Egunak aurre egin ahala Euskal Herri osotik zetorren jende uholdea ari zen jasotzen Bilbo apurka. Eguerdirako Alde Zaharra lepo zegoen eta 17:00 orduak iritsi ahala, Autonomia, Zabalburu Plaza, Hurtado Amezaga eta Buenos Aires kaleak herritarrez betetzen ari ziren, Sarek egindako deialdiari erantzunez.
Aurtengoan manifestazio moldea aldatu da eta Casillatik bakarrik atera beharrean, mobilizazioa Casillatik eta Udaletxetik abiatu da aldi berean, pankartarik gabe, Zabalburu Plazan bat egiteko. Hala izan da eta 17:45ean mutur banatik abiatu dira bi zutabeak, bietan presoen senideak protagonista, ohiko ilaratan banatuak.
Antolatzaileek behin eta berriro azpimarratu dutenez, herritarrak eta presoen senideak ziren protagonista eta, gaurkoan, mobilizazioa sostengatu duten alderdi, sindikatu, erakunde eta herritar ezagunak bigarren mailan izan dira.
Protagonisten artean baziren pertsonak, senideak, baina baita ere sakabanaketaren istorio honetan klabe diren protagonistak: ibilgailuak, furgonetak, senideak astez aste espetxe barreiatuetara eramaten dituzten furgoneta solidarioak. Ostiraletan Espainia eta Frantziako errepideak nola, gaurkoan ere haiek ari ziren kaleak zabaltzen .
Udaletxetik abiatu eta hiru ordu laurdenera iritsi dira lehen senideak Zabalburura, lehenbizi Udaletxetik abiatutakoak eta geroxeago Casillakoak, atera eta ordubetera eskas. Horrela, Casillatik eta Udaletxeraino kale osoa gainezka zegoen herritarrez, batzuk abiatu ere ez dira egin, kalea hartu eta kito; hori zen antolatzaileek megafoniatik azpimarratzen zutena, ez abiatzeko, helburua kaleak osorik betetzea zela eta.
Lortu da, eta dozenaka milaka pertsonek beste behin ere Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatu dute isilean. Lelo nagusiak zioen gisan, Now Euskal Herrira! Oihu gutxi izan da eta, oro har, parte-hartzaileek diziplina handiz bete dute Sarek egindako eskaera. Alabaina, "Euskal presoak etxera" eta "Euskal Presoak Euskal Herrira" etengabe entzun dira ibilbidean zehar.
Era guztietako konparaketak egin litezke iazko urtarrileko manifestazioarekin, baina bi behintzat nabarmenak. Iazkoa debekatua izan zen lehen unean eta horrek EAJk manifestazioarekin bat egitea ekarri zuen. Ondorioz, Bilbon elkartasun eta euforia puntu berezia bizi izan zen. Aurtengoan, euskal presoen aldeko aldarrikapena sendoa izan da Bilbon, baina giroa lasaiagoa zen. Aurten EAJk ez du mobilizazioa sostengatu eta iazkoa debekuagatik sostengatu zuela azpimarratu du.
Ekitaldiaren amaieran Saroi Jauregi eta Fermin Muguruza aritu dira aurkezle lanetan. Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Amets Arzallus bertsotan; eta kantu eta doinu kontutan Aire ahizpak, Rafa Rueda eta Agus Barandiaran, besteak beste, milaka herritarrekin “Zain dago ama, zain aita” abesten.
Maite Mangado eta Hegoa Arakama presoen senideek ere parte hartu dute eta bai senideen eskubideak, bai presoenak errespetatzea eskatu dute, ez bihar, ez etzi,” orain”, horrek bai eskubideei eta baita bakeari ere mesede egingo dielako. Sakabanaketa mendekua dela azpimarratu dute, eta ziur daudela denon arteko indarraz “dispertsioaren horma lurrarekin berdintzea lortuko dugula” . “Pausoz pauso elkarrekin bide hori egiteko deia egiten dizuegu”, luzatu diete herritarrei, sarea osatzeko deia gogora ekarriz.
Senide eta presoen ostean, argitxoak ziren gaur protagonista eta ekitaldiaren amaieran, milaka argitxo piztu dira milaka herritarren eskuetan, irudi indartsua lortuz.
Fermin Muguruza eta Saroi Jauregirenak izan dira azken hitzak. “Giza eskubide guztiak errespetatuko diren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko, gaur, orain, presoen eta beren senideen giza eskubideak errespeta daitezen bermatzea dagokigu” esan du Ferminek. “Guztion artean lortuko dugu!, amaitu dute biek batera.
Eta jendea hasi da barreiatzen, tabernara, autobusera, etxera… eta haietako askok seguruenik Amets Arzalluzen bertso amaiera izango zuen gogoan: “ez da erraza urterik urte / jende gehiago lortzea /eta espero dugu hurrengo urtean / ospatzera etortzea”.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.