Txikitan sinetsarazi zidaten Olentzero izeneko ikazkin batek urtero abenduaren 24ko gauean Euskal Herriko haur guziei opariak ekartzen zizkiela. Handituz ulertu nuen gezurra zela, noski. Sinetsarazi zidaten ere, nire hortzak erortzean eta ohean uztean sagutxo bat pasatzen zela buruko azpian oparitxo bat jartzera. Hori ere gezurra. Gerora sinetsarazi nahi izan zidaten, kartzelan nituen senideek gaiztakeriak egin zituztela, errealitatean Euskal Herriaren alde duinki borrokatu zirenean! Beste ziri asko sartu nahi izan dizkidate bizitza honetan, espainola nintzela, Euskal Herria ez zela existitzen, kapitalismoan berdintasuna posible zela, edota bortizkeriarik gabe edozein proiektu politiko defenda zitekeela.
Frantziar eta espainiar estatuen menpe egonda ere gure hizkuntza babestea posible zela entzutean etorri zitzaizkidan aurreko adibide guztiak gogora. Izan ere, joan den apirilean hizkuntza gutxituak (norengandik gutxituak?) babesteko legea onartu zuen Frantziako Gobernuak. Askok historikotzat jo zuten euskararen etsaiak emandako ogi papur hori. Hara non, Frantziako Konstituzio Kontseiluak legea atzera bota duen. Barkatuko didazue, baina ni ez nau harritu erabakiak, ez naiz zur eta lur gelditu, alegia. Erabaki berri hau Frantziaren historiarekiko eta Frantziako Konstituzioarekiko guztiz koherentea da. Konstituzio horren bigarren artikuluak argi uzten du Frantziako hizkuntza frantsesa dela. Eta hori hala izateko borroka itzela egin eta egiten diote euskarari, nahiz menpean dituzten beste hizkuntzei ere. Bidasoaren beste aldera begiratuz ere, argi gelditzen da Espainiako Estatuak emandako autonomia estatutu pozoitsua ere hutsaren hurrengoa dela, Irunen gertatutako euskararen kontrako azken erasoa dugu lekuko.
"Hara non, Frantziako Konstituzio Kontseiluak legea atzera bota duen. Barkatuko didazue, baina ni ez nau harritu erabakiak"
Euskal Herrian Euskaraz gure hizkuntzaren babeserako eta defentsarako erakundeak argiki adierazi duen bezala, Euskal Herriak, euskararen herriak independentzia behar du! Eta ez gaitezen tronpa: independentziarekin agian euskara ez da salbatuko, etsaien menpe egonez seguru ezetz.
Beste gauza bat ere deigarria egin zait hizkuntza gutxituak babesteko legea atzera bota izanagatik egon diren erreakzioetan. Bakegile (niretzat asimilaziogile) famatu bilakatu den, eta “Iparraldeko lehendakari” goitizena jasotzera iritsi den Jean-René Etchegarayk terminologia militarra erabili du: “Gerla deklarazioa da tokiko hizkuntzen kontra”. Guztiz ados nago horrekin, baina zorionez iraganeko esperientziek inuzente ez izaten erakatsi didate, eta letra txikia irakurtzean hauxe agertu zait: “Errepublikaren hizkuntza frantsesa bada ere, tokiko hizkuntzak Frantzia osatzen duten lurraldeen izateen adierazgarri onenak dira”. Nik uste ez dela gehiago gehitu beharrik, ainitz erran baitu hitz gutxitan. Horrelako jendearekin eraiki behar al dugu biharko Euskal Herria? Aberri txikia eta aberri handiaren ideia zaharra berpiztu nahi duzue?
Gure arima hiltzen uzteko bezain odol-galduak al gara?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken hamarkadotan euskalgintzan jardun izan dut, dela helduen euskalduntzean AEKn, dela hizkuntza-eskubideen defentsan Behatokian, dela euskararen normalizazioaren alde Euskalgintzaren Kontseiluan. Den-denetan egokitu zait euskalgintza edota herrigintza auzitan jartzen zutenen... [+]
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Batzuetan, mehatxua behar izaten dugu arriskuan dagoenaren garrantziaz jabetzeko. Eta mehatxu horren tamainaren araberakoa izaten da balizko erasoari erantzuteko barruan sentitzen dugun indarra. Konturatu orduko, zeure burua ikusten duzu lanean, buru-belarri, galtzeko arriskuan... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]
Israelen ofentsiba inperialista beste fase batean sartu da: bonbardaketak Yemen, Libano eta Sirian; Iranen kontrako erasoak; Libanoren inbasioaren saiakera… Sionistek aspaldiko helburu bat lortu dute: Palestinatik haratago joatea, eta erasoaldia eskualde mailako gerra... [+]
Leku izen bakarra aski da, azken denbora hauetan gertatu den emakumeen aurkako biolentzia kasurik larriena aipatzen hasteko: Probentzako herri horretan, senar batek emaztea kimikoki menderatu eta beste gizon batzuen –ehun bat omen dira– sexu-meneko utzi du hamar... [+]
Txikitan, mila eta bat jolas genituen egunerokotasunean jolasteko. Batzuk korrika jolasten genituen, beste batzuk baloiarekin, panpinekin, gomarekin edota hitzekin. Bada hitzekin jolasten genuen jolas bat, konturatu naizena bizitza guztirako izango dela. Ez gara ohartzen jolas... [+]
–Bai, zera, hori muntaia izango da… edo norbaitek egindako txistea… edo testuingurutik ateratako zeozer...
–Ezetz ba, maitti, hementxe dago bideoa, entzun egizu elkarrizketa.
–Oxtia, bai! –begiak bueltaka begi-zuloetan.
J-k ezin... [+]
BRICS+ taldean gorabidean dauden ekonomia produktiboek edota lehengaien hornitzaileek parte hartzen dute. Horiek munduko gobernantza justuagoa eraiki nahi dute eta horrek talka egiten du nazioarteko fluxu ekonomikoak arautzen eta gobernatzen jarraitu nahi duen... [+]
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Gaixo nago, etxetik atera gabe egoteko moduan, medikuaren bajarekin, ingurukoen onespenarekin. Gaixo nago. Alegia, nire energia da normalean iluntzean etxeratutakoan izaten dudana, baina egun osoan. Eta gorputza tranpa bat da, beste behin ere, eta harrokeria gorrotagarriz... [+]
Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]