Hamasei egunez Brasilgo Amazoniako zonalde batzuk sutan daude, eta hainbat elkartek Jair Bolsonaro Brasilgo presidentearen gobernua informazioa ezkutatzen ari dela salatu dute, “ingurumen-krimena” leporatuz.
Amazonia “munduko birika” bezala ezagutzen da, planetalp oxigenoaren %20a produzitzen baitu. Russia Today hedabide errusiarrak informatu duenez, sute hauek milaka hektarea erraustu dituzte, eta oraindik ez dute itzaltzea lortu. Brasilen aurten suteen kopurua %82 handitu dela dio Brasilgo Gobernuaren ikerketa batek: 2019ko urtarrila eta abuztuaren artean tankera honetako 71.497 hondamen jazo dira.
Astelehenean Brasilgo hiri jendetsuena, Sao Paulo, goizago ilundu zen Amazoniatik iritsitako ke-hodeia dela eta. Brasilgo Ikerketa Berezirako Institutu Nazionalak egindako ikerketen arabera, 2018ko uztailean 596,6 kilometro koadro erre ziren Brasilgo Amazonian; aurtengo uztailean, berriz, 2.254 kilometro koadro erre dira, aurreko urtean baina %278 gehiago.
“Bolsonaroren diskurtsoak Amazonia erre eta suntsitzen dutenak adorez betetzen ditu. Kargua hartu zuenetik ingurumen-politikak desartikulatu ditu”, adierazi du Danicley Aguiar Brasilgo Greenpeace-ko ordezkariak. Suteen kudeaketa dela eta, Alemaniak eta Norvegiak oihanaren babesera bideratutako diru laguntzak “izoztu” dituzte.
Brasilgo Gobernuaren erreakzioa
Ricardo Salles Brasilgo Ingurumenaren Ministroak adierazi du herrialdeko gobernuak kaltetutako estatuei materiala, langileak eta lehengaiak eman dizkiela, eta lanean ari direla gehitu du. “Klima lehorrak, haizeak eta beroak eragin dute sute kopuruaren handitzea”, esan du Salles ministroak.
Suteak edonon
Uda kezkagarria izaten ari da suteen alorrean; orain dela gutxi, Siberian milioika hektarea erre ziren, Euskal Herriaren azalerarekin aldera daitekeen esparrua suntsituz. Kanaria Handia irla ere sutez josia dago, eta oraindik ez dute puntu guztiak itzaltzea lortu.
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]
Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.
Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.
Alerta laranjaren iragarpena bete eta txingor ekaitza bota du Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritan, eta kalte material ugari eragin ditu; Igorren emakume bat artatu dute, zaurituta. Igandean Nafarroa hegoaldea kolpatu zuen kazkabarrak, eta Fitero, Cintruenigo eta Corella... [+]
Ostiral gauean izan zen lurrikara, eta azken datuaren arabera 2.000 pertsona baino gehiago hil eta beste hainbeste zauritu dira, gehienak oso larri. Erreskate lanetan dihardute “larrialdietako zerbitzu guztiek”, eta astelehena erabakigarria izango dela gogorarazi... [+]
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Vesuvio, duela 3.800 urte. Sumendiak eztanda egin zuen enegarren aldiz, eta mendi magaleko Brontze Aroko Afragola herrixka errautsek estali zuten, K.o. 79an Ponpeia eta Herkulanorekin gertatu bezala.
Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.
Vesuvioren erupzioak ez zuen Herkulano hiriko biztanleen arrastorik utzi. Baina zergatik? Zientzialariek sumendiaren fluxuaren berotasunean aurkitu dute arrazoia.
Hilabete igaro da Turkian lehen lurrikara gertatu zenetik, eta gutxienez 51.000 hildako zenbatu dituzte. Milioika herritarrek beren etxeak utzi behar izan dituzte.