Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari-ohia CAN auzian inputatu bezala deklaratzera deitua zegoen gaur goizeko 10:00etan.
Dagoeneko deklaratu dute kasuan inputatuak dauden beste bi politikariek: Miguel Sanz Gobernuko presidente ohiak aurreko ostiralean, eta Iruñeako alkate Enrique Mayak atzo.
Goizeko 9:00ak igarota iritsi da kontseilaria justizia auzitegira. Eraikinaren sarreran Kontuz! kolektiboak elkarretaratzea deitu du ordu horretan. “Lapurtu dutena itzul dezatela” eta “Lapurrak instituzioetatik kanpora!” oihupean egin diote harrera Mirandari.
Kasuaren epaile María Paz Benitok Sanz, Maya eta Miranda (UPN alderdikoak denak) inputatu zituen, CANeko organo ezezagun bateko bileretara joan eta dietak kobratu izanagatik. Hirurak ziren CANeko goi karguak, Yolanda Barcina Nafarroako gobernuburuarekin batera. Azken hau epaileak ez du inputatu, foruduna delako.
Mayak eta Sanzek deklaratu ostean, oraindik ez da jakin bilera horiek zeinek antolatu zituen.
Kasuan nahasturik dauden lau goi-karguek dietetan irabazitako zati bat itzuli egin dute dagoeneko: Mayak 6.868 euro, Mirandak 27.472 euro, Barcinak 31.324 euro eta Sanzek 39.028 euro.
Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.
Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.
Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.
Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.
Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.
Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean. Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]
Uxue Barkos buru duen gobernuak Nafarroan banku publiko bat sortzeko dauden aukerak aztertuko dituen txostena osatzeko agindu du. Irailean egingo da esleipena eta hamabi asteren buruan txostena bukatuta izango dela aurreikusten da. Orduan “asko eztabaidatu beharko... [+]
Hitzetik hortzera dabiltzan bi gai landu dituzte Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza parlamentariek, Juan Kruz Lakasta kazetariaren gidaritzapean: Nafarroako Kutxako ikerketa batzordea eta Espainiako hauteskundeak.
Erantzukizun politikoak argitu behar dira CAN desagertu izanak arduradunak dituelako. Argudio horiekin egin zuten ikerketa batzordearen alde Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, PSNk eta Ezkerrak.
Gero Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSNk eta I-Ek eskari bateratua erregistratu dute Parlamentuan, Nafarroako Kutxaren "desagertzeari" buruzko ikerketa batzordea berriro martxan jar dadin.
Santiago Cervera PPko diputatu ohia absolbitu du Nafarroako Justizia Auzitegiko Zigor arloko 3. Epaitegiak.
Asteazkenean amaitu da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako epaiketa. Alde bakoitzak berean jarraitzen du eta fiskalak absoluzioa eskatu du.
Santiago Cervera PPko diputatu ohiak gogor idatzi du Diario de Navarra-ren aurka eta CANen desagerpenean dituen erantzukizunak azpimarratu ditu.