Negoziaketa prozesu luzearen ondotik, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak Brexit-aren gaineko akordioa lortu dute azken minutuan.
Lau urte dira Erresuma Batuko herritarren artean egindako erreferendumetik, zeinetan Europako Batasuna uztearen aldeko hautua gailendu zen. Ordutik, negoziaketetan aritu dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna, eta bidea azkenera heldu da: sinatu berri dute akordioa.
Asteazkenen gauez bi aldeek jakitera emandakoaren arabera, bien arteko etorkizuneko harremana xedatzen duen testua prest zuten jadanik, akordioa sinatzea besterik ez zen falta, eta hala egin dute Boris Jonshon eta Ursula Von Der Leyenek. Europar Batasuneko kideek osteguna eta ostirala bitartean eman beharko diote oniritzia.
Behin akordioa sinatuta, enbaxadoreei deitzea izango da hurrengo urratsa. 24 eta 48 ordu arteko epea edukiko lukete estatu kideek akordioa aztertu dezaten, beren oniritzia emateko. Urtea hastearekin batera akordioa behin-behinean aplikatzea litzateke Erresuma Batuaren xedea, gero Europako Parlamentuak babestu dezan.
Negoziaketan giltzarri diren zenbait aspektu izan dira mahai gainean. Horietako bat da araudiei dagokiena. Europar Batasuna irmo agertu da postura batean: Erresuma Batuak merkatu bakarrerako sarbidea nahi izatera, ingurumenaren, lanaren eta diru-laguntza publikoen gaineko araudia errespetatu beharko du, edo EBrenaren antzerako araudia izan. Ingurumen eta lan araudiak aldatzeko asmorik ez du agertu, ordea, Boris Johnsonek, baina zalantzak agertu ditu diru-laguntzen araudiei dagokienez.
Gatazkak daudenean bi aldeetako bakoitzak zer egin beharko lukeen adostea, horixe litzateke negoziaketan egon den beste giltzarrietako bat. Negoziazio prozesuaren hastapenetan, EBk nahi zuen Europako Justizia Auzitegiarena izatea azken hitza. Erresuma Batua kontrajarri egin zitzaion asmo horri ordea, eta ondorioz EBk amaitu du onartzen bere enpresek Erresuma Batuetako auzitegietara jotzea.
Arrantzari buruzko eztabaida ere izan da tarte guzti honetan giltzarri, puntu horretan kateatuta egon baita luzez negoziaketa prozesua, negoziatzaileek diotenez. AFP agentziak Frantziako Gobernuko iturriak aipatuz zabaldutako informazioan oinarrituz, hala dio Berriak: “Erresuma Batuak amore emango luke bere asmoetan, eta EBko ontziek sarbidea izango lukete Ingalaterrako eta Eskoziako uretan, baina egungo kuotak berrikusita”.
Herrialde askotako goi agintariek ospatu dute sare sozialetan akordioa, baita Europako Banku Zentraleko presidente Christine Lagardek ere.
Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]
Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]
Otsailaren lehenean bereizi dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna.
Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]
Luzapen berria Brexitaren partida luzean: Europar Batasunak data berri bat onartu dio Britainia Handiari haren egituretatik ateratze baldintzak zehazteko, 2020ko urriaren 31. Bi aldeek adostasun osoa lehenago lortuko balute, britainiarrek balukete lehenago joateko aukera. Aldi... [+]
Erresuma Batuko Komunen Ganberak bigarren irakurraldian onartu du Boris Johnsonen eta EBren arteko irteera negoziaturako akordio berria, aldeko 329 botorekin eta kontrako 299rekin. Berehala, atzera bota du Gobernuaren mozio bat (308-322), ondorengo epeak laburtzeko eta hiru... [+]
Lehen ministro britainiarrak, Boris Johnsonek, aurreratu eta ondoren Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen buruak berretsi duenez, Erresuma Batuaren gobernua eta Europar Batasunarena heldu dira Brexitaren inguruan ados jartzera. Ituna, indarrean jar dadin, Erresuma Batuko... [+]
Laboristek proposatu duten lege-proiektua onartu du Komunen Ganbarak, eta Brexit-a adostasunez egitea behartuko du Johnson. Hauteskundeak ez aurreratzea ere lortu du oposizioak.
Alderdi laborista buru duen oposizioak Brexit gogorra ekiditeko lege-proiektua onartu du; asteazkenean hasiko da lege-proiektuaren gaineko eztabaida Komunen Ganbaran.
Parlamentuaren prorrogaren jokaldi agerian populistarekin Johnsonek lortu nahi du legebiltzarrean gehiengoa eskuratzea.
Ingalaterrako Elizabeth II.aren baimenaz parlamentuaren agenda legegilea bost astez atzeratzea lortu du Boris Johnsonek. Erabaki honek parlamentuak Brexit-ean eragin gutxiago izatea egingo luke.
Abuztuko beroan, oporraldian harrapatu ditu Europako agintari politiko ugari, kezkatzeko moduko albiste ekonomikoak: Alemania atzeraldian sartzeko zorian dago. “Saihestu dezakegu, neurri egokiak hartuz gero”, esan zuen Peter Altmier ekonomia ministro alemaniarrak... [+]
Independentziari buruzko lehenengo erreferendumetik bost urte pasa direnean, bigarren galdeketa bat iragarri du Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, bi urteko epean deituko litzatekeena. Brexitaren ostean, asmoa da herritarrei galdetzea Erresuma Batuaren baitan Europar... [+]
Londresko Gobernuak eta Europar Batasunak Brexiteko akordioan negoziaturiko azken aldaketek ez dituzte konbentzitu Erresuma Batuko parlamentuko diputatuak. Gehiengoak proposamenaren aurka bozkatu du oraingoan ere, irteera data martxoaren 29rako aurreikusita dagoenean.
Gobernu britainiarrak eta Europar Batasunak negoziaturiko akordioaren aurka mozioa onartu dute, aldi berean, Eskoziako Parlamentuak eta Galeseko Asanblea Nazionalak. Inongo trataturik gabe Europar Batasuna uztea “erabat onartezina” dela dio mozioak.