Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta baita Game of Thrones delakoarena, House of the Dragon. Baina Amazonek euskarari toki egin dion lekuan (Netflix-ekin paretsu horretan), HBO-k ez du keinurik egin euskararen alde.
Boterearen Eraztunak euskarazko azpidatziekin mundu osoan hasi da banatzen, Australiatik euskaldun batek ikusi ahal izan duen bezala. Irudi honetan, telebista batean erakusten dizegu (lagun honek pantaila-irudi gehiago partekatu ditu):
Eta gainera, Azpitituluak Euskaraz webgunera ere igo ditugu lehen bi atalen azpidatziak, gaur bi atal argitaratu baitira (eta hurrengo ostiraletan banaka osatuko dira, 8. ataleko denboraldia osatu arte). Egun edo aste batzuk barru atal hauek euskaraz bikoiztuta egongo direla iragarri du Amazonek. Katalanez hala omen daude jada, bikoiztuta, baina euskaraz enkargua ez da garaiz bideratu nonbait.
Bi atalekin hasten gara beraz, eta ikusiko dugu noraino dagoen aukera telesail hau euskaraz jarraitzeko... Bost denboraldi iragarri omen dira, eta telesailen kasuan, euskaraz artxibo bat edukitzekotan, errazagoa da telesail "mugatuak" lan oso bezala edukitzea geure katalogoan, denboraldiz denboraldi luzatzen diren telesailetan hutsune gehiago izan ohi ditugulako, zailtasun gehiago lan osoa guztiz euskaratzeko.
Hain zuzen ere, igaro berri den abuztu honetan gehitu ditugunetan, halako telesail azpidatzi batzuk igo ditugu webgunera, eta horien artean istorio hauek nabarmendu ditzakegu:
Gogorakizun gisa, azkenik, Eraztunen Jaunaren azpidatzi euskaratuetan, trilogia originala euskaratuta dago osorik. Haien zuzendari berak, Peter Jacksonek, egindako The Hobbit lanaren hiru filmetatik, bakarra dugu euskarazko azpidatziekin, azken alea: The Hobbit: The Battle of the Five Armies.
House of the Dragon telesailari dagokionez, bi atal eman ditu honezkero HBOk eta esan dezakegu, espoilerrik eragin gabe, Dragonstone delako eszenarioa aurrekoetan bezala euskal kostaldeko Itzurun eta Gaztelugatxe eraldatu batzuetan oinarritzen direla. Hori bai, dagoeneko nahikoa irudi eta modelo digital dituzte aktoeeekin Euskal Herrira etorri beharrik gabe atalak grabarzeko. Ikusi, hemen, Gaztelugatxeko bidea dragoiekin...
Aktoreak ere ageri dira eszenetan ingurune berean, baina ez dirudi horietako inor Bizkaian izan denik eszena hauek grabatzen. Eta oraingoz telesaila erdaraz bakarrik kontsumitu daitekeela ere, halaxe da hori.
Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]
Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.
Kritika eta publikoaren arrakastatik harago, Heartstopper telesailaren ikusle asko mezu bera uzten ari da sare sozialetan: belaunaldi berrientzat erreferente pozgarria dela bi mutikoren arteko lehen maitasun istorio ezti eta jostari hau, hainbeste eta hainbeste izanik... [+]
Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]
Hamarkada hau arma sinboliko berriak karga-karga eginda abiatu du nazionalismo espainiarrak. Sumatzen da. Sentitzen da. Zenbatu daiteke. Baina nola lortu dute eztabaida publikoan horrela eragitea? Pablo Batalla Cueto historialari eta idazle asturiarrak iaz argitaratu zuen Los... [+]
Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.
Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thrillerra da aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Koldo Almandoz zuzendariak eta Marian Fernandez ekoizleak jaso dute saria.
“Tarantinokeriak”, “klima aldaketa” edota “arrazismoa AEBetan”. Ikus-entzunezko streaming plataformek etiketetan sailkatuta eskaintzen dute fikzioa. Kultur industriaren azken jokaldietako bat da: fikzioa tematizatuta sartzen zaigu... [+]
'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.
Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare... [+]
Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait telesail.