Brebeta azterketa euskaraz egiten dute Seaskako ikasleek, baina zientzietako froga euskaraz ez dakiten irakasle frantsesek zuzendu dituzte azken bi aldietan. Aurtengo azterketak euskaraz zuzenduak izan daitezela eskatu dute Seaskako irakasleek eta desobedientziaren bidean hainbat hezitzailek egindako hautua iragarri dute: brebeta azterketak zuzentzera deitzen badituzte, uko egingo diote.
2017an zientzietako froga gehitu zuten brebetan, eta beste arloetan bezala, euskaraz egin zuten azterketa Seaskako ikasleek. Orduko hartan, euskaraz zuzendu zitzaien. Ez zen berdin gertatu 2018 eta 2019an. Iaz pandemiagatik ez zen brebeta azterketarik izan eta aurten, ekainaren 28an eta 29an euskaraz egiteko asmoa berretsi dute ikasleek. Euskaraz zuzenduak izan daitezela eskatu diote Seaskako bigarren mailako irakasleek Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroari, gutun bidez. Ikasleek bai brebeta bai baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
“Hizkuntz eskubideen zangopilatzea” salatu eta brebeta euskaraz zuzentzeko bitartekoak badirela nabarmendu dute, “baina Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez du nahi, beraz erabakia politikoa da”. Akademia Ikuskaritzaren blokeoa salatu dute.
“Gure irakaskuntza eta gure hizkuntzarekiko mespretxuaren aurrean, eta gure ikasleek pairatzen duten injustiziaren aurrean, gure kontzientziak desobedientziaren bidea urratzera eraman gaitu”.
Azterketak Euskaraz kolektiboak uztailaren 1erako mobilizazioa du deitua, Donapaleun.
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]
Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.
Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.
Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]
2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.
Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an,... [+]
Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...