Borroka gogoangarria egin zuten 1994an Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleek. Ehunka ikasle mobilizatu ziren arrazoi sinple bategatik: euskaraz ikasi nahi zutelako. Joseba Parronek eta Oier Etxeberriak garai haietan bizitu zutena kontatu digute; zapore gozoz oroitzen dituzte egun eta ekintza haiek, eta, Korrika bezala, hura ere festa giroko aldarrikapena zela diote. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan fakultatea okupatu zuten. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko Arte Ederretako Museoa okupatzeagatik zenbait ikasle atxilotu zituzten, esaterako.
Joseba Parronek eta Oier Etxeberriak ez zuten zalantzarik izan 90eko hamarkadan euskararen alde borrokatzeko: “Gure eskaria erabat oinarrizkoa eta zentzuzkoa zen. Ulertezina da euskal unibertsitatean euskarazko klaseak ez ematea”. Bost irakasle euskaldun, horixe izan zen Leioako campuseko Arte Ederretako ikasleen eskakizun zehatza. Euskarazko adarrean matrikulatuta zeuden biak, baina ezingo zuketeen lizentziatura euskaraz burutu, egindako borrokagatik izan ez balitz. Hainbat hilabeteko bidearen ostean, lortu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak bost irakasle horiek kontrata zitzan. Halere, lorpena baino, bidean ikasitakoa dute gogoan.
Ez zen nolanahiko bidea izan: “Arte Ederretakoak izanik, gure aldarrikapenak egiteko era oso librea, alaia eta festa girokoa zen”. Konturatu zirenean bide formaletik entzungor egiten zietela, ikasleen artean antolatu eta hainbat ekintza egin zituzten fakultatea euskalduntzea exijitzeko. Hasteko, greba mugagabea hasi eta fakultatea euren etxe bilakatu zuten, okupatuta. 200 lagun inguru bizi ziren Arte Ederren fakultatean, eta 700 ikasle inguru batzen ziren Asanblada deitzen zioten “siglarik gabeko” batzarrean. Fakultate osoak egin zuen bat aldarriarekin, gaztelerazko adarrekoek ere bai.
Aldarrikapenak giro alaian baina era berean irmotasunez egin nahi zituzten
Elkarbizitza hori nostalgiaz begiratzen dute Parronek eta Etxeberriak: “Espazio utopiko bat sortu genuen, harreman berriak egin, eta guztiontzat izugarrizko heziketa izan zen”. Gaur egun ikustea zaila dena lortu zuten, alegia, iritzi eta ideologia desberdinetako jendea Asanbladan elkarrizketan jartzea, parez pare. “Izan zintezkeen Ikasle Abertzalea, EAJkoa, anarkista… denok libreki parte hartzen genuen, eta inork ez zuen inor isilarazten”, gogoratzen dute.
Era berean, eztabaidak greba bera bezain amaiezinak zirela diote, soluziorik gabekoak. “Sentsazioa genuen ez zirela eraginkorrak, baina izugarria zen iritziak partekatze hutsa, beste helbururik izan gabe”. Aitortzen dute euskararen aferagatik hasi zela guztia, baina horren atzean beste hamaika ikasbide izan zituztela: arteari buruzkoak, elkar-zaintza, auto-heziketa, unibertsitateko ikasteko eta irakasteko moduak… Greba luzatu zenez, klase alternatiboak antolatzen hasi ziren, eta bakoitzak zekienari buruzko ikastaroak eta mahainguruak eman zituzten.
Euskara aldarrikatzeko hamaika modu
Gutxitan egin dira Arte Ederretako ikasleek 90eko urteetan egindakoak, eta Parron eta Etxeberria jakitun dira: “Gai ginen edozer gauza planteatzeko”. 1994an hartu zuen indar handien ikasleen borrokak, baina aurreko urtetik ere mobilizatzen hasia zen fakultateko Euskara Batzordea. Era guztietako ekintzak egin zituzten, euskara aldarri: “Performanceak, kontzertu masibo bat campusean, fakultatea paperez estali, mozorrotu…”. Dena den, onartu dute zaila izan zela, aldarrikapenak giro alaian baina era berean irmotasunez egin nahi zituztelako.
Ekintza handiagoak ere oroitzen dituzte: Bilbon eskalatzaileak garabi batera igo zirenekoa, zebra bidean goiz osoa gora eta behera ibili zirenekoa, baita Bilboko Arte Ederretako Museoa okupatu zutenekoa ere. Museoko langileen laguntzaz lortu zuten zintzilikatzea bost irakasle euskaldun eskatzen zituen pankarta bat, baina poliziek gogor erreprimitu zituzten, eta ikasle batzuk atxilotu. Bilboko manifestazioan ere Ertzaintzak haien aurka kargatu zuen.
Bidea, lorpenik baliotsuena
Greba amaitzea erabaki zuten zenbait arrazoi zirela-eta. Batetik, jendea nekatuta zegoelako aterabide ezaren aurrean, eta, bestetik, borroka fakultate guztietara zabaldu zelako. Arte Ederretan hasi zena unibertsitate osoaren aldarri bilakatu zen; unibertsitatea euskaldundu nahi zuten. Beraz, Gasteizen manifestazio erraldoi bat egin zuten, eta berehala kontratatu zituzten falta ziren irakasle euskaldunak, Arte Ederretako bostak ez ezik, beste 80 bat ere bai. “Ez genuen ospatu ere egin!”, konturatu dira. Izan ere, irakasleak kontratatzea zen abiapuntua, baina aldarria askoz sakonagoa zen. Ekitea izan zen ikasleen gakoa nahiz lorpena. Eta jendarteak ekintza horri erantzun zion, babes eta inportantzia zabala emanda; irakasle, ikasle, euskaldun zein erdaldun.
“Enpatia erraz eskuratu genuen, zeren denek ikusten baitzuten gure protesten muina zela ikasi ahal izatea, euskaraz”. Arte Ederretako ikasleek lortu zuten euren aldeko manifestua Txillidak eta Oteizak sina zezaten; bata bestearen ondoan jarri zituzten bien izenak. Elkarren artean haserre zeuden bi artistak elkartzea lortu zuten ikasleek. Eta euskarak.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.