Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Valle de Odieta enpresak jarritako errekurtsoa hein batean onartu du, eta Caparrosoko haztegia bikoizteko ingurumen-baimen bateratua izateko eskubidea aitortu dio. Nafarroako Gobernuko Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak iragarri du ebazpen hau onartuko duela, baina lan egingo duela Nafarroan makrogranjak ezartzea eragotziko duen marko juridikoa sortzeko. 7.200 esne-behi metatu ahalko ditu enpresak eta bera da Tuteratik 60 kilometrora 20.000 esne-behiko ustiategi erraldoia ireki nahi duena.
2018an ukatu egin zion Nafarroako Gobernuaren Ingurmenaren eta Lurraldearen Antolaketaren zuzendaritzak "Hibridación Termosolar Navarra SL y Valle de Odieta" enpresari 7.200 behira arte metatzeko azpiegiturak handitzeko ingurumen-baimen bateratua. Honek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen eta orain Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak enpresari aitortu dio baimen hori izateko eskubidea. Horrez gain, biometanizazio planta erregimen termofilora pasatu ahalko du.
Itziar Gómez López buru duen Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak ebazpena ontzat hartuko duela adierazi du eta beraz, enpresak egungo 3.450 behitik 7.200 buru izateraino handitu ahalko du haztegia. Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak adierazi du neurri handiko haztegiek "ondorio larri eta konpon-ezinezkoak ekar ditzaketela Nafarroako abeltzainen sektorerako, baita ingurumenerako eta lurralderako ere, eragin handia dutelako ikuspegi sozial, ekonomiko, ingurumeneko eta batez ere, osasunekotik". Hain justu abereen osasun araudia zorroztuz zaildu nahi luke Gobernuak etorkizunean makro haztegiak zabaltzeko bidea.
Valle de Odieta enpresa da Soriako Noviercas herrian, Tuteratik 60 kilometrora, 20.000 esne-behiko makro ukuilua zabaldu nahian ari dena. Baimen administratiboak lortzen ari da, Gaztela eta Leongo Juntaren oniritzia dauka, eta lurrak erosten ari da herrian.
Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.
Ukrainako gerra egonda ere, Errusia eta Ukrainako Gobernuek hitzartuta zeukaten laboreen esportazioa ahalbidetuko zutela, 2022ko uztailetik. Astelehenean Vladimir Putinek erabaki du ez luzatzea, arrazoituta NBE ez zela betetzen ari adostutakoa.
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik Europan salmenta debekatuta dagoen bitartean. Zelula... [+]
Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu du “isiltasunean eta gezurrean”... [+]
Gaubean ireki berri duten makro-negutegian lan baldintza "basatiak" salatu dituzte, eta kontratazio politikan hitzemandakoa ez betetzea. Arabako Alea-k tomate hidroponikoen plantan lan egin duten hainbat langilerekin hitz egin du.
Elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko legea eztabaidatuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan. Besteak beste, jatetxeak behartuta egongo dira bezeroei ematera jaten ez dituzten elikagaiak, eta zigorra jaso dezakete zerbitzu hori eskaini ezean.
2020-2022 urteen artean mundu osoko hamabost herrialdetako formula-esneen oharrak aztertuta, ondorioztatu dute baieztapen gehienek ez dutela hura babesten duen erreferentzia zientifikorik, eta, badutenetan ere, ez dela nahikoa sendoa.
Abenduan egin zuen eskaera Nafarroako kooperatibak, Espainiako Ministroen Kontseiluak behi-etxaldeei buruzko dekretu berria atera baino ia hilabete lehenago. Nafarroako Gobernuak, dena den, datorren maiatzera arte etxaldeak ez handitzeko moratoria onartuta du joan den... [+]
Hori da Sustrai Erakuntza elkarteak adierazten duena, larunbat eguerdirako Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak eta hainbat taldek antolatu duten manifestazioaren atarian. Sarasate Pasealekutik abiatuko da 12:00etan, Stop agro-abeltzaintza industrialari. Elikadura... [+]
Aurreikusitakoa baino gutxiago jaitsi da Kontsumorako Prezioen Indizea Hego Euskal Herrian: %10,5ekoa izan da abuztuan eta bizitzaren garestitzeak ez du etenik. Haragia, ogia, zerealak, esnea, gazta eta arrautzak bereziki garestitu dira.
Diru publikotik 1,1 milioi euro jaso dituen proiektuak hainbat aldaketa garrantzitsu izan dituela eta, jasotako diru-laguntzak itzuli beharko lituzkeela ziurtatu du Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimenduak.
Gozoki gogorrak ekoizten eta produktu berriak egiteko esperimentatzen bi urte eman eta gero, 1922an, Hans Riegel gozogin alemaniarrak gozoki bigunak egitea lortu zuen.
Pandemiak iraun duen bi urteotan, beste 573 mega-aberatsek milaka milioi euroko fortuna egin dute munduan. Alegia, 30 orduro, pertsona aberats batek gainditu du mila milioi euroko langa esanguratsua. Aldiz, urtea amaitzerako 263 milioi pertsona gehiago biziko da muturreko... [+]