“Zer gertatzen zen begiratzeko buelta eman nuen eta danba, Ertzaintzaren balak aurpegian eman zidan bete-betean”

  • San Sebastian eguna izan zen joan den asteko asteazkenean. Festa garrantzitsua donostiarrentzat. Azken asteetan Donostiako Alde Zaharrean gertatu den moduan tabernak ixteko ordua gerturatu zenean ertzainek auzoa hartu zuten eta istiluak jazo ziren. Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu duenez, udaltzainak gazte bat atxilotzen saiatu ziren, “batzuek zergatik atxilotzen ari ziren ere ez zekiten arren”. Ingurukoak atxiloketa gelditzen saiatu ziren eta Ertzaintzari eskatu zioten laguntza. Azkenean, hainbat gazte atxilotu zituzten eta beste hainbat zauritu. Zaurituen artean dago Nahuel Gómez Rodríguez tabernaria. Lanetik etxera zihoala hautsi zioten matrail hezurra, foam bala bat aurpegira botata.


2021eko urtarrilaren 25ean - 13:25
Nahuel Gómez zaurituta.

Zer gertatu zen asteazkenean? Nolako giro zegoen Alde Zaharrean?

Egia esan ni lanean egon nintzen egun osoa. 14:00etan tabernara iritsi nintzenean giroa triste eta hutsa zegoela iruditu zitzaidan, baina gutxika jendea animatu eta gure tabernako terraza bete zen berehala. Ez uste edukiera mugak, ea jendeak distantziak eta maskaren erabilera errespetatzen ari ziren kontrolatzera inor agertu zenik. Ez, ez!

Argi zegoen jendeak San Sebastian eguna ospatzeko gogo izugarria zeukala. Tabernako bozgorailuetatik Donostiako martxa jarri genuenean terraza osoak, makil, txalo, egurrezko plater edota hankekin alai eta pozez beterik martxa jarraitu eta abestu zuen. Ederra izan zen.

Hedabideek eta arduradunek jende-pilaketari eta kale-zurrutari botatzen diote errua, zu nola harrapatu zintuen poliziaren kargak?

Esan dudanez, polizia ez zen egun osoan zehar tabernan agertu ea distantziak, edukiera eta maskaren erabilera zuzena errespetatzen ari ziren ziurtatzera. Guk egin behar izan genuen beraien lana (hainbat hilabete gabiltza horrela). Baina 20:00ak aldera lan eta lan ari ginen bitartean entzun nuen zurrumurruren bat Konstituzio plazan, San Telmon, Bretxan eta beste hainbat lekutan hiruzpalau furgoi agertu zirela eta denok gauza bera pentsatu genuen: “Ez dugu gau lasai eta alai batekin amaituko eguna...”

Minutuak pasa eta hasi nintzen lagunek whatsappeko taldeetara bidaltzen zituzten mezuak irakurtzen: 'konejera bat sartu da ziztu-bizian X kalean', 'ertzain taldeak ikusi ditut ezkutu eta guzti San Telmon Alde Zaharreruntz sartzen'. "Akabo gure jaiak" pentsatu nuen.

Zehatzago konta dezakezu nola gertatu zen zauritu zintuen karga?

Alde Zaharreko Boulevarrean gertatu zen. Lana amaitutakoan, eta dagoeneko arazo eta kargak hasi zirela banekienez, autobusa hartu bitartean denbora pasa geratu nintzen tabernan, garbitu eta gero ahalik eta azkarren iristeko geltokira, autobusera igo eta etxera joateko istilu guztiak saihestuz.

Behin autobusaren geltokian nengoela argi ikusi nuen ez zela autobus zerbitzurik egongo Boulevarra zegoen moduan egonda. Zer egin erabaki bitartean inguruetara begira nengoela lagun bat ikusi nuen bere txakurrarekin kalearen beste aldean.

