“Bretoiera bizi publikoan sartu nahi dugu”

  • Diwan lizeoetako 15 ikaslek erabaki zuten baxoaren matematika proba bretoieraz egitea, nota apalena ukateko arriskua harturik.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 06an - 09:23

Diwan eskoletan egiten ditu ikasketak. Baxoaren proba bakarra bretoieraz egiteko aukera dute legez, historia-geografiarena, baina aurten 15 ikaslek erabaki dute matematikena ere bretoieraz eginen zutela.

Oihartzuna ukan du zuen ekimenak. 15 ikaslek matematika proba bretoieraz egin duzue.

Bai, errektoretzari baimen berezi bat eskatu genion matematikak bretoieraz pasa ahal izateko. Ezezkoak besterik ez ditugu jaso, batere aterabiderik gabe. Zinez nahi genuen gauzak aitzinarazi eta ezezko automatikoak zirenez parean, ez zen elkarrizketarako paradarik ere. Beraz erabaki genuen halere bretoieraz egitea.

Dirudienez aitzineko urteetan ere ikasle batzuek hala egin izan dute, baina aurten 15 zineten, taldean.

Uste dut bakoitzak bere aldetik pentsatua zuela urtean zehar, baina sobera zehaztu gabe. Baxoa hasi aitzin, hiru aste lehenago, hasi ginen aipatzen zer egin zitekeen gauzak aldarazteko guretzat eta ondoko belaunaldientzat. Gogoeta eraman dugu, eztabaidatu eta bozkatu dugu. 15 prest ginen matematikak bretoieraz pasatzeko. Pentsatzen dut lizeoko beste ikasle guztiek sostengatzen gaituztela baina ez dute denek arriskua hartu nahi izan.

Hain zuzen, baxoa ezinbestekoa da unibertsitatera joateko, besteak beste. Huts egitearen arriskua hartzeko prest zineten?

Arriskua ezagutzen genuen eta hartzeko prest ginen. Baloratu behar da inportanteena zer den. Egia da urtea errepikatzeko gogorik batere ez dudala, baina beste aldetik zinez nahi dut gauzak aitzinatzea, hizkuntzak leku garrantzitsuago bat ukan dezan. Ez da ezer eskatzen duguna! Soilik baxoko proba bat, jakinez zuzentzaileak badirela horretarako. Bretoiera bizi publikoan sartu nahi dugu.

Sostengua ukan duzue?

Bai. Prentsaurreko bat egin genuen jakinarazteko egin genuena eta segidan artista bretoien sostengua ukan dugu, sostengu politikoa ere -eskualdeko presidente Loïg Chesnais-Girardena besteak beste-. Sostengua denetatik ukan dugu, nik etxean ere… Bestalde gure kopiak zuzenduak izan daitezen izenpedura bilketa bat abiatu zen interneten eta aste batez 11.000 sinadura bildu ziren (13.000 gaindituak ditu orain). Bada jendea gibeletik eta gure ekintza indartzen du erakusten duelako hizkuntza garatzeko nahia badela.

Brebetarekin ikusi da errektoretzaren nola erantzuna izan den Euskal Herrian eta Bretainian.

Gure kasuan zero bat biltzeko arriskua dugu, baina ez dakigu sobera zer gertatuko den orain. Baina uste dut inportantea litzatekeela zubiak egitea Euskal Herria eta Bretainia artean, borroka berdina delako. Espero dut gauzak mugituko direla, gauzak aldatuko direla, eta Bordele eta Roazhoneko errektoretzek ulertuko dutela eboluzioa hizkuntza “gutxituekin” egin behar dela.

Azken hitz bat?

Ekintza egin genuenetik usu entzun dut gurasoen eta irakasleen eragina ukan dugula… Ohar horrek anitz gaitzitzen gaitu zeren zinez guk dugu gogoeta eraman eta badira hiru aste gure artean antolatzen dugula dena.

Elkarrizketa hau Ipar Euskal Herriko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: bretoiera
2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


‘Etnozidioa: Frantziako Tabua’ jardunaldietako kronika

ELEN Europako hizkuntzen berdintasunerako sareak eta Kevre Breizh Bertainieraren aldeko erakundeen kontseiluak Etnozidioa: Frantziako Tabua izenburuko jardunaldia antolatu zuten pasa den martxoaren 19an, Bretainiako Gwened herrian. Bertan izan zen Haizpea Abrisketa... [+]


Bretoieraren aldeko ‘Korrika’ ostiral honetan abiatuko da Finistèretik

Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.


2021-03-16 | Ixone Arana
Lehen familia liburu elebiduna eman diote Nanteseko bikote bati

Familia liburua bretoieraz eta frantsesez izatea lortu du bikote batek Nantes hirian. 


Marc'harid Bouffaut-Merdy. Bretoierazko ikastetxeko zuzendaria
“Ikasleen gurasoen %90 ez da bretoiera hiztuna”

Marc’harid Bouffaut-Merdy zuzendari da Bretainiako Kemperle-ko Diwan ikastetxean. Bretoiera bizirik mantentzeko ahaleginean dihardu. Ez da erraza. Etena izugarria da. Zaharrenek dakite bretoiera, eta haur batzuek; tarteko belaunaldiek galdua dute. Bouffaut-Merdyk kontatu... [+]


Helmugara iritsi da Redadeg, bretainiar “Korrika”

Maiatzaren 13an iritsi zen bere helmugara bosgarrenez bretainiar korrika. Kemperretik (Penn-ar-Bed) maiatzaren 4an aterata, 10 egunetan bete zituen bere 1.800 kilometroak. Aurtengo gaia: "Bretoieraren mila koloreak". Izan ere, denetariko formak hartzen ditu hizkuntza... [+]


2018-05-07 | ARGIA
Ar Redadeg bretoieraren aldeko “Korrikak” utzitako argazki eta bideoak

Abian da Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika. Maiatzaren 4an hasi zen Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. Hemen lasterketak orain arte utzitako bideo eta argazkien bilduma.


2018-05-04 | ARGIA
Ar Redadeg bretoieraren aldeko korrika ostiralean hasiko da

Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. 2008an sortu zen Bretainiako korrika; aurten, beraz, hamargarren urteurrena ospatuko dute.


2017-10-09 | Pauline Guelle
Brezhoneg Bretainiako borrokan? Ez

Uda honetan Bretainian ibili ginen. Bereiziki, famatu bilakatzen ari den Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD-an(1). Han, mundu osoko lagun anitz topatu ahal izan genituen. Gainera, proiektu zehatz batentzat Euskal Herriko hainbat jenderekin ZAD-an elkartu ginen : leku intergalaktiko... [+]


Eguneraketa berriak daude