Castejón, Muskiz: arauak ad hoc

  • Gara egunkariak Jesus Mari Tomasekin egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek.


2011ko urtarrilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Castejóngo zentral termikoa

Hidrocantábrico enpresak Castejónen daukan zentral termikoa handitu zuenean, herriko etxeetatik 500 metro baino gutxiagora egin zituen hainbat eraikin, Garak dioenez. Legeak ezartzen du gutxienez 2.000 metroko distantzia egon behar duela. Jesus Mari Tomasek ordezkatzen duen plataformak salaketa ipini zuen eta Nafarroako Justizia Auzitegia Nagusiak arrazoi eman zien, ez behin, bitan baizik. Zentral termikoaren zabakundea legez kanpokoa da. Gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu zuen epai horren kontra, baina ez du pazientziarik eduki edo agian garbi dauka helegiteak etorkizun beltza duela. Hala, Sanzen exekutiboak PSIS siglak dituen plan berria onartu berri du, zeinaren bitartez Hidrocantábricoren proiektua legearen barruan egongo diren. Neurriko soinekoa egin diote zentralari, Tomasen hitzetan. Zentraleko arduradunek adierazi zutenean epaiak epai euren asmoekin aurrera segituko zutela, agian bazekiten zerbait.

Euskal Herriko beste muturrean, Muskizen, kezka handiz dakusate askok EAJk PSOErekin egin duen akordioa, Petronorrek beste 30 urtez (eta ez 40, hasieran esaten zen bezala) irauteko dagoen lekuan. Garaipen handi lez aurkeztu dute jeltzaleek eta hainbat hedabidek akordio hori. Gutxiagotan aipatzen da legedia moldatu behar izan dutela helburu horrekin; izan ere, orain gutxi arteko legeak eskuetan, Petronorrek luze gabe utzi beharko zuen hutsik orain betetzen duen espazioa, guztia ez bada bai behintzat gehiena. “EAJ eta PSOEren arteko paktua Itsasertz Legea saihesteko”, dio Meatzaldea Bizirik elkarteak bidali digun prentsa oharraren izenburuak. Gehiago zehaztu dute gero: alderdi biek adostu dute Jasangarritasun Legeari zuzenketa bat ezartzea, Itsasertzeko Jabari Publikoa okupatzen duten findegiei beren kontzesioak luzatzeko aukera ematen diena. Orain arte ez bezala. Alegia, Petronorrek orain dagoen lekuan jarraitu ahal izateko propio egindako araua. Disimulu handirik gabe. Findegiko arduradunek lasaitasun osoz abiatu zutenean URF plantaren proiektua, itxuraz behintzat funtzionatzen hasi orduko itxi egin beharko zuten arren, agian bazekiten zerbait.

Egunotan, beste askotan bezala, mila eta bat adierazpen entzun/irakurri dugu zuzenbide estatuaren tinkotasuna, zorroztasuna, irmotasuna… aldarrikatzen. Baina Castejóngo Jose Mari Tomasek gogorarazten duenez, zuzenbide estatua oso gauza malgua da. Ia beti alde berera tolesten da ordea, hori da arazoa.

[Bisitatu Unai Brearen bloga honelako sarrera gehiago irakurtzeko]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
“Petronorrek kirola zikintzen du” mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Mobilizazioak iragarri dituzte Tubacex, PCB, Petronor eta Bizkaiko metalaren gatazketan auzipetutako beharginek

Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.


2021-09-07 | ARGIA
Petronor-en erregulazio espedientea “justifikaziorik gabekoa” da, Bilboko auzitegiaren arabera

Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.


2021-07-20 | Daniel Udalaitz
Zer da: Petronor

Petróleos del Norte enpresaren akronimoa da Petronor. Petrolioaren industriako enpresa da eta Bizkaiko Muskizen dauka egoitza soziala. Instalazio nagusiak ere herri horretan dauzka, Kantabriako mugan, La Arena hondartza ezagunaren ondoan. Petronor 1968an legeztatu zen... [+]

2021-07-15 | Daniel Udalaitz
ENERGIA
PROIEKTU ENERGETIKO ERRALDOIEK BIZKAIKO KOSTALDEA HARTUKO DUTE
Bizkaiko Badiaren ziklo konbinatuko gas bidezko zentral elektrikoa eta birgasifikazio planta eraikitzeko lanak laster has daitezke Zierbenan. 77.000 milioi pezetako (3.080 milioi libera) kostua izango dute eta 2003. urtearen amaierako prest egon behar du. Halaber, luze gabe... [+]

2021-07-12 | Daniel Udalaitz
«PRESTIGE» BAT PORTURATZEN DA EGUNERO EUSKAL HERRIAN
Bi hilabete dira "Prestige" petrolio ontziak, itsasoan hautsi eta hondoratu ostean, Galizian eta Kantauriko itsasertzean ezagutu hondamen ekologiko eta ekonomiko handiena ekarri zuela. Gertaeraz geroztik, handia eta etengabea da itsas garraioari buruzko kezka, eta Euskal Herrian... [+]

2021-06-30 | Unai Brea
Edorta Arostegi eta Sara Ibañez
"Petronorrek inguruko biztanleen osasunari eragingo ez diola pentsatzea absurdua da"

2008ko udan sortu zen Meatzaldea Bizirik elkarte ekologista izen bereko eskualdean, Cokearen Aurkako Koordinadoraren segida modura eta bide batez hari izaera legala emateko. Otsailaren 12rako manifestazioa deitu dute Muskizen, Petronorren ate aurrean, findegiari bertan... [+]


2021-06-15 | ARGIA
Petronorren greban dauden langileen aurka oldartu da Ertzaintza

Ekainaren 11tik 20ra greban daude Petronorreko langileak, zuzendaritzari Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako Espedientea erretira dezala exijitzeko. Mobilizazio egutegi indartsua antolatu dute langileek eta Bilboko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira... [+]


2021-02-22 | ARGIA
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute

Bilboko portua eta Zorrotzaurre artean gasbide bate eraikitzeko makroproiektua aurkeztu dute 78 erakunde publiko eta pribatuk Euskalduna Jauregian. 2020 eta 2026 artean 1.300 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute. Petronor-Repsol da proiektuaren sustatzaile nagusietakoa.


Eguneraketa berriak daude