Brasilen landa eremuko heziketa arriskuan dago

  • Lehen eskola “zibiko-militarra” sortuko duela iragarri zuen joan den astean Jair Bolsonarok Sao Paulon. Brasilgo presidentearen esanetan, herrialdeak hezkuntzaren arloan ezin du “atzerago” egon, eta horren irtenbide eskola militarrak lirateke. Politika neofaxista horrek arriskuan jarri ditu pedagogia askatzailean oinarrituriko eskolak, landa eremuko heziketakoak kasu. Kriminalizazioa, aurrekontu falta eta poliziaren erasoak jasaten ari dira.


2020ko otsailaren 13an - 17:37

Landa eremuko heziketa eta heziketa landa eremuan ez dira gauza berbera. Landa eremuko heziketa Brasilgo herri mugimenduek sortutako pedagogia da, Paulo Freireren herri heziketako teoriak ditu oinarri eta pedagogia askatzailearen –bereziki sozialista– ezaugarriak biltzen ditu. Heziketa landa eremuan ordea, agro-negozioak kontrolatzen du: nekazarien ikasketa prozesuan sistema suntsitzailearen apologia egiten du, heziketa bera enpresek behar duten lan-esku eskarira murriztuz.

Horren aurka altxa da landa eremuko heziketa. Gaur egun, Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimenduko (MST) eskola ibiltarietan, herri indigenek sortutako eskolatan edota Escola Família Agrícola-tan (EFA) ari dira zeregin horretan; horrez gain, unibertsitateko titulazioa eta hainbat graduondoko ere baditu. Baina, Bolsonaroren gobernuarekin kolokan dago hori guztia, eta erasoak ugaritzen ari dira: aurrekontuak murriztu dituzte, eskolak ixten doaz, MSTko eskolen kontrako kriminalizazio kanpaina abian da eta EFAtara ere heldu da alarma. Bitartean, eskola militarrak sustatzen ari da Brasilgo presidentea, joan den astean Sao Paulon egin moduan.

Eskolen “nuklearizazioa” ematen ari den momentuan –eskola txikiak itxi eta puntu bakarrean bildu– lehen heziketa etxean egiteko aukera ere arriskuan dago. Beraz, umeak eskolara joateari utziko ez badiote ere –debekatuta dago–, absentismoa gora doa.

Landa eremuko haur eta gazteak hezteko sistema horrek beste mundu baten eraikuntza eta harreman sistema berri bat aldarrikatzen ditu agro-ekologiaren baitan: laborantza sistemen arteko gatazkan, aurre egiten dio agro-industriari, forman zein edukietan. Nekazarien eta landa eremuko beste herrien –oihaneko eta uretako herriak deitzen dituzte Brasilen– bizitza eredua eta munduaren ikuskera irakasten du, proiektuak langile klasearen esku daude eta, Estatuak momentu batean politika publikoen bidez lagundu bazuen ere, herritarrek sortu dute heziketa mota hori, borrokaren bidez lortutako garaipenei esker.

Escola Família Agrícolen alternantzia

EFAk (Escola Família Agrícola) 60ko hamarkadan heldu ziren Brasilera, eliza katolikoaren eskutik Europatik inportaturik. Baina Brasilen garatu ziren eta gaur egun esperientzia diferenteak daude. Badute zerbait komunean ordea: alternantzia sistema eta komunitatearen parte-hartzea.

Alternantzia sistema ez da oso ezaguna Euskal Herrian. Ikasleek 15 egun eskolan eta 15 egun etxeetan pasatzen dute, barnetegi baten antzera, baina ikuspegi oso bestelakoarekin. EFAtan heziketa komunitatea ez da eskolara mugatzen, herria bera ere hezitzailea da; horrela, eskolan ikasitakoa komunitatean praktikan jarri beharko dute, eta komunitateko ikaspenak eskolara eramango dituzte. Guraso, familia eta komunitate osoaren parte hartzea handia da eskolan: auzolanetan, hitzaldietan eta hartu-emanean.

Heziketa integrala aldarrikatzen dute eta elkarrekin bizitzen ikasteaz gain, eskolako garbiketa eta zaintza lanak ikasle eta irakasleen artean banatzen dira. Zortzi urterekin heltzen dira eskolara eta hasieratik etxeko lanen kargu egiten dira: lan banaketa, talde lana, elikaduraren ekoizpena eta bestelakoak. Horrela, zaintza balore garrantzitsua dela ikasten dute.

Itiubako eskolan ikasleak bilduta (arg: EFA Itiuba)

Brasilgo ipar-mendebaldean urruneko komunitate txiki asko dago, horrek ikasteko aukerak asko mugatu izan ditu eta EFAk izan dira, kasu askotan, heziketa formalarekin jarraitzeko bide bakarra, bigarren hezkuntzan batez ere. Orain, eskolen “nuklearizazioa” ematen ari den momentuan –eskola txikiak itxi eta puntu bakarrean bildu– lehen heziketa etxean egiteko aukera ere arriskuan dago. Beraz, umeak eskolara joateari utziko ez badiote ere –debekatuta dago–, absentismoa gora doa.

Horrez gain, heziketa publikoaren kalitatea oso maila eskasekoa da. Irakasle gutxi, adin diferenteekin lan egiteko prestakuntzarik gabeak, klase ordu murritzegiak, irakasleen absentismoa eta abarrek egiten dute ikasleek lehen hezkuntza irakurtzeko eta idazteko zailtasunekin amaitzea.

