Bost familia berehalako etxegabetze arriskuan daude Gasteizen

  • Etxebizitza Sindikatuak ohartarazi duenez, Herrandarren kaleko 15. zenbakian bizi diren bost familia —20 pertsona inguru— datozen egunetan etxegabetuak izateko arriskuan daude. "Etxegabetzeen aurka, langile kontrola" aldarrikatu du sindikatuak.

Argazkia: Alea.eus Argazkia: Alea.eus
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 09an - 09:55

Azken sei hilabeteetan zehar, Herrandarren kaleko 15. zenbakian okupatutako etxebizitza blokeak aterpe gisa balio izan du “beste aukerarik ez zuten pertsona askorentzat”, Etxebizitza Sindikatuak astelehen honetan egindako agerraldian gogorarazi duenez.

Izan ere, 10 urte baino gehiago inolako erabilerarik gabe izandako eraikin horretan 20 pertsona inguru bizi dira gaur egun. Bertan “antolakuntzaren bidez etxeak konpontzeaz gain, elkartasunean oinarritutako elkarbizitza eraiki” dutela azaldu dute.

Blokean dauden bost etxebizitzetako bi “berehala” kaleratuko dituzte, eta Simon Bolivar plazan egindako prentsaurreko baten bitartez jakinarazi dute. Gainera, azaldu dutenez, “etxegabetze express” prozeduraren lehen kasuetako bat litzateke hau Gasteizen, eta formula juridiko horren arabera, etxegabetuko dituzten bizilagunek ez dute helegiterik aurkezteko aukera.

 

 

 

Argazkia: Alea.eus

 

 

 

Etxegabetzea edozein momentutan

“Ez dute defentsarik; ez dago abokaturik ezta epaiketarik ere”, azaldu du Etxebizitza Sindikatuak; gainera, bost egunetan etxeko titularitatea egiaztatzera behartuta daude. “Jokaldi horren bidez, jabeek erabili gabe dituzten espazioak unean bertan berreskuratzen dituzte, horrek bost familia kale gorrian uztea dakarren arren”, ohartarazi dute.

Une honetan ez dago kaleratzea gauzatzeko data zehatzik, baina “edozein momentutan” heldu daiteke. Hala ere, sindikatuak nabarmendu du jabeekin harremanetan jarri direla, “familien zaurgarritasun egoera jakinarazteko eta negoziazio irtenbideak proposatzeko”: besteak beste, alokairu sozial bat edo erabiltzeko lagapena lortzeko aukera jarri dute mahai gainean.

“Bi aldeentzat, jabeentzat zein auzokideentzat, onuragarriak izan daitezkeen irtenbide legalak” bilatu nahi dituzte, baina jabeek ez dute negoziaziorik onartu. “Haien mezua argia izan da: kalera”, deitoratu dute Etxebizitza Sindikatuko kideek.

Halaber, zerbitzu sozialekin ere harremanetan jarri dira, adingabeak dituzten familiak —haien artean jaioberri bat— kaleratze arriskuan daudela jakinarazteko.

 

 

 

Herrandarren kaleko 15. zenbakiko blokea. | Argazkia: ETXEBIZITZA SINDIKATUA

 

 

 

“Alternatibarik gabe, kaleratzerik ez”

Sindikatuak dioenez, egunerokotasunean frogatu ahal izan dute aterperako larrialdi zerbitzuak “guztiz saturatuta” daudela, eta asko dira kale gorrian lo egitera behartuta dauden pertsonak: “Edozein momentutan ia 20 pertsona kale gorrian geratuko dira, inongo bizileku alternatibarik gabe”.

“Guretzat argi dago zein den konponbidea: alternatibarik gabe, ez dago kaleratzerik”, azpimarratu dute. “Udalak kalitatezko eta iraunkorra den aterpe alternatiba bat eskaintzen ez duen bitartean, ez dauka inolako zentzurik kaleratzeak aurrera eramatea; horren emaitza bakarra etxe huts gehiago egotea eta etxerik gabeko jende gehiago egotea izango baita”, kritikatu du sindikatuak.

“Jabetza pribatua da zentzugabekeria hau birproduzitzen duena, eta instituzio burges orok defendatzen du”, dio Etxebizitza Sindikatuak. Horregatik, salaketa publikoa egiteaz gain, basakeria hori gainditzeko “proletargoaren antolakuntza independientea” aldarrikatu dute, “biziraute baliabide guztien gaineko kontrola eskuratuko duena”.

“Etxebizitzaren defentsa eta kontrol zuzeneko borroka prozesuak bideratzen ditugu, proletargoaren bizi baldintzak, partzialki behintzat, hobetzeko exijentzia zehatzak planteatuz. Kaleratzeen aurrean, langile kontrola. Ezer ez da ezinezkoa, dena antolatzen da”, aldarrikatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak Iruñean familia bat etxetik bota nahi duela salatu dute

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


Ama baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea ekiditera deitu dute gaur Gasteizen

Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.


2024-11-12 | Leire Ibar
70 urteko emakume bat eta bere biloba etxegabetu dituzte Erandion eta Poliziak bi pertsona atxilotu ditu

Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]


2024-11-12 | Gedar
Asteartean etxegabetu nahi dute andre bat Astrabuduan, mailegu-enpresa bati 7.000 euro eskatzeagatik

Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.


2024-11-04 | Leire Ibar
Hiru familia etxegabetu ditu Berakah-k, Gasteizko elizaren gizarte ekintzak, urtebetean

Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.


Eguneraketa berriak daude