“Buru-belarri segituko dut bake prozesuaren alde”

  • Beste sei urtez izanen da Baionako auzapez Jean-Rene Etxegarai. Botoen %53,81 bildurik, lehen atera da bozketen bigarren itzulian. Mezu bateratzailea eraman izanarekin lotu du garaipena. Ikustekoa orain Euskal Hirigune Elkargoko presidentearen aulkia atxikitzeko lehiari eutsiko dion ala ez. Uztailaren 17an izanen dute bozketa elkargoko hautetsiek.

Etxegaraik irabazi ditu hauteskundeak berriro Baionan. (Dani Blanco)

2020ko ekainaren 29an - 11:11

Hauteskundeak irabazi dituzu. Nola baloratzen duzu garaipena?

Poztasun handiz. Emaitza argia da, joera politiko guztietako baionarrek erakutsi didate konfiantza; sei urtez Baionan eta Euskal Herrian egin lanari dagokionez, babesa argia da. Hauteskunde gogorrak izan dira, osasun krisia bizi dugulako lehen itzulitik goiti. Pasa diren hiru-lau hilabeteak horretara bideratu ditut eta ez batere bigarren itzulira. Azken asteetan bai, kanpaina bizia izan da, baina uste dut argi gelditu dela bi zerrenden arteko ikuspegi ezberdintasuna, hiri honi eta gure lurraldeari dagokienez.

2014ean Etxeto baino 26 boz gehiago lortu zenituen bakarrik. Aldi honetan milaz gora. Nola aztertzen duzu bilakaera hau?

26 bozekin irabazteak xume bilakarazten zaitu, baina milatik gora bozen aldearekin irabazteak ez nau harroago bilakatzen eta berdin xume segitzen dut. Hiri honen aniztasun historiko, kultural, erlijiosoa eta soziologikoa ezagututa, argi da ezer ez dela posible bateratzaile izan gabe.

BBE Baiona Berde eta Elkarkidea taldean, baita abertzaleen artean ere, izan da eztabaida gogorra bigarren itzulian Etxetorekin batzeari buruz. Nola ikusi duzu kanpotik?

Errespetu handia diet boz-emailei eta noski, Baiona Berde eta Elkarkidea-ko kideei. BBEk bigarren itzulian ez aurkezteko hautua egiten zuela jakitean pentsatu nuen galduko genuela mundu abertzalearen ordezkaritza bat, hautetsi eraikitzailea eta jarraikia izandako Jean Claude Iriartek ederki segurtatu duena. Erabakia harturik, bi hautagaien arteko parez pareko bat izan da eta nire ustez ez da ezkerra eta eskuinaren arteko lehia izan, baizik eta Alderdi Sozialista eta Alderdi Komunistaren eta beste guztien artekoa.

Sei urteko ardura duzu berriro. Zein dira zure lehentasunak?

Politika publikoei buruzko begirada berri bat ekarri nahi dut. Osasun krisi horrek gauzak kokatu ditu oinarrizko lekuan eta Baionaren eta Ipar Euskal Herriaren geroak ez ditut COVID-19aren aurretik bezala ikusten. Antolatu beharko gara, sekulako krisi ekonomiko eta soziala pairatuko dugulako. Egoera sozial eta ekonomiko hauek dituzte politika publikoak bideratuko. Elkartasunaren izpirituak gidatu beharko gaitu.

Mikel Barrios kartzelaraturik, Jakes Esnali baldintzapeko askatasuna behin eta berriz ukaturik… egoera latza da.

Bihar (ekainaren 29a) sartuko dute kartzelara Mikel Barrios eta Mont de Marsanen izango naiz, sustengatzeko eta egoera salatzeko. Buru belarri eta tema gogorrarekin segituko dut bake prozesuaren alde. Aurreratu gara. Bi urrats aurrera, beste bat atzera, prozesu oso konplexua da bake prozesua eta apaltasun handiz aritu behar dugu horretan ere. Frantziako Gobernua geldirik dago, aurrera pausoak egin ditu baina gaur egun egoera blokeaturik dago. Mikel Barriosen kartzelaratzeak zinez goibeltzen nau eta iruditzen zait bake prozesuan benetan gibelatzen ari garela. Hori ozenki diot eta Frantziako Gobernuari ere bideratzen diot mezua.

