Milaka eta milaka urte pasa dira gizakiak gaur egun duen adimena lortu arte. Dudarik gabe, gizakiak bere eboluzio guztian lortu duen tresnarik ederrenetakoa da, baina maltzurra ere bai. Tresna diot hala delako, nahiz eta askorentzat adimena gizakia den guztia izan, alegia, burua. Gizakia bere adimenarekin lotzen dute, eta hala da, baina ez da adimena bakarrik. Batzuen ustetan zenbat eta adimen handiagoa eta bizkorragoa orduan eta gizakiagoa; adimen-kozienteaz ari dira hitz egiten. Hori hala bada, ze gizaki maila ematen ote dute ba %50 edo %60ko adimen-kozientea dutenek? Bigarren mailako gizakiak ote dira ba? Edo, %110etik gorako adimen-kozientea ematen dutenak bakarrik al dira gizakiak? Zoritxarrez, inteligentzia mota bat bakarra neurtzean dator ondorio latzak dituen akatsa. Zorionez, gaur egun, 7 edo 8 adimen anitzak kontutan hartzen hasi dira. Hala ere, egia da, lortutako titulazio zerrendak duela prestigioa eta oso erraz baztertzen direla abilezia handiak dituzten pertsonak.
Adimena bizidun guztiek daukate, bakoitzak bere mailan, noski; ez da gizakiaren ezaugarria bakarrik. Adimena definitzeko orduan, bizidun guztiak kontutan hartuta, ikerlariek zera diote: adimena, aldatuz doan ingurune batera egokitzeko gaitasuna da eta, abilezia berriak lortuz eta erabiliz, bizirautea ahalbideratzen duen jarrera. Bizidun guztien xedea norberaren eta espeziearen bizirautea baita. Akaso, XXI. mendean bizirauteko hiru-lau titulu behar dira!
Gizakia zeharo konplexua da. Gizakia osatzen duten atal guztiak erlazionatuta daude. Zelula guztiak dute elkarren berri. Gizakia bere osotasunean hartu behar da. Horregatik ez da zuzena burua ordenagailu edo konputadura batekin alderatzea. Zientziak asko aurreratu badu ere, ene ustetan, gizakiaren adimena, burua orokorrean, robotikako inteligentzia artifizial batekin ordezkatzea ezinezkoa da.
Burua! Buruak zenbat buruhauste eta buruko min ematen dizkigun! Egunerokoan, bat-batean bizi ditugun poz eta tristeziak gure buruak sortutakoak izaten dira. Berak maneiatzen gaitu une guztietan. Gainera gure nia, egoa, eta bera oso ongi konpontzen dira; berak sortu zuen nia eta niari ondo datorkio bere jauntxoa, burua. Adimena pentsamenduetan plazaratzen da eta eten gabeko jarioa dauka. Burua ezin isildu, beti lanean! Beti pentsatzen; batzuetan ideia berdinarekin bueltaka, besteetan bidaiari eta ameslari.
Burua ez dago sekula orainean, beti iraganean edo etorkizunean. Askotan zenbat kostatzen den burua egiten ari zaren horretan jartzea. Iraganean bazabiltza, kontu zaharrekin hausnarrean, seguru sortuko dizkizula nahigabeak; beti aieneka! Etorkizunean pentsatzea berriz, denbora galtze bat da, oraindik ez delako etorri eta ez delako existitzen. Baina, batez ere hortik bizi da burua. Ezagutzen dugu panorama: erlijioek gerorako esperantza, zerua aldarrikatzen dute; ideologia desberdinek herrien askapena, langileen garaipena; politikoek ongizatea, aurrerapena. Gizateria geroan pentsatzen jartzen dute, adimen kolektiboaren eraginez, denak berdin gerora begira. Bitartean gizakia frustraziotik frustraziora, etsipenetik etsipenera dantza tristean, buruak dakarzkion ezintasuna eta samina goxatu nahian.
Kontrolatu daiteke burua? Asko dira baietz esaten dutenak, baina zaila dela diotenak ere badira. Erreka bati nola jarri traba, nola itxi bere ur-jarioa! Hasteko, ez dago gaizki konturatzea geure buruarekin hitz egiteko gaitasuna badugula. Nork ez dizkio bere buruari kontuak eskatu edo aholkuak eman: hobe duk isilik egon, bestela …; ez hadi horretan sartu …
Gure burua behatzeko ahalmena badugula esango nuke nik. Une guztietan behatuko bagenu, pentsamenduak ere behatuko genituzke. Praktikarekin eta ekinez, uneoro jabetuko ginateke iraganeko pentsamenduekin ari garen ala etorkizuneko ametsekin. Behaketaren bidez ezagutu daiteke burua, gutxienez zertan dabilen antzeman eta hori ez da gutxi.
Orainean bizitzeak onura handiak ditu: hasteko, errealitatean bizi, saminak, une txarrak eta frustrazioak aldendu, momentuan momentuko etekinak hobetu... Orainean bizi ezkero, istripu asko ere ekidin daitezke!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]