Esango nuke Espainiako botere faktikoen arantza mingarrienetako bat Puigdemontek jarraitzen duela izaten. Zenbat egun eta une larri iraganarazi zizkien Rajoy, Saenz de Santamaria, Felipe VI.a eta enparauei, 2017ko irailetik urrira bereziki, alde bakarreko independentzia deklarazioa egingo zuela bai baitzirudien (deklarazio-itxura ere egin zuen, berehala eteteko!), hots, Espainiaren batasun sakrosantua ia-ia haustera heldu zenez gero. Urte mordo baterako espetxean kaiolatua nahi zutena Bruselan dabil, Europar Batasunaren hiriburu politiko-administratiboan, sinbolikoki Espainiari aditzera emanez ez dela demokrata, hautetsontzien bidez, bide demokratiko baketsuen bitartez Kataluniaren independentzia lortu nahi izan duena hango Justiziak aratz aurkitzen baitu, Espainiakoak ez bezala.
Hedabide espainolak bereziki, bere figura belzten saiatzen direnez, idatziz defendatzen da –iaz eman nizuen hark idatzitako liburutxo labur baten berri (Reflexions sobre el retorn a la unitat. Ikus: Puigdemont: batu gaitezen berriz! 2019-08-27)–, edota bilatzen ditu kazetariak prest daudenak hark egindako adierazpenak paperera eramateko, Xevi Xirgo kazetariak egin duen bezala M´explico liburuarekin (Plaza&Janes, 2020. 2016-2017ko gorabeherak biltzen ditu, eta laster 2018-2019koak ateratzekoa da).
Labur jokatu beharrean naizenez, izan zituen oztopoetan, eta Urkulluk-Ortuzarrek jokatutako bitartekari paperean zentratuko naiz.
2015eko irailaren 27ko hauteskunde autonomikoetara mezu independentista argiarekin joan ziren Kataluniako independentistak eta gehiengo garbia lortu zuten eserlekuetan: 135 eserlekuetatik Junts pel Sík (CDC, ERC, ANC, Omnium Cultural, AMI...) 62, CUPek 10; eta unionistek 63 (Podemosek 11 eta gainerakoek 52); eta botoetan, %48 kasik. Zerrendaburu Artur Mas joan zenez, hari zegokion Kataluniako herria estatu independente izateko bidean gidatzea, baina horretarako CUPen botoak behar zituztenez, eta haiek Masi betoa jarri ziotenez, Masek Puigdemonti proposatu zion lidergoa 2016ko urtarrilaren 9an, eta Puigdemontek onartu.
"Desadostasunak eta presioak eta Madrileko Gobernuaren errepresio judizialengatik-eta, bakarrik uzten zuten presidentea ERCeko kontseilariek ez ezik bere alderdikoek edo bere konfiantzazkoek"
Masek ondo zekien nor zen Puigdemont: AMIren (Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartea) burua, hots, independentista deklaratua eta kartsua, eta bere helburua ez zela karrera politikoa egitea, baizik eta Kataluniarentzat independentzia lortzea, eta liburua irakurrita, ikusten da Masek asmatu zuela Puigdemonti proposamena egitean.
Non egon dira oztopo nagusiak? Lehenik, dudarik gabe, Espainiako Gobernuan. 2017ko martxoaren 11n bilera sekretua izan zuten Rajok eta Puigdemontek Moncloan, Rajoyk gonbidaturik. Zer entzuteko Rajoyrengandik, espainiar botereen ordezkariarengandik? Itzulinguru aski luzeen ondotik, esan zion erreferendumari buruz ez zirela mintzatuko, eta eragotzi egingo zutela. Aurrez aurre esan nahi ziola. Ez zituztela probokatuko, harroputz ez zirela arituko, baina erreferenduma galaraziko zutela. Ordurako bazekiten Puigdemont-eta serio zebiltzala, eta suntsitu nahi zuten prozesua errotik, errenditzea baino beste hautabiderik eman gabe: subjektu politiko bakar Espainia!
Pedro Sanchezek zer zioen? Konstituzioa erreformatu beharra zegoela, zeren espainiar guztiek eman behar zuten botoa. Betikoa! Puigdemontek esan zion onartzen zuela espainiar guztiek botoa ematea, baldin eta Kataluniako boto-emaileena lotesle bazen! Eta gainera, ez zutela astirik. Puigdemontek Sanchez iruzurti profesionaltzat jo izan du hedabideetan, ez liburu honetan, besteak beste, azkenean Felipe VI.aren diskurtso militar gogorraren alde jartzeagatik.
