ari diren preso gehiagoren arteko ezagunena. Battistik bizi osorako zigorra dauka ezarrita, baina ez AS2 segurtasun gorenekoan bete beharra. Bere kasua bideratzeko lehen urrats moduan isolamendu hori kentzea da Battistik eskatzen duena hasieratik.

Ekainaren 9an hasitako gose greba bitartean Battisti bisitatu dutenetako bat izan da Alderdi Demokratikoko diputatu Enza Bosio eta honek ministroari eskatua zion presoaren lekualdatzea, zigorra betetzea eta mendekua bi gauza direla oroitaraziz. Battisti Ferrara eraman zutela jakindakoan esan zuen: "Poza ematen dit, baina orain nire itxaropena da Ferraran onartuko diotela erregimen arruntaren bizi baldintza duinetan egotea". Cesare Battistik berak ezin izan die, orain arte, bere iritzirik jakinarazi senide eta lagunei.

Cesare Battisti idazleak, 1980ko hamarkadatik Italiatik erbesteratutako militanteen artean ezagunena bera, 40 urte egin ditu atzerrian, Frantzian lehenik, Brasilen gero eta Bolivian azkena, herrialde honetan Evo Moralesek Italiako gobernuari entregatu zion arte 2019ko urtarrilean. Italian AS2 espetxe erregimen oso gogorra ezarrita, hau kendu arte amore ez zuela emango adierazi zuen ekainaren 9an, despedida tonuan familiari eta lagunei igorritako gutunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepresioa
Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


2024-07-09 | Gedar
Uztailaren 20an mobilizatzera deitu dute Iturmendin, sare sozialetako mezuengatik auzipetutako bizilagunarekin elkartasunez

Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


Espainiako Poliziaren presio eta mehatxuak salatu ditu Iruñeko Sanduzelai Peñak

2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]


2024-06-04 | Gedar
Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta

John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.


2024-03-15 | Gedar
Larunbatean, “estatuen indarkeria eta errepresioa” salatuko ditu EHKSk Donostian

Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Arnaldo Otegi
“Gu atxilotu gintuzten ETA Euskal Herriko ekuazio politikotik ez ateratzeko”

Bateraguneko auziko auzipetuen izenean hitz egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta poza agertu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak auzia ez errepikatzea erabaki duelako. Estatuko herrien askatasun nahia modu demokratikoan bideratzeko deia egin dio Espainiako... [+]


2023-11-15 | Gedar
790 milioi euroko aurrekontua izango du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2024an, aurrekoan baino %5,9 gehiago

 Azken hiru urteetan %13,7 igo da Eusko Jaurlaritzaren segurtasun-aurrekontua. Datorren urterako igoera 44 milioi eurokoa izango da.


2023-11-13
Absoluzio eskaerarekin amaitu zen ostiralean Tubacexeko grebalari baten kontrako epaiketa

Ostiralean izan da urriaren 11n atzeratu zen epaiketa eta langile akusatuak bere errugabetasuna aldarrikatu du epailearen aurrean. Hemen ikus daitekeen bideoa erabili dute hori erakusteko.


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


Barbado eta Zelaiaren espetxeratzea salatu dute milaka pertsonak Gasteizko kaleetan

Ankerkeria stop! plataformak deituta manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean, Galder Barbado eta Aitor Zelaiari ezarritako lau urteko espetxe zigorraren aurka. Ostiralean agortu zuten bi gazteek beren borondatez espetxean aurkezteko epea, eta larunbatean bertan,... [+]


Larunbatean Barbado eta Zelaiaren askatasuna eskatzeko manifestazio nazionala egingo dute Gasteizen

Azken asteetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan egin dituzte gazteen atxilotze agindua salatzeko ekintzak. 2019an atxilotu zituen Ertzaintzak gazte arabarrak. Sei hilabete igaro zituzten espetxean, baldintzapean aske utzi zituzten arte. Prozesu judiziala lau urtean luzatu da.


Eguneraketa berriak daude