Botere gehiago

  • 2019 da, baina 1930 modan dago. Krisialdi ekonomikoa, politikoa, arraziala… Baina historia ez denez errepikatzen, gutxi balitz bezala, krisi klimatikoa gehitu behar dugu.


2019ko irailaren 30ean - 08:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Txiste bat dirudi: badatoz “sozialista” monarkiko bat, hamasei urteko neska eta Botere gehiago baino  nahi ez duen tipo bat eta ezkerraren soluzioa direla esaten dute. Orain edonor edozer izan daiteke. “Nos mean en la cara y nos dicen que llueve [Aurpegian pixa egite digute eta euria ari duela esaten digute ]” esan ohi da. Baina errealitatea beste bat da: “Nos mean en la cara y nos dicen que nos mean en la cara” [Aurpegian pixa egite digute eta hala egiten digutela esan ere].

"Errepublikarra bezala definitzea eta aldi berean monarkia defendatzea ahalbidetzen duen sistema bukatu behar da behingoz. Ez bakarrik sistema desorekatua delako, baita apalgarria ere delako"

Sozialdemokrazia muturreko ezkerra eta nazionalkatolizismoa ideologia demokratikoa direla sinetsi behar dugula suposatzen da. Zein etsigarria benetan batzuek hala egitea. Baina ez da hau etsigarriena. Benetako arazo larriak ditugu eta klase politikoa ez da kapaz aurre egiteko. Etsigarriena klase politikoa aldatzeko ezintasuna da. Ezkerrak izen asko ditu, baina benekotasunarik ez.

Ez naiz guztiz zinikoa. Fridays  for Futuren mugimenduan potentziala ikusi dezaket. Miguel Hernándezek gazteria deitu zuen eta gazteek azkenik aurkitu dute kalera ateratzeko motibazioa. Ilusio askoz ikusi ditzakegu  8M eta 28J guztiak. Baina zerbait falta zaie: diskurtso berritzaile homogeneoa.

Errepublikarra bezala definitzea eta aldi berean monarkia defendatzea ahalbidetzen duen sistema bukatu behar da behingoz. Ez bakarrik sistema desorekatua delako, baita apalgarria ere delako.

Horretarako, gazteria atera behar da ostiral guztietan, larrialdi klimatikoaren atzean dagoen elite ekonomikoa salatuz. Gazteria pentsiodunekin atera behar da, metalaren langileekin, errefuxiatuekin, frankismoaren biktimekin. Gazteria ostiral guztietan atera behar da, eta asteko beste egun guztietan ere. Gurasoak deitu, aitona-amonak deitu, haiek ere gehi daitezela.

Adoregabetzea gaindi dezakegu, baina antolakuntza behar dugu horretarako. Benetako aldaketa lortu.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude