Bost gurutze frankista kendu dituzte Nafarroako Gobernuaren eraikinetatik

  • Karlos III. Etorbideko eraikinetik kendu dira horietako lau eta beste bat Ogasunaren egoitzatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 21ean - 09:45
Nafarroako Gobernuaren egoitza batean zegoen gurutze ereinotzduna (argazkia: Euskalerria Irratia).

Francisco Franco diktadorearen bereizgarria izan da gurutze ereinozduna eta Nafarroako armarriari jarri zitzaion 1937an. Ordutik zenbait eraikin publikotan izan dira Nafarroako ikurrekin batera. Aldaketaren gobernua horiek erretiratzen ari da Memoria Historikoaren Legea betetzeko eta frankismoari inolako gorazarrerik ez egiteko toki publikoetan.

Nafarroako Gobernuak Memoriaren Institutuaren eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailaren bitartez San Fernandoren Gurutze Ohoratua kendu du Ogasuneko bulegoetan eta Nafarroako Jauregien Bilera Aretoan zeuden Nafarroako bost armarrietatik.

Nafarroako Gobernuak erregimen frankistaren sinboloak kendu eta ordeztu ditu, memoriari buruzko politika publikoekin aurrera egin eta Sinboloei eta Memoria Historikoari buruzko Foru Legeak betetze aldera. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin eta tokiko hainbat erakunderekin batera, programa bat abiarazi zuen 2016an, espazio publikoa demokratizatzeko eta indarkeria gogoratzen eta goraipatzen duten sinboloak kentzeko helburuarekin.

Gurutze Ohoratuak Francisco Francok Nafarroari 1937an emandako intsigniak dira, 1936ko kolpe militarra boluntarioki babestu zuten nafarrei omenaldia egin eta esker ona emateko. Gurutze horiek Bilera Aretoaren egurrezko kasetoiduran eta Ogasuneko eta Finantza Politikako eraikinaren beiratean zeuden jarrita.

Beiratea eta kasetoidura

Artisau beiragile batek Ogasuneko Eraikinaren leiho batean dagoen beiratean aldaketak egin eta gurutzearen piezak aldatu dizkio. Bestalde, zaharberritze-lanetan espezializatuta dagoen enpresa batek Bilera Aretoko izkina bakoitza dekoratzen zuten armarriez aparte jarrita zegoen gurutzearen egurrezko piezak kendu ditu, eta kasetoiduraren pusketa horiek zaharberritu ditu. Foru Gobernua asteazkenero biltzen da Bilera Areto horretan, asteroko bilera egiteko.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Eguneraketa berriak daude