Cerverak politika utzi du: “Nire baldartasunak arazoa sortu dio alderdiari”

  • Santiago Cervera Nafarroako PPko diputatuak politika utzi du ustez xantaia batean parte hartu ondoren. Erabakia "bere kabuz" hartu duela esan du, baina alderdiaren interesek aukera hori baliatu dutela.


2012ko abenduaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Santiago Cerverak politika utzi du "betirako"

Cerverak adierazi zuen anonimo batek email batekin “engainatu” zuela Iruñeako Igerileku Klubera joateko esanez, Nafarroako Kutxako dokumentazioarekin. E-mail hori ez erakustearen zergatia azaldu du La Sextako elkarrizketa batean: ”Guardia Zibilak ez zidan korreoa erakusteko eskatu eta ez nuen erakusteko aukerarik izan ere, objektu pertsonalak konfiskatu zizkidatelako, haien artean mugikorra”.

Ikerketa hasi eta egingo duen “lehen gauza” epaileari e-mailean sartzeko esatea izango dela gaineratu du, dena “garbi” uzteko. “Nire baldartasunagatik arazoa sortu diot alderdiari”, adierazi du Cerverak, “eta horregatik politika betirako uztea erabaki dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Cervera auzia
Arrakala bat harresian

Hamar urte igaro dira Guardia Zibilak Santiago Cervera Soto atxilotu zuenetik. CAN afera tarteko Jose Antonio Asiain abokatuari xantaia egin izana leporatu zioten. Cervera PPNko buruzagia diputatua zen Madrilgo Kongresuan. Anitzen ustez, gertatutakoak lehen mailako pitzadura... [+]


2015-06-17 | ARGIA
Cervera absolbitu dute

Santiago Cervera PPko diputatu ohia absolbitu du Nafarroako Justizia Auzitegiko Zigor arloko 3. Epaitegiak.


2015-06-03 | ARGIA
Cerveraren absoluzioa eskatu du fiskaltzak
Goñi: “CANek bere emaztearen lan-hitzarmena ez berritzeak egin zuen kritiko Cervera”

Asteazkenean amaitu da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako epaiketa. Alde bakoitzak berean jarraitzen du eta fiskalak absoluzioa eskatu du.


2015-06-01 | ARGIA
Fiskalak absoluzioa eskatu du Cervera diputatu ohiaren ahozko auzian

Astelehenean hasiko da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako ahozko auzia Nafarroako Lurralde Auzitegian.


Santiago Cerveraren torpedoa ‘Diario de Navarra’ren aurka

Santiago Cervera PPko diputatu ohiak gogor idatzi du Diario de Navarra-ren aurka eta CANen desagerpenean dituen erantzukizunak azpimarratu ditu.


2012-12-11 | Jon Torner Zabala
Santiago Cervera egia esaten ari al da?

Mezu anonimo batek engainatu al zuen Santiago Cervera, ala, aitzitik, mezu hura eta emandako erantzuna manipulatuak izan dira, xantaia delitua ezkutatzeko koartada gisa? Ditugun datuekin, Cerverari sinestea ala ez fede kontua dela dio Ignacio Escolar kazetariak, baina PPko... [+]


Santiago Cerverak “engainatu” egin zutela esan du atxilotu dutenean

Guardia Zibilak Santiago Cervera Nafarroako PPko diputatua atxilotu zuen atzo, Nafarroako Kutxako (CAN) presidenteari egindako xantaia saiakeran parte hartu duelakoan. Cerverak pertsona anonimo batek “engainatu” egin zuela adierazi du bere blogean, Nafarroako... [+]


Eguneraketa berriak daude