Brexitaren akordioa babestu du Komunen Ganberak, baina Johnsonek ezin izango du urriaren 31n berretsi

  • Erresuma Batuko Komunen Ganberak bigarren irakurraldian onartu du Boris Johnsonen eta EBren arteko irteera negoziaturako akordio berria, aldeko 329 botorekin eta kontrako 299rekin. Berehala, atzera bota du Gobernuaren mozio bat (308-322), ondorengo epeak laburtzeko eta hiru egunen buruan legea berretsi ahal izateko.


2019ko urriaren 23an - 09:14
Boris Johnson Komunen Ganberan aurtengo uztailean (argazkia: BBC).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Laugarren ahaleginean, Erresuma Batuko Parlamentuak oniritzia eman dio Bruselarekin negoziatutako Brexitaren akordioari, aldeko 329 botorekin eta kontrako 299rekin –hiru aldiz baztertu zuten Theresa May lehen ministro ohiak negoziatutakoa–. Hala ere, Boris Johnsonek aurkeztutako mozio bat bertan behera utzi du jarraian datozen faseak laburtzeko eta hiru egunetan legea berretsi ahal izateko, baina prozesuak asteak iraun ditzake. Johnsonek 14 botorekin galdu du bigarren bozketa (308 boto alde eta 322 kontra).

Johnsonen helburua urriaren 31n akordioa lortzea zen, bere kapital politikoa jokoan jarriz egin duen promesa bete ahal izateko. Bozketa horrek, ordea, ezinezko egiten du, eta Erresuma Batuak beharko du EBk beste luzapen bat ematea irteera-legearen prozesu legegilea amaitzeko. Ondoren, beste fase bat irekiko da, non legebiltzarkideek akordioari zuzenketak aurkezteko aukera izango duten. Epeen araberako bataila galdu du Johnsonek, baina edonola ere, Komunen Ganberak irteera akordio bati onespena ematen dion lehen aldia da.

"Inork ez zuen uste onarpena lortuko genuenik akordio berri baterako, eta ez genuke une honen garrantzia alde batera utzi behar", adierazi du Johnsonek. "Nire atsekabea adierazi behar dut Ganberak berriro luzapen baten alde bozkatu duelako, Erresuma Batua urriaren 31n akordio batekin EBtik ateratzeko posizioan egotea bermatuko lukeen programa baten alde egin beharrean", gaineratu du. Europako buruzagiek erabaki bat hartu arte legedia "geldialdian" jartzen duela adierazi du lehen ministroak.

"Orain ziurgabetasun handiagoari egin behar diogu aurre, eta EBk erabaki behar du nola erantzun Legebiltzarraren luzapen eskaerari. Eta lehen ondorioa da Gobernuak bide arduratsu bakarra hartu behar duela, eta akordiorik gabeko emaitza baterako gure prestaketak azkartu ", ohartarazi du.

Parlamentari kontserbadore guztiek bozkatu dute akordioaren alde, Mayk negoziatutako agiria behin eta berriz eraitsi zuten 'espartar' izenekoak barne. Hala ere, Johnsonek talde parlamentariotik bota zituzten hogei diputatu kontserbadore tory ohien botoak behar zituen, akordiorik gabeko irteera aldi baterako blokeatzen zuen lege baten alde bozkatu ondoren, baita laborista matxino batzuen botoak ere. 19 laboristek bigarren irakurraldian babestu dute akordioa, eta 20 parlamentari kontserbadore ohietatik hiruk baino ez dute kontra egin. Hala ere, soilik bost laborista matxinok babestu dute Johnsonen mozioa, bigarren bozketan epeak laburtzeko.

Astearteko bozketa bigarren irakurketan egindako bozketa zen. "Bigarren irakurketa lehen aukera da legebiltzarkideentzat legearen oinarrizko printzipioak eztabaidatzeko", dio Komunen Ganberak. "Bigarren irakurketa osatu ondoren, legea fase komitera pasatzen da, eta hor klausula bakoitza eta zuzenketa bakoitza eztabaidatu daiteke". Johnsonek hiru egunera laburtu nahi zuen prozesu hori, baina normalean asteak iraungo zuen. Orain EBk erabaki beharko du luzapenari buruz.

Johnsonek mehatxatu egin zuen arratsaldean parlamentariek bere denborak babesten ez bazituzten hauteskunde berriak egiten saiatuko zela. "Ez dut onartuko hau baino hilabete gehiago", ohartarazi du Johnsonek astearteko bozketa baino ordu batzuk lehenago. "Esan behar dut legeak atzera egin beharko lukeela, eta hauteskunde orokor batzuetara joan beharko genukeela".

