"Gu gaurko euskaldunok, gure aitasoen illezkorren oroipenean bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko". Gamazadaren abaroan 1893an sortu eta hamar urte geroago Foruen Monumentuan zizelkatutako hitz hauek XX. mende nahasia bizi izan zuten eta XXI. mende hasiera nahasi honi hasiera eman dioten nafar belaunaldi ezberdinei oroitarazi diete promesa xingle bat, haien antzinako hizkuntzan idatzitako esaldi soil horretan jasotako promesa. Promesa sakon bezain xume bat, mende luze honetan ziklikoki berritu duguna, eta behin eta berriro berritzen jarraituko duguna desira horrek bere baitan duen borondatea egia bihurtu arte.
Orain dela 500 urte, Nafarroa bere subiranotasunaren alde matxinatu zen, ez soilik 1521eko ekainaren 30ean Noaingo zelaietan zeuden espainiar tropen aurrean, baizik eta aurreko hilabeteetan, herriz herri eta auzoz auzo, Amaiurko gazteluan urtebete beranduagora arte iraun zuen erresistentzia izpiritu batekin. Askatasun oihu horren oihartzunak mendez-mende dirau eta, gaur egun, gure artean darrai.
"Noaindik Gamazadara, Amaiurtik Trantsiziora, gure gizarteko sektore zabalek Espainiako Erresumaren eredu probintzial edo autonomikoa arbuiatu dute"
Geroztik, Nafarroa mila eta bat aldiz altxatu da bere herritarren, izaeraren eta bizitza ulertzeko duen moduaren alde, eta 500 urtetik gora dirauen konkistaren ondoren, oraindik orain, egunero erantzuten diogu Nafarroa Espainiako Erreinuaren kide izateko proiektuari. Noaindik Gamazadara, Amaiurtik Trantsiziora, gure gizarteko sektore zabalek Espainiako Erresumaren eredu probintzial edo autonomikoa arbuiatu dute, gure jauntxoen eliteek espainiar monarkia ustelari onarpen triste eta geroz eta bakartiago bat ematen dioten arren.
Espainiako Erreinuak gaur egun pairatzen duen goitik beherako krisi egoeran, politika publikoak gehiengoaren zerbitzura jartzeko eta eredu sozial eta ekonomiko bidezkoago bat eraikitzeko gai izanen diren tresna eratzaileak eskuratzea premiazkoa bilakatzen da: Nafarroa berdinzaleagoa, inklusiboagoa, feministagoa, euskaldunagoa, berdeagoa, solidarioagoa eta azken batean maila guztietan burujabeagoa lortzeko. Burujabetza beraz, ez da iragan urruneko desira bat, etorkizun hobe baten bermea baizik.
2021. urtean gure historiaren ziklo historiko bat bizitzen ari gara, Noaingo batailaren 500. urteurrena, eta 2022ko uztailan Amaiurko gazteluaren setioa. Nafarroako subiranistentzat testuinguru hau hagitz berezia da eta Nafarroako Gobernuak gertaera hauek Nafarroaren Eguneko ekitaldietan gogoratzea faltan botatzen dugu. Gauzak horrela, gure agintariek egiten ez dutena herriak egin beharko duela aurreratzen dugu.
Eta hau izanen da gure aurkezpena munduaren aitzinean, Europan olatu subiranista bat altxatzen ari baita. Nafarroa eta Euskal Herria osoa, Katalanak, Korsikarrak, Irlandarrak, Eskoziarrak, Galestarrak eta estaturik gabeko gainontzeko nazioekin batera pretatu behar dugu askatasunaren alde borroka egin eta duela 500 urte Amaiurrren borrokatu zirenen helburuak lortzeko. Hau izanen da omenaldirik onena.
Eta bukatzeko, gure eta antzinako belaunaldien izenean, Nafarroako herritarrei beren ideologia, sinesmen, jatorri eta kondizioaren gainetik, dei bat egin nahi diegu datorren abenduaren 3an burujabetzaren aldeko aldarria kalera ateratzera, gure ikurra kaleetan, plazetan eta etxeetan jarriz, edota herri mugimenduak antolatutako ekitaldietan parte hartuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]