Burgosen ETAko 16 kideren kontra gerra kontseilua egin zela mende erdi igaro da. Goldatu, Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen elkarteak ekimen publikoa antolatu du Eibarren, Coliseo antzokian, abenduaren 3an. Hainbat auzipetu eta defentsako abokaturekin solasaldia izango da mahai-inguru batean.
1970eko abenduaren 3tik 9ra egin zen Burgosko epaiketa, historia hurbileko auzi garrantzitsuenetako bat, Francoren erregimena kinkan jarri eta diktaduraren amaiera ekartzeko lehen pausoa izan baitzen.
ETAko hainbat kideren kontra heriotza zigorrak eta urte askotako kartzela eskatzen zuen fiskalak, Meliton Manzanas polizia torturatzaile ezaguna hiltzea egotzita. Akusatuek, baina, abokatuekin elkarlanean, lortu zuten epaiketan frankismoaren krimenak eta herritarrek jasaten zuten zapalkuntza agerian uztea, "hausturazko" estrategia erabilita. Mario Onaindiak "Gora Euskadi Askatuta!" oihukatu eta gainerakoek Eusko Gudariak abesten hasi zirenean tentsio muturreraino eraman zen.
Prozesua publiko egiteak, nazioartean frankismoko torturen berri emateak –horren inguruan erreportaje zabala kaleratuko dugu ARGIAn 2.712 zenbakian– eta, batez ere herritarren protesta eta mobilizazio jendetsuek, lortu zuten Francok amore eman eta militarrek ezarritako heriotza zigorrak kommutatzea.
Gertaera haien hainbat protagonistek hitz egingo dute datorren ostegunean, abenduak 3, Eibarko Coliseo antzokian (19:00), Goldatuk eta Eibarko Memoria Taldeak antolatu eta Eibarko Udalak babesturiko saioan: Miguel Castells, Francisco Letamendia Ortzi eta Pedro Ibarra abokatuek, eta Itziar Aizpurua, Arantxa Arruti, Jon Etxabe, Enrike Gesalaga eta Antton Karrer prozesatuek. Mahai-ingurua Elixabete Garmendia kazetariak eta Josu Chueca historialariak gidatuko dute.
Abokatuek idatzia plazaratu dute, mende erdi geroago euren iritzia azaltzeko: "Burgosko prozesuak agertoki berria abiarazi zuen, eta, aldi berean, konfrontazio prozesu berri bat erregimenaren kontra", diote artikuluan.
Aurretik, arratsaldeko 18:30etan Roberto Perez Jauregiri omenaldia egingo diote, Burgosko Prozesuaren aurkako protestetan poliziak Eibarren hildako gaztea.
Sarrerak doan dira eta Kutxabanken edo Coliseoaren lehiatilan eskuratu daitezke. Saioa, nolanahi ere, streaming bidez ikusi ahal izango dute koronabirusarne krisiagatik ezarritako itxiera perimetralaren ondorioz bertaratzerik ez dutenentzat, Goldatu elkartearen Youtubeko kanalean.
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.