Bost eguneko musika maratoia Durangoko Azokan Ahotsenearen 15. urteurrena ospatzeko

  • 15 urte beteko ditu aurten Ahotseneak, eta hori ospatzeko bost eguneko egitarau oparoa izango da Durangoko Azokan. Askotariko 47 talde igoko dira taula gainera haien lanak aurkeztera.


2022ko urriaren 20an - 13:52
Argazkia: Ahotsenea

Goizeko 11:00etatik 22:00etara etenaldirik gabe arituko dira musika taldeak 57. Durangoko Azokak iraungo dituen bost egunetan Ahotsenearen Plateruenako agertokian. Aurtengoan ere aniztasuna izango da nagusi egitarauan. Goxua N'Salsa, Neomak, Agur, Janus Lester, Keia, Irtera edota Mirua talde hasiberriak arituko dira, baina baita haien ibilbide luzean disko berria aurkeztuko duten Delirium Tremens, Willis Drummond eta Kokein taldeak, besteak beste.

Musika-estilo ugari tartekatuko badira ere, zalantzarik gabe rock eta pop doinuak izango dira nagusi. Horren adibide dira Maraca Diablo, Zakill, Sua, Piztiak, Hibai, Kurkuma, Saia Goait, Ezpalak, Pasadena, Assata, Asla, Kyxo, Rukula, Rodeo, Dukkha, Fufu, Mice, Txost!, Orbel, Burutik, Kristonak edota Mairu taldeak. Baina ez da musika-estilo bakarra izango. Adibidez, pop elektronikoa presente egongo da Merina Gris eta Lumi taldeekin; Bengok eta Odeik hip-hopa eramango dute Ahotseneako agertokira; Bolbora eta Sutan taldeek ska-reggaea landuko dute; Mugan taldearen folk doinuak; jazza eta soula Arima Soul bandaren eskutik...

Urtero bezala, bakarlariak ere ez dira faltako Azokan. Euren lan berriak aurkeztuko dituzte Ahotsenean Olaia Inziarte, Ilargi, Peru Galbete, Esti Markez eta Watson bakarlariek. Ines Osinaga musikariak ere bere proiektu berria aurkeztuko digu eta Bilaka kolektiboak dantza eta musika uztartuko ditu emanaldi oso bereziarekin. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Kontzertu guztiak, gainera, zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez www.durangokoazoka.eus webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka 2022
2022-12-12 | ARGIA
“Aurreikuspenak beteta eta pozik” eman diote amaiera 57. Durangoko Azokari

Balorazio positiboa egun dute Durangoko Azokaren antolatzaileek: giroaz eta bisitari zein salmenta kopuruaz kontent agertu dira. Hurrengo azokari jarri diote data jada: 2023ko abenduaren 6tik 10era gauzatuko da 58. edizioa.


Durangoko Azoka. Bidaiko 5. eguna.
Ipuin batean bezala

Zer da zailagoa, irakurlea adi mantentzea 300 orrialdeko luzera daukan istorio bakarrean ala lauzpabost orrialdetan zerbait gogoangarria kontatzea? Nobela ala ipuina, ipuina ala nobela: hau irakurtzen duzunerako Durangoko Azokan irabazteko ezer gutxi geratzen denez,... [+]


Durangoko Azoka. Bidaiko 4. eguna.
Komiki-azoka ere bada Durangokoa

Komikia leku bila dabil Durangon, baina asuntua ez dago oso erraz. Bi problema nagusi ditu, nik uste: lehenbizikoa, genero gutxietsia izan dela, zenbaiten begietan bineta eta bunbuiloak irakurtzea kasik ez irakurtzearen pareko zerbait izateraino. Eta bigarrena, gure egoera... [+]


Neomak taldea
“Tradizionala dirudien zerbaitetik hasita, perreoan amaitzen dugu jende artean”

Kepa Junkerarekin panderojole aritu ziren sorginek ibilbide propioari ekin diote eta lehen diskoa aurkeztu dute Durangoko Azokan. Trikitixa eta panderoa alboratu gabe, gozoki gozoa gehitu diote Neomak sorkuntza-proiektuari: musika elektronikoa.


Durangoko Azoka. Bidaiko 3. eguna.
Pentsatzeko txokora: aurtengo zenbait saiakera

Garai nahasiak, tentsio soziala, krisi pertsonal eta kolektiboak, birpentsatzeko kontu asko: euskal liburugintza ez da bizi inguratzen duen gizartetik aparte. Horren isla izan liteke azken urteotan saiakerek eta, oro har, ez-fikziozko liburuek hartu duten protagonismoa. Mota... [+]


Durangoko Azoka. Bidaiko 2. eguna.
Nor da Durangoko Azokako hiltzailea?

Gorpua hor zegoen ni iritsi naizenerako, benetan. Ez, ez, nik ez dut zerikusirik. Bai noski, kontatuko dizut dakidana, baina ez da asko: Landako guneko parkingean sartu, aparkatu eta parez pare aurkitu dut, bi autoren artean, patata-zaku bat bezala lurrean botata. Ez dirudi... [+]


Durangoko Azoka. Bidaiko 1. eguna.
Zientzia-fikziozko bidaia Durango planetara

Lur hartu dugu. Planeta: Durango. Sentsazioak: arraroak. Oxigenoa: bost egunerako adina. Oharrak: martziano samarra da hau. Zibilizazio oso bat aurkitu dugu, gizaki arrunten antzekoa, baina paperaz elikatzen dena. Euskaraz idazten diren liburuak interesatzen zaizkiela dirudi... [+]


2022-12-07 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: non, zer, noiz... ezer ez galtzeko gida

Asteazkenetik igandera bitarte Durangoko Azokak ateak irekita izango ditu, eta egun horietan ARGIAk, urtero bezala, bere txokoa izango du Landako gunean, baita Andra Mari elizapean ere. Hemen gure standetan aurkituko duzun guztia.


Aldirietako trena. Helmuga: Durango

Hainbeste liburu publikatu da aurten ere Durangoko Azokara begira, Landakon itsu-itsuan sartuz gero galtzea erraza dela. Hiri ezezagun bateko estazio batean bezain erraza. Lasai, zerbitzu publikoa emateko gaude hemen: generoka antolatutako bost linea aurkezten dizkizugu,... [+]


2022-11-24 | Lide Iraola
Durangoko Azokak 930 nobedade eta 250 kultur ekitaldi eskainiko ditu

Antolatzaileek argi zuten bi urte ilunen ostean Azokak eztanda egingo zuela. Abenduaren 7tik 11ra, 176 parte hartzailek jarriko dituzte beren lanak kulturzaleen eskura, eta horietatik 34k estreinakoz. Ez dira berritasun bakarrak izango: abenduaren 9a “Gazte... [+]


Eguneraketa berriak daude