Ia hiru urte igaro dira BP petrolio-ustiatzaile britainiarrak historiako marea beltzik handiena eragin zuenetik, eta haren aurkako epaiketa gaur bertan hasiko da, zenbait iturrik adierazi dutenez. Mexikoko golkoan eztanda egin zuen ustiategiak eragindako kalteen errudun den enpresa 17.000 milioi dolarretarainoko isuna jartzera behartu dezake epaileak.
Justiziaren eremutik at, dagoeneko BPk 24.000 milioi euro baino gehiago gastatu ditu kalte-ordainetan, AEBetako Louisiana, Alabama, Mississippi, Texas eta Floridako estatuei eta zenbait enpresa pribaturi ordaintzen, baita garbiketa lanetan ere. Arrazoi horregatik, Rupert Bondy enpresako lege-zuzendariak akusatzaile estatubatuarrak jarri nahi dion “ ’falta larria’ gehiegizko neurria” dela adierazi du. “Hainbat eragilek dute istripu tragiko honen erantzukizuna”, gehitu du zuzendariak. Enpresak salaturiko beste eragile horien artean, Transocean izeneko ustiatzaile suitzar bat dago, baita eztanda egin zuen ur-azpiko petrolio-putzuaren segurtasunaz arduratzen zen Halliburton enpresa ere.
Istripua 2010eko apirilaren 20ean gertatu zen. New Orleansetik 80 kilometrora zegoen Deepwater Horizon petrolio-plataformak eztanda egin zuen, ur azpian 4.000 metrora zuen putzutik petrolioak ihes egin ondoren. Istripuak 11 lagunen heriotza ekarri zuen, baita historian erregistratu den marea beltzik handiena ere, kontrolatzeko 87 egun eraman zituena.
Bi urte luza daitekeen epaiketa hiru fasetan garatuko da: lehenak istripuaren kausak eta erantzukizunak ikertuko ditu; bigarrenean isuritako petrolio kantitatea neurtzea izango du helburu, kalte-ordaina zehaztu ahal izateko; eta hirugarrenean, ingurumen-kalteak eta kalte ekonomikoak zehaztuko dira.
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.