Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.
Urtetik urtera gorabeherak egon arren, gazteen etorkizunarekiko aurreikuspenak beheranzko joera izan du azken hamarkadan. Hala baieztatzen dute datuek: Eusko Jaurlaritzak urtero kaleratzen du Aurerra begira txostena, eta gazteek euren buruaren egoeraz duten balorazioa biltzen da bertan, bai eta etorkizunera begira dituzten aurreikuspenak ere. 2023ko txosteneko datuek erakusten dutenez, egoerak okerrera egin du azken hamar urteetan, eta, gazteen iritziz, ez du hobera egingo datozenetan.
2019an %92k uste bazuten bost urteko epean lana topatuko zuketela, 2023rako, %72k baino ez dute hori uste
Egoera pertsonalari, gazteenari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoerari dagozkien adierazleak bost puntu beherago kokatzen dira 2019arekin alderatuta. Norbere zoriontasunaz galdetzean, eta horretarako ikasketak, familia, denbora librea edota osasun mentalaren aldagaiak kontuan harturik, 10 puntu jaitsi da balorazioa 2015etik.
Halaber, seme-alabarik edukitzeko asmoa izan arren, laurdenak baino gehiagok (%26) adierazi zuten gaur egun ezinezko dutela, nagusiki, arrazoi ekonomikoak direla medio. 2017arekin alderatuz, ia bikoiztu egin da egoera hori aipatzen dutenen kopurua, orduan %14koa baitzen.
Bestalde, etorkizunari buruz galdetzean, datuek ez dute hobera egiten: 2019an %92k uste bazuten bost urteko epean lana topatuko zuketela, 2023rako, %72k baino ez dute hori uste. Hau da, 20 puntuko beherakada izan da. Datu hori emantzipatzeko aukeretan ere islatzen da: urtebeteko epean emantzipatu nahiko luketen arren, %43k diote gurasoekin bizitzen jarraitu beharko dutela edo, independizatzea lortu badute ere, beren borondatearen aurka, etxera itzuli beharko direla.
%12k lana mantenduko zutela uste zuten, baina baldintza okerragoekin; 2018an, ia erdiak (%7) zioten hori bera
Galdeketa egiterakoan, soldatapeko lanean ari zirenen artean, %27k iritzi zioten urtebete igaro baino lehen galduko zutela lana; alegia, 2018an baino %4 gehiagok. Beste %12k, ordea, lana mantenduko zutela uste zuten, baina baldintza okerragoekin; 2018an, ia erdiak (%7) zioten hori bera. Datozen bost urteetan euren egoera orokorra hobetuko ote den ere galdetu zieten inkestatuei, eta gazteen %59k erantzun zuten baiezkoa. 2018an, %75ek egin zuten.
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Nafarroako espetxe egoeraren mapatzea txostena aurkeztu du elkarteak Nafarroako Parlamentuan, 2024. urtean jasotako datuekin eta Iruñeko espetxeko presoen testigantzekin. Presoek salatu dute pilatuta dituztela moduluetan, eta batzuetan jipoiak eman dizkietela espetxeko... [+]
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]