Sardiniako L’Alguer aireportuan atzeman dute poliziek Puigdemont, ostegun honetan. EBk immunitatea kendu zion atxilotzeko arriskurik ez zegoela ebatzita: Espainiak bertan behera utzi zituen hura atxilotzeko aginduak. Ustez, sedizio delituagatik atxilotu dute orain. Ordu batzuetara baina, Sassariko Helegite auzitegiak aske utzi du Puigdemont, irla ez uzteko baldintzarekin.
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia atxilotu dute ostegunean Sardinian. Eurodiputatu gisa joan da irlara kultura katalana zabaltzeko urtero egiten den Adifolk topaketetara, eta heldueran, herritarrez jantzitako Italiako mugako poliziek atzeman dute L’Alguer aireportuan. Azken orduko berrien arabera, epaileak aske utzi du politikari katalana, Sassariko Helegite Auzitegiak azken erabakia hartu bitartean, baina ez dio baimenik eman irla uzteko.
Espainiako Auzitegi Gorenaren nazioarteko atxilotze agindu baten ondorioz atzeman dute: Auzitegi Gorenak EFE berri agentziari adierazi dionez, sedizio delitu bat dago Puigdemonten aurka. Generalitateko presidente ohia Sàsserreko Apelazio Auzitegiaren esku geratuko da ostiralean, eta bertan erabakiko dute aske utzi edo estraditatu egingo duten. Deliberatzeko 60 egun izango dituzte, baina, bitartean, preso izango dute.
Gozalo Boye presidente ohiaren abokatuak Twitter bidez azaldu du atxiloketa ez doala legearekin bat: Puigdemonti 2019ko urriaren 14ko auziarengatik jarri zioten atxilotze agindua bertan behera gelditu zen. “Espainiak [Europar Batasuneko] Auzitegi Gorenari esan zion, eta horrela jaso zuen uztailaren 30eko ebazpenean, herrialde batek ere ez zuela mota horretako agindu bat betearaziko; ebazpen berean, Europar Batasuneko Auzitegi Goreneko presidenteordeak zehaztu zuen, beharrezkoa izanez gero, kautelazko beste neurri bat eskatu beharko zela”.
Hori horrela, EBko auzitegiak immunitatea kendu zion Puigdemonti, atxilotua izateko arriskurik ez zeukala ebatzita. Halere, Espainiako Auzitegi Gorenak presidente ohia ebazteko aginduak indarrean ez zeudela esan arren, Puigdemonten aurka inoiz atzera bota ez duten sedizio delitu bat daukatela azaldu dute. Italiako auzitegiei “errespetua” adierazteaz gain, Gobernuak atxiloketaren zergatiak azaltzeko komunikatu bat zabaldu du: "Abian den prozedura judizial bat aplikatzen zaio Europar Batasuneko edozein herritarri, eta epaitegietan erantzun behar die bere ekintzei". Exekutiboak azpimarratu du Puigdemontek "justiziaren ekintzari men egin behar diola, beste edozein herritarrek bezala".
Katalunian asko izan dira Generalitateko lehendakari izandakoaren alde agertu direnak. Josep Costa parlamentuko kideak Sánchezen gobernuak izan duen jarrera gaitzetsi du: “"EBko beste estatu kide batek eurodiputatu bat atxilotzea eragin berri du Espainiak. Luxenburgoko Auzitegia engainatuz lortu du, hori ez zela gertatuko esan baitzuten. Atxiloketak gehienez ordu batzuk iraungo du, baina Espainiaren lotsa historiarako geratuko da”. Geroago azaldu duenez, EBko Justizia Auzitegiak ebazpena eman baino lehen, legez, Europako organo judizialek ezingo lukete inor atxilotu.
Pere Aragonés Generalitateko presidente eta ERC-ko kideak Puigdemonten aurkako jazarpena eta errepresio judiziala salatu ditu. Oriol Junqueras alderdiko kideak ere ERC-ren mezua zabaldu du: “Estatuaren etengabeko errepresioa geldiarazteko formula bakarra dago: amnistia, autodeterminazioa eta independentzia. Gure babes osoa, presidente”.
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.
Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]
Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]
Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]
Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]
Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]
2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.
Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]
2017ko erreferendumaren harira, U-1aren auzi judizialean diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei ez zaie Amnistia Legea aplikatu behar, Espainiako Auzitegi Gorenaren esanetan. Puigdemonti ez ezik, Junqerasi, Romevari, Bassari eta Turulli ere eragiten die ebazpenak.
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Telefono-konpainiek serieko gurasoen kontrola nahitaez sartu behar dutela arautu du Espainiako Gobernuaren lege berriak. Legea aurrerapausotzat jo du kooperatibak, baina azpimarratuta ez duela ezertarako balioko gazteek hezkuntza digital egokia jasotzen ez badute.
Setio egoeran bizi gara euskaldunok eta katalanak Espainiako Estatuan, eta gainera ez dugu horren kontzientzia argirik, uste dut. Katalunian hori oso nabarmena izan da azken hauteskundeetan eta ondorengo egoeran.
Benetan aztertzeko modukoa da gertatu dena: Espainiako botere... [+]