Brebetako ariketen azalpenak frantsesez soilik eman nahi dizkietela salatu du Seaskak

  • 2023ko brebeta euskaraz ematea lortu bazuten ere, Frantziako Hezkuntza Ministerioak atzera egin du erabakia eta adierazi du 2024ean “frantsesez soilik” idatziko dituztela ariketen azalpenak. Seaskak azpimarratu du “eskubide urraketa larri bat” dela.


2023ko abenduaren 06an - 11:30
Azken eguneraketa: 13:09

Seaskako kideak kezkatuta azaldu dira brebeta azterketaren araudian egin diren azken aldaketak direla eta. Frantziako Hezkuntza Ministerioak igorritako oharrean adierazi du 2024tik aurrera brebeta azterketaren jarraibide guztiak frantsesez soilik izango direla, urteetako borrokaren ostean. 2023ko martxoan onartu zieten ikasleei azterketa euskaraz egiteko aukera, eta ekainean hala egin ondoren, aldaketak egin dituzte. Neurri hori gogor kritikatu eta "atzerapauso onartezina” dela salatu dute Seaskako hezkuntza buruek.

Berriak jaso duenez, Frantziako eskola irakaskuntzako zuzendari nagusi Edouard Geffrayen gutun bat jaso berri du Seaskak. Bertan adierazten du 2024ko azterketan ikasleek euskaraz erantzun ahal izango dutela, baina ariketa eta dokumentu erantsien azalpen guztiak frantsesez egongo direla. Erabaki horrek Zientzietako probari ez ezik, Matematika eta Historia-Geografia probari ere eragiten dio.

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak salatu du neurria “atzerapausoa” dela hamarkadetan hizkuntza eskubideen alde egindako lanean. Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak azpimarratu du Geffrayek gutunean adierazi duela “funtsezkoa” dela hezkuntzan eskualdeetako hizkuntzak indartzea, baina bere jarreraren “zinismoa” agerian geratu dela: “Euskara debekatzea ote da hizkuntzari balioa emateko modua?”.

Aldaketak Pierres Larzabal kolegioko eta Bernat Etxepare lizeoko zuzendari Eneko Irigoien eta Iban Thikop nahigabetu ditu, Kazetak jakitera eman duenez. “Ministerioan aitzinatzen dute kultura anitza badela eta hori goraipatzen dute, baina gero ez dute onartzen”, adierazi du Irigoienek.

Thikopen hitzetan, neurri hau eskubide urraketa “larri” bat da: “Lan gehigarri bat suposatzen du, baina gure ikasleak ohituak dira, elaniztunak baitira”. Halaber, salatu du Ministerioaren jarrera "lotsagarria" dela, eta berretsi du hau “atzerapauso bat” dela azterketetan euskararen erabilera ahalbidetzeko urteetan egindako ahaleginen ondoren.

Ministerioaren justifikazioarekin desados agertu da zuzendaria, batez ere Frantziako Hezkuntza Ministerioak argudiatzen duenean aldaketa egin dutela ikasleen artean “ekitatea eta segurtasuna” bermatzeko, eta azpimarratu du euskararen erabilerak ez dituela alderdi horiek arriskuan jartzen: “Tokiko hizkuntzan egitea ez da seguritatearen kontra egitea”.

Egoera honen aurrean, Seaskako ordezkariek euren ikasleen hizkuntza eskubideen alde borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Eskubide horiek defendatzeko deia egin diete herriko agintariei, eta martxoaren 24an −Korrikaren amaieran− herritarrak kalera irtetera deitu ditu Baionako manifestazioan, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Erabaki hori berriz aztertzeko eta aurretik hartutako konpromisoak betetzeko eskatu diete errektoreari eta ministroari: “Ez sortu arazorik arazorik ez den tokian”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Eguneraketa berriak daude