Carlos geratu egingo da


2021eko urriaren 04an - 13:21
Azken eguneraketa: 15:25

“Eskerrik asko”, esan digu Carlosek batzarrean bildutako pertsonei, “eskerrik asko zuen denbora eta babesagatik”. Entzun diodan bitartean, irudi bat bueltatu zait burura, oinazetzen nauen hondar-irudi bat. Etxegabetzera heldutako batzorde judizialari "itxaron une batez, mesedez" esan, leihoa ireki eta torturapeko bizitza oso bati amaiera eman zion gizon harena, etsipenean murgilduta baina keinu irmoz, bizi-testamenturik gabe, bere burua askatu zuen harena. Zer da etsipena? Gizakiengan itxaropena galtzea besterik ez da.

Lasai, Carlos, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Gotzaindegiak ez bezala, justizia sozialaren alde borrokatzen dugun pertsonok ez dugu esker onik behar, zurea eta geurea den borroka honetatik elikatzen garelako.

"Eliztar batengandik hamabost pisu jaso zituen Gotzaindegiak, gizarte ekintzarako erabil zitzan. Hamar urtez hutsik egon dira hamabost pisu haietako hamalau"

Eliztar batengandik hamabost pisu jaso zituen Gotzaindegiak, gizarte ekintzarako erabil zitzan. Hamar urtez hutsik egon dira hamabost pisu haietako hamalau. Ziur aski, elizaren gainerako ondasunekin gertatzen den bezala, elizak ez du dagokien Ondasun Higiezinen gaineko Zergarik ordainduko. Pisuetako batean baino ez da norbait bizi. Bizitza osoa, 60 urte, eman ditu Carlosek bertan. Lehenik, amarekin, adineko eta mendeko egiten joan zena, eta arrebarekin, mendekoa, beti gurpildun aulkian egon zena, gero arrebarekin soilik, eta azkenik bakarrik, bizitzak zigorgabe kentzen baitizkigu geure afektuak.

Urte askoan Carlosen bizilagun izan den Amaiak dioenez, arreba eskailera estuetatik gora eramaten zuen etxera Carlosek, eraikinak ez zuen igogailurik eta. Carlos patriarkatuari intsumiso izan zitzaion, eta biak, ama eta arreba, zaindu zituen hil ziren arte. Aita zaindu izan balu, zaintzaile bati dagokion diru-laguntza kobratzeko aukera izango zuen, baina zaindutakoa ama zenez –emakumea izateaz gain, pentsioduna–, Estatu patriarkalak uste izan zuen haren zaintzak ez zuela diru-laguntzarik merezi.

Urteen poderioz, etxea bigarren azal bilakatu zitzaion, eta oroitzapenak arrakaletatik agertzen hasi zitzaizkion. Baina horrek guztiak zer axola dio kale gorrian utzi nahi duen Gotzaindegi patriarkal honi? Ezertxo ere ez. Eusko Jaurlaritzarekin adostutako salmentaren espekulazioa baino ez zaio interesatzen Gotzaindegiari, anbizio hori bekatu kapital izango ez balitz bezala. Gure erakundeak etxebizitzak diru publikoz erosi ditu, noski, eta alokairu sozialerako erabiliko dituela esan du –bizitzaren paradoxak–, Karlos eta bere 60 urteko oroitzapenak eta bizipenak kaleratu eta gero. Elizarekin egin dugu topo. Nonbaitetik etorriko da “santu bat erantzi beste bat janzteko” esamoldea. Litekeena da santua beti berbera izatea, santu pobrea, historian zehar beti biluztu egin dutena, eliza aporofobikoa baita, botereen aliatua.

Eusko Jaurlaritzak eta Gotzaindegiak ez dakitena da Bilboko auzoak espoliazioaren eta lukurreriaren aurka antolatu garela eta, justizia sozialagatik, Carlos geratu egingo dela.

 

* Marta Abiega Carlosen auzokidea da

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude