Buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen sexualitatea lantzeko gida argitaratu berri du ASASAMek. Proiektu aitzindaria da, baina Aiaraldeko elkarteak urteak daramatza gaia jorratzen.
Irailaren 4an ospatzen den Sexu Osasunaren Nazioarteko Eguna probestuz, ASASAM elkarteak pertsona ororen sexualitatea artatzeak duen garrantzia nabarmendu nahi izan zuen. Horretarako, Estatu Espainiarrean aitzindaria den profesionalentzako gida argitaratu du, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen sexualitatea lantzeko.
"Sexualitatea subjektu bakoitza nola sentitzen den, nola bizi den eta bere burua nola adierazten duen ulertuta, bizitza osoan irauten duen egitate biografikoa da, gizaki guztiok duguna. Gaixotasun mentalaren diagnostikoa izateak ez du esan nahi sexualitateaz gozatu ezin denik", adierazi du Maria Angeles Arbaiziagoitiak, ASASAMeko presidenteak.
Hain zuzen ere, 5 urte daramatza elkarteak sexualitatearen gaia lantzen buru-gaixotasuna duten pertsonekin eta beraien familiekin. Modu integralean landu izan dute gaia hainbat lan lerrotan, eta adituen laguntza izan dute horretarako. Urte guzti hauetan pilatutako esperientzia izan da irailak 3an aurkeztu zuten gidaren oinarri.
Ekimen honen bitartez, ASASAMek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek sexualitateari dagokionez egun jasotzen duten arreta hobetu nahi du. Horretarako, ibilbide-orri bat proposatu du erakundeek bere egoera-diagnostikoa egin ahal izateko, baita ikusarazteko, sentsibilizatzeko, prestatzeko eta ahalduntzeko hainbat ekintza ere.
Ibilbide luzea urratu du elkarteak sexualitatearen gaiari dagokionez. Gaia mahai gainean jarri zuten lehendabiziko aldian familia askoren aurreiritziekin egin zuten topo. Praktikak, ordea, agerian utzi du sexualitateari arreta eskaintzeak ondorio oso positiboak eragiten dituela buru osasun arazoak diagnostikatuta dituzten pertsonengan.
"Sexualitatea ere Mendebaldeko moralean ezkutatutako giza alderdia izan denez, tabu bikoitzari egin behar diogu aurre sexualitateaz ari garenean", azaldu du Arbaizagoitiak, "pertsona hauei ezaugarri jakin batzuk esleitzen zaizkie, nabarmena denez okerrak, eta horrek are gehiago kaltetzen du haien sexu-bizipena". Hauek dira, besteak beste, elkarteak zerrendatu dituen baieztapen orokortu okerrak sexualitateaz eta gaixotasun-mentalez hitz egiterakoan:
-Ez dira subjektu erotikoki desiragarriak.
-Ezin dituzte bikote-harremanak izan, egonkor eta orekatuak, eta ezin dituzte familiak osatu.
-Desira heteroerotikoa aurresuposatzen da; beraz, bere sexualitatea ukatuta, sexu-aniztasuna ere ukatzen zaie.
-Ez dute sexu-hezkuntzarik behar, ezta bere sexualitatea artatzea edo lantzea ere. Gainera, sexu-arretako programek bere egoera psikopatologikoa ezegonkortu dezakete.
Egindako lana Espainiako Estatu osoan zabaltzeko asmoa du ASASAMek. Izan ere, orain arte oso gutxi landu den gaia da, eta Aiaraldeko elkartearena da argitaratzen den profesionalentzako lehenengo gidetako bat.
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Irail amaieran itxiko da Kaixomaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du... [+]
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
Estrategia eta neurri ugari daude GIB birusari aurre egiteko; horien artean Prep esposizio aurreko profilaxia. Birusarekiko esposizio arrisku handia dutenek eskatu dezakete.
Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]
Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.
Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]
'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]