Urriaren 30ean egingo dute hauteskunde orokorren bigarren itzulia: Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren eta Luiz Inácio Lula da Silva Lula ezkertiarraren artean aukeratu beharko dute. Ez da edonolako aukeraketa: egungo presidente Bolsonarok politika ultrakontserbadore eta neoliberalak aplikatzen ditu; Lula presidente ohiak, aldiz, aberatsenei zergak igotzeko eta Amazonia babesteko neurriak iragarri ditu.
Jair Bolsonaro, egungo presidente ultraeskuindarra, edo Luiz Inácio Lula da Silva Lula sindikalista eta presidente ezkertiar ohia; bietako bat Brasilgo presidente bilakatuko da igandean. Urriaren 30ean izango da Brasilgo hauteskundeen bigarren itzulia, lehen itzulian %50eko muga bietako batek ere ez baitzuen gainditu: hurbil gelditu zen Lularen Langileen Alderdia, bozken %48,43rekin; %43,20 atera zuen Bolsonaroren Alderdi Liberalak.
Hauteskundeok “heroi” baten itzulera behar zuten. Lula, 2003 eta 2010 artean presidente izandakoa, Bolsonaroren eta eskuin ultrakontserbadorearen aurkako sinbolo bilakatu baita. Urte eta erdiz kartzelan egon zen, ustelkeria egotzita, eta adierazpen askatasunaren aurkako ekintza gisa irakurri dute askok; behin zigor hori baliogabetuta, are sinbolikoago bihurtu da Lula. 2018ko hauteskundeetan parte hartu ezin zuenez, aurtengoetan bere garaipena nabarmena izatea espero zuten adituek, izan ere, ondorioztatu dute orduko hartan Bolsonarok irabazi zuela baina lehia handirik ere ez zuela.
Emaitza, ordea, ez da espero bezain ona izan Lularentzat. 14 edo 16 puntu arteko aldea espero zuten beraren eta Bolsonaroren artean, eta erdia baino gutxiagokoa izan da; hala ere, Lulak lortutako emaitza Langileen Alderdiak lehen itzulian inoiz lortutako bigarren onena izan da. Datuek polarizazio handia erakutsi dute herrialdean: iparraldean irabazi du Lulak –estaturik pobreenak dauden eremuan–, hegoaldean, Bolsonarok –meatzaritza eta nekazaritza lurralde gehiago daude bertan–. Abstentzioa %21ekoa izan da, ohiko datuen antzerakoa, bozka ematea derrigorrezkoa baita herrialdean. Baina hutsune horri heldu nahi izan dio Lulak, eta adierazi du lehenengo itzulian abstentzioaren alde egindakoek bigarrenean bozka ematea espero duela.
Bolsonarok, aldiz, hauteskunde sisteman iruzurra salatu du, eta, adituek hori ezeztatu badute ere, beldur dira hilaren 30eko emaitzen aurka egingo ote duen. Donald Trump AEBetako presidente ohiak egindako salaketa gogorarazi die askori, eta ez da lehen aldia bi presidenteak alderatzen dituztena. “Ez nituzke gizonak eta emakumeak soldata beragatik kontratatuko. Baina emakume trebe asko daude”. Hitzok Bolsonarorenak dira, 2018tik presidente denarenak. Polemikoa izan da oso presidente ultraeskuindarraren agintaldia, eta politika ultrakontserbadore eta neoliberalak izan dira nagusi. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan soilik ez, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aurka eta torturaren alde ere azaldu da.
Bere agintaldia gaiztotu dute COVID-19aren krisiaren kudeaketa txarrak –gutxienez 680.000 hildako izan dira koronabirusari lotuta– eta Amazoniaren deforestazio bizkorrak. Bere programan proposatu du Amazoniako lurrak ustiatzea, enpresak sustatzea eta nazionalizatutako enpresak pribatizatzea. Beste aldean, Lulak gizarte babeseko etxeak hitz eman ditu, baita herritarren zorra barkatzeko programak ere. Bere programaren parte dira aberatsenei zergak igotzea eta Amazonia babesteko ekintzak indartzeko ahaleginak.
Bien bitartean, herritarren artean kezka da nagusi. Inkestek erakutsi dute brasildarren kezka handienak direla ekonomia, osasungintza publikoa eta ustelkeria. Bestalde, hezkuntza publikoa eta hilketak ere kezka iturri dira herrialdean. Izan ere, herrialdeko egoera ez da ona: 2014ko atzeraldi ekonomikoa gainditzen ari da, COVID-19aren krisiak ezarritako traba guztiekin, eta pobreziak eta hezkuntzaren krisiak gora egin dute. Horrekin batera, indarkeria datuak ere altuak dira: 100.000 biztanleko 22,2 pertsona hil zituzten iaz.
Brasilgo presidentea "egonkor" dagoela esan du gobernuak. Erorikoa izan zuen etxean, eta hemorragia izan garunean.
Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]
Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]
Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.
Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.
Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.
Hemen erreproduzitzen dugu Brasilgo MABek (Urtegiek Kaltetuakoen Mugimendua) Yanomami herriaren egoera dramatikoaren inguruan egindako salaketa, besteak beste, bere lurraldean legez kanpoko meatzaritzak eragindakoa: 2016tik 2020ra %3.350ko hazkundea. Beste erantzule nagusia... [+]
Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]