Bigarren itzulia aitzin ez omen zenekien Euskal Hirigune Elkargorako presidentetzarako aurkeztu ala ez. Hauteskundeak bururaturik, argitu zaizu?

Ez dakit oraindik. Hiriko emaitzak jakin berri ditut eta une honetan baionarrei begira naiz. Euskal Hirigune Elkargoari dagokionez, bihar ikusiko dut, Ipar Euskal Herriko hautetsiekin partekatu beharko dut gogoeta. Dena dela, eragile izaten segituko dut buru belarri, presidente izan ala ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2020
2021-08-04 | Euskal Irratiak
Bokaldarrek berriz bozkatu beharko dute, iazko herriko bozetan iruzur elektoralak izan zirela erabaki baitu auzitegiak

Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.


2021-07-19 | ARGIA
Marie-José Mialocq Arbonako alkate berrautatu dute

Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.


2020-07-07 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Barne kolonialismoa

Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]


Herri bozak 2020: bigarren itzulia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


Joseba Erremundegi, Etxegaraien zerrendako abertzale ezkertiarra
“Masa euskalduna iratzartzea lortu behar dugu”

Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.


Analisia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


2020-06-28 | ARGIA
Hendaian Kotte Ezenarro sozialista nagusi berriz ere

Kotte Ezenarrok alkatetzean jarraituko du Hendaian 1.717 boto eskuratuta, 1.367 lortu dituen Pascal Destruhauten aurretik.


2020-06-28 | ARGIA
Azkainen Jean-Louis Fournierrek jarraituko du auzapez

Gorka Taberna abertzalearen zerrenda bigarren postuan geratu da.


2020-06-28 | ARGIA
Jean-Rene Etxegarai berriz ere garaile Baionan

Baionan auzapeza ez da aldatuko. Bigarren itzulian Jean-Rene Etxegaraik eutsi dio herriko etxeko aginteari, Henri Etxeto sozialistari gain hartuz. Bozen %53,81 lortu ditu Etxegaraik eta %46,19 Etxetok, duela sei urteko hauteskundeetan baino alde handiagoa lortuz, gainera.


2020-06-28 | ARGIA
Dominique Idiart garaile Senperen, abertzale batzuk izango dira bere gobernu taldean

Dominique Iriart garaile izan da Senperen bozen %51,3 eskuratuta (1.674 boz). Azken sei urteotako auzapez Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrak % 48,7ko babesa lortu du (1,589 boz). Hala, Idiartek Senpere Bai zerrendarekin egindako aliantza dela-eta, kide abertzale batzuk izango... [+]


2020-06-28 | ARGIA
Miarritzen eskuina garaile, Maider Aroztegi izango da auzapez

Maider Arostegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen %50,22ko babesa lortuz.  Lehen aldiz emakume bat izango da Miarritzeko auzapeza.


2020-06-28 | ARGIA
Urruñan Felipe Aramendi auzapez, abertzaleek inoiz irabazitako herririk populatuena

Aramendik bozen erdiak lortu ditu bigarren itzulian eta hala, 10.000 biztanle inguru dituen Urruña bilakatu da Ipar Euskal Herriko abertzaleek kudeatutako herririk populatuena.


2020-06-28 | ARGIA
Bidaxunen Jean-Francois Lasserre izango da auzapez

Laurent Lucmareteren zerrenda izan da bigarren, eta Veronique Robertena hirugarrena.


2020-06-28 | ARGIA
Eneko Aldana abertzalea izango da Ziburuko auzapez berria

Botoen %44,7 lorturik, Eneko Aldanak irabazi du bigarren itzuliko lehia Ziburun. Ziburu Bizi ezkerreko zerrenda irekia nagusitu da, Aldana abertzale eta ezkertiarra buru duela.


2020-06-28 | ARGIA
Itsasun Mikel Hiribarren laborari abertzalea hautatu dute auzapez

Mikel Hiribarren laborari abertzalea eta ARGIAko kolaboratzailea hautatu dute Itsasun auzapez, 15 botoko aldearekin.


Eguneraketa berriak daude