Adibide bat: Itiubiako eskolan

Eskola guzti horien artean badago bat, berezietan bereziena, Itiubako EFA, Bahiako iparraldean kokatua. Eskola hau Itiubako gurasoek sortu zuten eta koordinazioa CETA mugimenduaren esku dago –laborantza erreformaren alde Bahian lan egiten duen herri mugimendua–. CETAk “konkistatutako” lurraldean eraiki zuten eta gaur egun lehen eta bigarren hezkuntza ematen dute bertan. Nekazari teknikoak izateko ikasten dute bigarren hezkuntzan. Horrez gain, herri mugimenduen formazio politikorako eskola ere bertan izaten da.

Zailtasunek definitzen dute eskola honen historia. Hasieran udalaren laguntza izan zuten arren, eraikuntzaren erdian dirua amaitu zen eta gurasoen ekimen eta lanari esker atera zuten aurrera. Haurrek klaseak hasi zituztenean, ordea, eskola hutsik zegoen, mahai eta aulkirik ere ez zeukaten.

Orain berriz ere arriskuan dago hori guztia. Konkistatutakoa kinkan geratu da, lurra gobernu federalarena baita, azken urteetan egindako akordioei esker eskolak erabili duen arren. Bolsonaro agintera iristean, erasoak bueltatu dira eta polizia birritan azaldu da, animalien babeserako eraikitako hesia ere suntsituz. Hala, eskolak berak bere elikadura sortzen badu ere, animalien espazioak murriztu behar izan dituzte, elikadura burujabetza zalantzan jarriaz. Zaurgarritasunak eta segurtasun faltak eskolak bizi duen egoera prekarioa okerrera eraman dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: pedagogiak
“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Komun idorrak instalatu dituzte Hendaiako San Bixente ikastetxean, trantsizio ekologikoaren izenean

Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta guzia baliatzen dute ikastetxean duten baratze pedagogikoan, Hendaiako... [+]


Zaintza beharrean, kontrola lehenesten duen arkitektura dugu eskoletan

Ikastetxetako patioen eraldaketak ugaritzen ari diren arren, oraindik eraikin zaharkituak eta azpiegitura zurrunak dira nagusi hezkuntzan (barruko nahiz kanpoko espazioetan), gustura ikasi, mugitu eta harremanak izateko, pedagogia hezitzaileak garatzeko behar diren espazio,... [+]


Ikasteko teknika desegokiak erabiltzen dituzte gazteek

Lezioa buruz ikastea, norbere eskemak eta laburpenak egitea, azpimarratzea, beste norbaiti lezioa azaltzea… Ikasteko teknika ugari dago, baina DBHko ikasleek ez dituzte egokienak erabiltzen, ikerketa baten arabera, eta azterketa sistemak badu zerikusirik horretan. Ikasle... [+]


Assisi, ikasleekin batera eguna eskolan ematen duen txakurra

Assisi txakurrak egunero egiten die harrera eskolako ikasle guztiei, egokitzen laguntzen die txikienei, ingeleseko proiektuan hartzen du parte eta haur nagusienak arduratzen dira hura zaindu eta paseatzeaz. Proiektu pedagogikoaren parte da, Kataluniako Sabadellgo ikastetxean.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


“Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko”

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-02-14 | Hiruki Larroxa
Zigorraren kultura eta pedagogia feministak

Gaur egungo hezkuntza-sisteman, eskola-paradigma birplanteatu behar dugu. Zigor-neurrietan oinarritutako ikuspegi tradizionala baztertu, eta denbora luzean ikasleen ordena eta diziplina mantentzeko tresna gisa erabilitako praktika batzuen eraginkortasuna eta etika zalantzan... [+]


Hiru ikastetxeren arteko trantsizio plana garatu dute Irunen, instituturako jauzian ikasleen beldurrak arintzeko

Lehen Hezkuntzatik DBHra igarotzeak ikasleengan hainbat beldur eta ezinegon sortzea oso ohikoa da, presio eta espektatiba ugari elkar gurutzatzen dira, zer esanik ez ikastetxe batetik besterako aldaketa baldin badago. “Zubiak eraikiz” programaren bidez, hiru... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Urte hasieran edo bukaeran jaiotzeak zein eragin du eskolan?

Pasa den abenduan eta urtarril honetan jaio diren bi haurren artean egun batzuetako aldea besterik ez dago, baina eragina izan dezake eskolan, antzeko garapen prozesua daramaten bi haurrak ikasturte ezberdinetan matrikulatuko baitituzte.


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


Haurrak eta adinekoak elkarrekin, Eguzkitza eskolak eta alboko zahar-etxeak praktikan jarri duten esperientzia

Auzoaren eta auzoko biziaren parte dira eskolak, eta horregatik, bata bestearen ondoan dauden Irungo Eguzkitza ikastetxea eta Amaxantalen zahar-etxea ohituta daude hainbat ekintza elkarrekin egitera. Gabonen atarian ere, postal pertsonalizatuak prestatuko dituzte, batera... [+]


Eskola jardun jarraitua vs zatitua, protestak Nafarroan

Eskola jardun jarraitua vs zatitua, ika-mikak bizirik jarraitzen du Nafarroan. Ikastetxe guztiei jardun zatitua aplikatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, eta aldatu nahi duenak bozketa prozesu bat gainditu behar du. "Neurriz kanpoko bozketak" direla iritzita,... [+]


Komunera joateko gogoa ongi gestionatzen al da zuen eskolan?

Eskola eta institutuetan, ikasleek beti ez dute komunera joateko aukera, pixagura, kakagura, egarria, hilekoa... duten unean; arau malguagoak eta zorrotzagoak daude, hainbat ikastetxetan giltzaz ixten dituzte komunak, erabilera desegokia argudiatuta. Gaiari tiraka, debekuez,... [+]


Eguneraketa berriak daude