Makroetxaldeak eragindako kalteak aurkezten dituen txostenaren idazleak salatu zituen Valle de Odieta enpresak, bere "izen onaren kontra" egiten zutelako. Horren harira, martxoaren 30ean ukango dute Iruñean adiskidetze saioa.
Caparrosoko makroetxaldean gertatzen dena agerian uzteagatik Nafarroako hamabost eragile salatu zituen iaz Valle de Odieta enpresak, ustezko irainak eta kalumniak leporatuz. Hain zuzen, makroetxaldearen jabeak dio bere "izen ona kaltetu dezakeen informazioa zabaldu" dutela. Iaz aurkeztu zuten txostena Nafarroako Parlamentuan, gobernuari neurriak hartzea eskatuz. Horren harira dira adiskidetzeko ekitaldi batera deituak talde hauetako ordezkariak. Hitzordua martxoaren 30ean dute Iruñeko epaitegian.
Hauek dira adiskidetzeko saiora deiturikoak: Alnus, Martzilla Bizirik, Elikadura Burujabetzaren Aldeko Elkartea, REAS Nafarroa, Hacendera elkartea, Compañía de las Tres Erres, Lurra elkartea, Ekologistak Martxan, Urbizi, Etxalde, Greenpeace, Landare, Mugarik Gabe Nafarroa, eta Sustrai Erakuntza.
Txostena Nafarroako Gobernuko talde parlamentarioen aurrean aurkeztu zuten ingurumenaren eta nekazaritza iraunkorraren alde dabiltzanek. Politikariei Valle de Odieta enpresaren inguruan sortutako egoeraren berri ematea zuten helburu. Asmo bakarra, kolektiboen hitzetan, "ingurumena defendatzea eta Martzillako eta Alesbeseko bizilagunen uraren kalitatea babestea" izan zen.
"Abeltzaintza industriala ez da eredua; interes ekonomikoak eta irabaziak lehenesten ditu pertsonengan, lurraldekoengan, lehen sektorean eta ingurumenean dituen ondorioak kontuan hartu gabe", azpimarratu zuten garaian elkarteek. Makroetxaldeak ingurumenean "izugarrizko kalteak" eragiten dituela jakina da: oraingoz, Valle de Odieta enpresak hemeretzi zigor ditu jasorik.
Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen duen albaitaritza-txostena aurkeztu du eta epaiketa atzeratu... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]
Abeltzaintzan lan egiten dutenek oreka bilatzen dute: animalien bizi kalitatea ahalik eta onena izatea eta ekoizpenaren bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Gizakiok munduari muga fisiko ugari jarri dizkiogu “geurea” dena babeste aldera, “geure”... [+]
Ikerketaren zantzuak aintzat hartuta errudunak epaitu eta kalte-ordaina ezarri dezan eskatu diote Nafarroako Gobernuari Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek. "Babes bereziko eremu bat kaltetu zuten isurketek", eta hartara, "ingurumen delitu" kontsideratzen... [+]
Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.
Bihurgunez beteriko bidearen ostean heldu ginen lautada zabal hartara. Udazkenak eskaintzen dituen orlegiaren tonalitate guztien atzean, teloi lana eginez, Pirinioak zuri-zuri ikusten ziren. Horrelaxe aurkitu genuen Abaurregaina, Euskal Herriko herririk garaiena. Errepidearen... [+]
Behi arabarren %20 eta %25 artean kutxatu dira Aiaraldean. Europan ez dago onartuta tratamendurik, eta abeltzainek arriskuan ikusten dute ustiategi askoren etorkizuna, erakundeek neurriak hartu ezean.
Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]
Irailaren bukaeran sendabelarren inguruko formakuntza berezia egin zuten Azpeitiko Azoka plazan. Azken urteotan sendabelarren inguruko interesa, ezagutza eta horien erabilera handitzen ari badira ere, abeltzaintzan ez da zabalduegi dagoen praktika. Hain zuzen horregatik, lehen... [+]