Esan nion ez zela txakurrarekin kalean egoteko leku eta momentua, are gutxiago Boulevarrean zegoen giroarekin. Etxera joateko konbentzitu nuen eta nik autobusik edukiko ez nuenez etxera oinez joatea erabaki nuen. Grosen bizi naiz, Ategorrietan, eta bigarren zubirako bidea hartu genuen, Burger King dagoen izkinarantz joan ginen, Maria Cristina hotelaren aldera, eta justu tarte horretan dagoen errepideko semaforoa gurutzatu bezain laster oihuak eta istiluak entzun ziren berriro. Buelta eman nuen zer gertatzen zen begiratzeko eta danba!, aurpegian bete-betean eman zidan balak. Tamalez, diodanez, oso-oso azkar izan zen kolpea, buelta eman bezain laster jaso nuelako kolpea, eta ez zidan ezer ikusteko denbora eman. Oroitzapenak pixka bat lauso dauzkat baina uste dut lau edo sei ertzain ikusi nituela Whiskiaren museoaren inguruan dauden obretako aldamioaren azpian eta uste dut haiek izan zirela, gertuen zeudelako. Ez zeuden hain urrun, 30-40 metrora, ez gehiago.

Tirar a dar” agindua eman zutela ikusten da bideo batean. Ikusi zenuen nora apuntatzen ari ziren?

Tamalez, oso-oso azkar gertatu zen eta ez nuen ezer ikusi. Notizia horiek guztiak hurrengo egunean ospitalean ikusi nituen eta irakurri nituen. Nik ere sare sozialetan-eta partekatu nituen. Tartean, ertzain batzuei ”Vamos a tirar a dar, ¿vale?” esaten entzuten zaiena. Hori ikusi nuenean, hori entzun nuenean... Dios, ez dakizu nolako amorrua, nolako inpotentzia... sua nabaritu nuen barrenean. Badirudi, gainera, justifikatuta eta guzti dagoela niri gertatutakoa. Ondo iruditzen zaie, benetan? Ikaragarria.

Tiroa jaso ostean zer gertatu zen?

Etxera bidean nirekin zihoan lagunak lagundu zidan. Kolpea jaso nuenean, momentuko berotasunarekin nik ez nuen min handirik nabaritu, baina bai nabaritzen nuen odol asko ari zitzaidala ateratzen ahotik. Burutik pasa zitzaidan lehen gauza izan zen: 'kabroiak, hortz bat hautsi didate'.

Baina nire lagunak ikusi ninduenean berehala atera zuen jantzita zeraman buffa eta zauria estaltzeko esan zidan. 'Nahuel, benga. Goazen Cuarto de Socorrora'. Orduan konturatu nintzen nire zauria nik uste baino larriagoa zela.

Nahuel Gómez ospitalean.

Zer moduz zaude orain, zer esan dizute medikuek?

Gaur [larunbata] da etxean pasa dudan lehen eguna eta egia esan zertxobait okerrago esnatu naiz. Ospitalean ez nuen inongo minik ezta molestiarik ere, asko lagundu eta medikazio ugari ematen zizkidatelako. Baina etxean parazetamolarekin pasatutako lehen eguna ez da ospitalekoa bezain profesionala izan, nabaritzen da aldea. Bestela, zer edo zer hitz egin dezaket, baina ahoa gehiegi zabaldu gabe.

Gertatutakoa dela-eta jarri da inor zurekin harremanetan?

Udalak bidalitako hiru pertsonarekin hitz egin dut oraingoz, besterik ez. Hainbat galdera erantzun nizkien astelehenean beraiekin biltzekotan geratu ginen salaketa jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


2024-12-16 | Leire Ibar
Durangoko gaztetxea desalojatu dute eta Ertzaintzak foam jaurtigailuekin tiro egin du bertan zeudenen aurka

Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


2024-10-10 | Gedar
Guardia Zibilak bizkarretik tiro eginda hil zuen pertsona bat Madrilen, agerraldi psikotiko bat jasatean

Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.


Zupiria, zauritutako Realeko zalearen kasuaz: “Ezin da baieztatu foam jaurtigaia izan zenik”

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


2024-06-27 | Gedar
Melillako sarraskiari buruzko ikerketa artxibatu du Marokoko Fiskaltzak

Duela bi urte, Marokotik Melillara igaro nahian ari ziren ehunka pertsonari eraso egin zieten polizia-indarrek, eta gutxienez 70 lagun erail zituzten, nahiz eta kopuru zehatza ez dagoen argi. Gertakarien inguruko ikerketa amaitutzat jo dute Marokon, iritzita ez dagoela... [+]


Begia galtzea, manifestazioan parte hartu zuen neskaren errua izan zela dio epaile batek

2021ean Pablo Hasel rap musikariaren atxiloketaren aurka Bartzelonan egon zen manifestazioetako batean parte hartu zuen neskak eta begia galdu zuen mossoek jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epailearen ustez, neskak “ondorioak bereganatu beharko lituzke”, istiluak... [+]


Eguneraketa berriak daude