Orain dela egun gutxi jakin genuen Castejongo ikastetxe publikoak ingelesa ikasteko programatik (PAI) ateratzea eskatu diola Hezkuntza Departamentuari. Berri honek lotura sakona dauka programa ongi ezagutzen duten irakasle gehienen eta familia askoren egonezinarekin. Eta horren oinarrian dago programa duela zortzi urte ezarri zela, nolanahi ezarri ere, testuinguru ikerketarik eta hezkuntza plangintzarik gabe, Foru Komunitateko hezkuntzan mozketa latzenak gertatu zirenean bai diru-laguntzetan bai langileak hartzerakoan. Ez zegoen ez materialik ez aurrekontu-zuzkidurarik ingeleseko irakasle adituak kontratatzeko. Eta horiek dira gakoak hizkuntzak irakasteko programak nahi den arrakasta eskura dezan, hots: komunikazio gaitasuna handitzea ikasten den hizkuntzan.
Hezkuntza Departamentuak ikerketa hau burutu zuen: “British edo PAI programa duten ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen ingeleseko hizkuntza gaitasunaren ebaluazioa eta jarraipena”. Bada, bertan ikusi zen 9 urte eta gero, asteko 8-14 saio hizkuntzan ikasi ondoren, ikasle erdiek baino gehiagok Aurre-A1 eta A1 mailak (Hizkuntza Eskolako 1. maila) lortzen zutela ahozko eta idatzizko adierazpenetan. % 15-21 bakarrik ailegatzen ziren Hizkuntza Eskolako 2. mailara, eta idatzizko ulermena pixka bat hobetzen zuten, beti bezala. Hau da, eskolatze urte guztiak ingelesarekin jo eta ke aritu ondoren, ikasle gehienek erdiesten dute heldu batek urte batean, astean lau ordu sartuz, lortzen duen ahozko eta idatzizko adierazpen gaitasunaren adina. Kezkagarria.
"Ez da bakarrik ingeleseko gaitasuna ez dela garatzen espero zitekeen bezala, baizik eta tamalez ingelesez irakasten diren arloek edukien sakontasuna eta aukera pedagogikoak nabarmen galtzen dituztela
Baina ez da bakarrik ingeleseko gaitasuna ez dela garatzen espero zitekeen bezala, hainbeste urte ikasi ondoren, baizik eta tamalez ingelesez irakasten diren arloek edukien sakontasuna eta aukera pedagogikoak nabarmen galtzen dituztela; portaera arazoak areagotzen dira eta aniztasunaren trataera lausotzen da, ikasleek jardunaldiaren heren bat baino gehiago ikasten jarduten baitute eta ikasketa berriak eskuratu behar baitituzte ezagutzen ez duten hizkuntza batean. Hau dena aipatu gabe eskola-aldiko urteetan sortzen den autoestimuaren eta auto-iritziaren galera, pedagogia eta curriculum mailan gaizki planteatutako programa batengatik.
Ikasleak ez dira hizkuntzan murgiltzen, bertan ito baizik. Bidenabar, oso deigarria da PAI ezarri zenetik, ingeleseko akademien, ikastaroen eta laguntzen negozioa asko handitu dela Nafarroan, ustezko programaren helburua kanpoko laguntza hauen beharra desagertzea zenean, ingelesa ikasteko ikasle guztien eskubidea bermatzeko.
Urrats hori emateko, ikastetxeak klaustroaren eta eskola kontseiluaren berariazko onarpena eduki du, azken hau osatzen dutela irakasleen, familien eta administrazioaren ordezkaritzak. Bestalde, programatik ateratzeko plan bat eratu dute, ateratzeko arrazoiak argudiatuta, ikastetxeko hizkuntza helburu berriak planteatuta, geroko plantilla aurreikusita eta programaren iraungitzea ikasturteka antolatuta. Hortaz, ikastetxeak oso ongi aztertu ditu diharduen testuingurua eta metodologia honek bere ikasleentzat dituen abantailak eta eragozpenak, eta erabakia hartu du erruz hausnartu eta adostu ondoren, haien hezkuntza errealitatea urte askoan ebaluatzetik abiaturik.
"Lotsagarria da esatea, UPNk dioen bezala, Klaustroa eta Eskola Kontseilua abertzaleak izateagatik itzultzen direla duela zortzi urteko antolamendura"
Horregatik, lotsagarria da esatea, UPNk dioen bezala, Klaustroa eta Eskola Kontseilua abertzaleak izateagatik itzultzen direla duela zortzi urteko antolamendura. Eta lotsagarria izateaz gainera, arazoa desitxuratzen du eta sinpletzen, eta gezur borobila da, jendea engainatzen saiatzen baita. Eta UPNz ari garela, ongi dakigu beraiek zabaldu zutela nolanahi PAI programa, pentsatu gabe irakasle, baliabide ekonomiko edo laguntza kurrikularretan, helburu harturik aurre egitea D ereduari, Yolanda Barcinak aitortu zuen bezala. Ezin da errealitatea behartu, ez horrelako argudiorik sinetsi, irakasleok ederki baitakigu ikasle gehienentzako kalteak lehenago direla alderdi politiko baten aurrerako ihesa baino, nahiz eta orduan eta orain PSNk lagundu. Gure ikasleek ez dute zertan jasan politika alderdikoiaren antolamendu eza, eta irakasleok ez gara isilik geldituko ikasle belaunaldi oso batekin probak egiten dituzten bitartean, edozeinen burutazio txatxuak zuritzeko.
Bada, zoriontzen ditugu irakasleak, erakutsi duten profesionaltasunagatik, eskola askoren testuinguruan kontrakarrean eta koherentzian adoretsu jokatzeagatik, baita gizartea gidatzen duen gezurra ez sinesteagatik. Hizkuntzak ikasi bai, baina ikasleen beharrak lehenetsi ere bai.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]