Erresuma Batuko lehen ministroak, ordea, ezin du hauteskunde aurreraturik deitu ganberak aldez aurretik onartu gabe. Johnson jada saiatu zen Legebiltzarrak onartu zuenean larunbatean EBri beste luzapen bat eskatzera behartu zuen legea, baina ez zituen lortu beharrezko bi herenak. Orduan, laboristek hauteskunde orokorren aurka bozkatu zuten, legea ez ezartzeko tranpa zelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brexit
2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


2020-12-24 | ARGIA
Brexit-ari buruz akordioa sinatu dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak

Negoziaketa prozesu luzearen ondotik, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak Brexit-aren gaineko akordioa lortu dute azken minutuan.


Brexita eta ardatz anglosaxoia

Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]


2020-02-04 | Euskal Irratiak
Brexita Ipar Irlandan

Otsailaren lehenean bereizi dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
“Brexit” zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]


2019-10-28 | ARGIA
Europar Batasunak onartu du Brexitaren luzapen berri bat: 2020ko urtarrilaren 31

Luzapen berria Brexitaren partida luzean: Europar Batasunak data berri bat onartu dio Britainia Handiari haren egituretatik ateratze baldintzak zehazteko, 2020ko urriaren 31. Bi aldeek adostasun osoa lehenago lortuko balute, britainiarrek balukete lehenago joateko aukera. Aldi... [+]


2019-10-17 | ARGIA
Boris Johnsonek Brexita adostu du Europar Batasunarekin

Lehen ministro britainiarrak, Boris Johnsonek, aurreratu eta ondoren Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen buruak berretsi duenez, Erresuma Batuaren gobernua eta Europar Batasunarena heldu dira Brexitaren inguruan ados jartzera. Ituna, indarrean jar dadin, Erresuma Batuko... [+]


Komunen Ganbarak Johnsonen Brexit gogorraren plana geratzea lortu du

Laboristek proposatu duten lege-proiektua onartu du Komunen Ganbarak, eta Brexit-a adostasunez egitea behartuko du Johnson. Hauteskundeak ez aurreratzea ere lortu du oposizioak.


Brexit: oposizioa Johnsonen planen aurka

Alderdi laborista buru duen oposizioak Brexit gogorra ekiditeko lege-proiektua onartu du; asteazkenean hasiko da lege-proiektuaren gaineko eztabaida Komunen Ganbaran.


2019-08-29 | Tom Kibasi
Boris Johnsonen benetako asmoa: ‘jendea versus parlamentua’ bozkatzeko hauteskundeak

Parlamentuaren prorrogaren jokaldi agerian populistarekin Johnsonek lortu nahi du legebiltzarrean gehiengoa eskuratzea.


Brexit gogorra gertuago: Johnsonek bost astez atzeratu du parlamentuaren jarduna

Ingalaterrako Elizabeth II.aren baimenaz parlamentuaren agenda legegilea bost astez atzeratzea lortu du Boris Johnsonek. Erabaki honek parlamentuak Brexit-ean eragin gutxiago izatea egingo luke.


Alemania atzeraldirantz?
Krisi ekonomikoaren hurrengo portua

Abuztuko beroan, oporraldian harrapatu ditu Europako agintari politiko ugari, kezkatzeko moduko albiste ekonomikoak: Alemania atzeraldian sartzeko zorian dago. “Saihestu dezakegu, neurri egokiak hartuz gero”, esan zuen Peter Altmier ekonomia ministro alemaniarrak... [+]


2019-04-24 | ARGIA
Bi urteko epean independentziari buruzko erreferenduma deitu nahi du Eskoziako lehen ministroak

Independentziari buruzko lehenengo erreferendumetik bost urte pasa direnean, bigarren galdeketa bat iragarri du Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, bi urteko epean deituko litzatekeena. Brexitaren ostean, asmoa da herritarrei galdetzea Erresuma Batuaren baitan Europar... [+]


2019-03-13 | ARGIA
Brexiteko akordioaren aurka bozkatu du berriz Londresko Komunen Ganberak

Londresko Gobernuak eta Europar Batasunak Brexiteko akordioan negoziaturiko azken aldaketek ez dituzte konbentzitu Erresuma Batuko parlamentuko diputatuak. Gehiengoak proposamenaren aurka bozkatu du oraingoan ere, irteera data martxoaren 29rako aurreikusita dagoenean.


2019-03-06 | ARGIA
Eskoziak eta Galesek Brexitaren akordioaren aurkako mozioa onartu dute

Gobernu britainiarrak eta Europar Batasunak negoziaturiko akordioaren aurka mozioa onartu dute, aldi berean, Eskoziako Parlamentuak eta Galeseko Asanblea Nazionalak. Inongo trataturik gabe Europar Batasuna uztea “erabat onartezina” dela dio mozioak.


Eguneraketa berriak daude