Eta Felipe VI.a erregea? Hasieran faltsu, errespetuz itxura baten, eta arazo politikoaz benetan mintzo gabe, harik eta 2017ko urriaren 3an, armadako buru gisa, bere jantzi militarrarekin, urriaren 1ean izandako karga polizialak txarretsi gabe, 155. artikuluaren aplikazioari bidea ireki zion arte, Espainiaren batasuna haustezin bihurtzea xede izaki, Kataluniarekiko elkarrizketa politikoari bidea militar moduan itxiz.
Bidelagun izan zituenetara etorriz, teorian oztopo ez baizik eta laguntzaile izan behar zituenetara, nola portatu zen presidenteorde Oriol Junqueras? Maiz, desleial, esaterako, Puigdemontek aurkeztutako aurrekontuei ezezkoa ematearen aldeko ziren CUPeko buruei aurrekontu luzatuekin ere gobernuak aurrera egin zezakeela aipatu zienean, edo Pedro Sanchez eta Saenz de Santamariarekin Puigdemonti ezer adierazi gabe elkartzeagatik. Liburuaren arabera, zintzo eta leial baino isilkor eta errezelotsu. Jakina, Junquerasen bertsioa falta da.
"Rajoyk Urkulluri eta Ortuzarri bitartekaritza onartu zien bazekielako independentziari uko egitea eta hauteskunde autonomikoetara deitzea galdegingo ziotela Puigdemonti"
Bere alderdi PDeCATeko koordinatzaile Marta Pascalek ez zion asko lagundu nonbait, zama Puigdemonten gainera jaurtikitzen baitzuen, bere alderdia Puigdemontekin lerrokatzen saiatu ordez. Ibarretxe etorri zait burura (pena Ibarretxek kazetaririk ez izatea bere penak kontatzeko, edo gogorik berak zuzenean idazteko bere memoria politikoak).
Kataluniako Gobernuko kontseilariek gobernu bileretan aipatutakoak prentsari filtratzen zizkioten sarri-askotan 2017ko apiriletik aurrera, eta neurri gogorrak hartu beharrean gertatu zen presidentea, ebazpenak berak eta presidenteordeak sinatuko zituztela agintzeaz gainera, Espainiako gobernuaren errepresalien beldur baitziren kontseilari batzuk eta handik beheragoko funtzionarioak-eta. Filtrazioen errudun Santi Vila jotzen zuten gainerako kontseilariek, huraxe baitzen independentista garbia ez zen bakarra kontseilarien artean, baina Puigdemontek laguna zuen lehendik eta leialtzat zeukan, eta uzten zion egiten. Desadostasunak eta presioak eta Madrileko Gobernuaren errepresio judizialengatik-eta, bakarrik uzten zuten presidentea ERCeko kontseilariek ez ezik bere alderdikoek edo bere konfiantzazkoek.
Eta Urkulluk eta Ortuzarrek zer paper jokatu zuten? Urkulluk oraindik orain adierazi du dokumentazio osoa non utzi duen, jokatutako paperaz harro dagoen seinale. Iruzkintzen ari naizen liburu honetan ere haren idatzi asko dago jasoa. Asko ahalegindu zen dudarik gabe. Oso kontuan hartzen zuen Puigdemontek haren esana, baina une erabakigarrietan, Urkulluk ezin zion lagundu Rajoik eta Espainiako botereek bitartekari guztien ahaleginak zapuztu eta inposizio bortitzez jokatzea erabaki baitzuten, 155. artikulua aplikatuz, eta katalanei subjektu politiko izaera ukatuz. Rajoyk Urkulluri eta Ortuzarri bitartekaritza onartu zien bazekielako independentziari uko egitea eta hauteskunde autonomikoetara deitzea galdegingo ziotela Puigdemonti, hots, errenditzeko momentuz, eta katalan erakunde autonomikoak atxikitzeko.
Guardia zibilak atxilotzeko zelatan zebilzkiola, katalanen presidenteak autoan ihes egin zuen Bruselara. Erbestean eratu nahi zuen Kataluniako gobernu legitimoa. Europak ez zion asko lagundu prozesuaren buruan: Flandriako presidentea, Europako Aliantza Askea (ALE) eta beste salbuespen gutxi batzuk gorabehera. ERCk beste bide bat hartu zuen. 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ondoko porrota gainditu gabe dago oraindik Katalunian, ANCko egungo buru Elisenda Paluziek dioen bezala (Berria, 2020-07-28), baina katalanak ez daude erakunde autonomikoen kudeaketarekin etsitzeko prest ere, pandemia gorabehera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]