Nazioarteko Harreman Taldeko kideek 17:00etan Baionako komisaldegira joan beharko dute deklaratzera, Lokarrik jakinarazi duenez.
Brian Currin, Sylvia Casale, Pierre Hazan, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowskik lekuko gisa deklaratuko dute Laurence Le Vert eta Christophe Teissier epaileek deituta, "terrorismoarekin lotura duten gaiak ikertzen dituen Parisko Epaitegiak bidalitako galdetegi bat erantzun beharko dute".
Brian Currin abokatu hegoafrikarra buru duen taldeak larunbatean Baionako Foroaren bigarren edizioan parte hartu behar du. Nazioarteko Harreman Taldea deklaratzera deitzea, Espainiako Auzitegi Nazionalak Egiaztatzaileen Batzordea deitu ostean dator.
Egiaztatzaileek ETAren desarmeari buruzko galderak erantzun behar izan zituzten, eta minutu gutxira, Espainiako hedabideek erantzunen parte batzuk filtratu zituzten.
Informazio gehiago:
Nor dira Nazioarteko Harremanetarako Taldeko bost kideak?
Zein dira Nazioarteko Harremanetarako Taldeak bere gain hartu dituen lanak?
Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bukatutzat eman du Euskal Herrian zuen egitekoa. Brian Currin abokatuak asteazkenean emandako prentsaurrekoan adierazi du badirela gai batzuk konpontzeke geratu direnak, nabarmenduz "preso politikoen auzia".
Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]
Parisko Bake Konferentzia hasi da Frantziako Asanblea Nazionaleko Victor Hugo aretoan. Goiz osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira bertan euskal gatazka aztertu eta berau era ordenatuan bukatzeko eskatzeko.
Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.
Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.
Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak antolatuta, bi lan-saio egingo dira datozen egunetan: hilaren 20an herritarren parte-hartzea izango dute eztabaidagai Iruñeko Baluarten, eta 21ean preso eta iheslarien itzultzeaz arituko dira Bilboko Euskalduna Jauregian.
Uruguaiko Parlamentuan ordezkaritza duten lau alderdietako ordezkariek bat egin dute euskal gatazkaren konponbidearekin. "Uruguai Euskal Herriko bakearen alde" bilkuraren harira, ez ohiko irudia eskaini zuten ostegun arratsaldean, guztiak mahai berean eserita.
Hainbat erakundek deituta, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Baionan ekainaren 14an. Deialdia bultzatzeko Ni ere banoa kanpaina jarri dute martxan.
Brian Currin mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo... [+]
Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste... [+]
"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]
Josu Urrutikoetxea, David Pla eta Iratxe Sorzabal ETAko kideak Ram Manikkalingam eta Jonathan Powellekin harremanetan izan dira Oslon, Norvegiako gobernuaren baimenarekin, Efe agentziak argitaratu duenez. Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB) Euskal Herrian ere... [+]
Elkarrizketa eta bizikidetza izeneko nazioarteko mintegia egingo da Donostiako Kursaalen gaur; eta bihar Baionan berriz, Bake Foroa. Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak Berriari adierazi dionez, ekitaldiarekin bake prozesuan herritarren parte hartzea eta elkarbizitzari... [+]
Lokarrik, Bake Bideak eta Baionako Unibertsitateak antolatu dute Baionako Bake Foroa. Aieteko bake konferentziako Adierazpena izango dute oinarri eta antolatzaileek adierazi dutenez, euskal gatazkaren konponbidea Ipar Euskal Herrian ere gizarteratzea da helburua. Herritarrek... [+]